Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Berandu afaltzea, hestegorriko errefluxua agertzen delako faktore ohikoenetako bat

28.05.2018

Berandu afaltzea, hestegorriko errefluxua agertzen delako faktore ohikoenetako bat

 

Berandu eta oparo afaltzea oso sustraituta dagoen ohitura mediterraneoa da, baina ez da batere osasungarria, Europako inguruko herrialdeetan ez bezala –Espainian baino bizpahiru ordu lehenago afaltzen baitute–. IMQ-ko Digestio Aparatuko espezialista María del Mar Calvo medikuak adierazi duenez, horixe da, hain zuzen, “obesitate eta elikagai desegokiekin batera hestegorriko errefluxuagatiko gaixotasuna (ERGE, gaztelaniaz) gehien agerrarazten duten faktoreetako bat”.

Gastroenterologiaren Mundu Erakundeak sustatuta maiatzaren 29a Digestio Osasunaren Mundu Eguna ezarri dela aprobetxatuz, IMQ-ko adituak hauxe nabarmendu nahi izan du: “Euskadin 350.000tik gora pertsonek dute hestegorriko errefluxua, eta prebalentzia hori biztanleen % 16 ingurukoa da”.

Mari Mar Calvo doktoreak adierazi duen bezala, “hestegorriko errefluxuaren sintomarik ohikoenak bihotzerrea, mingostasuna eta hestegorriko berrahoratzea dira”. Ohikoenak dira horiek, baina “beste batzuk hestegorrietatik kanpokoak dira  (atipikoak), hala nola, eztul kronikoa, bihotzean jatorririk ez duen bularraldeko mina edo eztarriko mina, esaterako, marranta eta beste batzuk”.

Hestegorriko errefluxuagatiko gaixotasunaren kausak hauek dira: “hestegorriko beheko esfinterra gehiegi erlaxatzea, balbula hori ahul egotea edo asaldura anatomikoak, esate baterako, hiato-hernia”.

Denboraren poderioz gaixotasun horrek dakartzan konplikazioen artean, Calvo  doktoreak hauek aipatu ditu: “estenosiak, hots, hantura kronikoaren eraginez, hestegorria estutu egiten dela; esofagitisa, hau da, azidoak eragindako zauriak hestegorri-paretan, eta Barrett-en hestegorria”.

Era berean, IMQ-ko espezialistak, Digestio Patologiaren Espainiako Sozietatearen (SEPD) planteamenduekin bat etorriz, hauxe azpimarratu du: urdail eta hestegorriko errefluxuak “nabarmen eragin diezaioke gaixoen bizimoduaren kalitateari eta  kostu handiak dakartza baliabide zuzen ugari kontsumitzen direlako (botikak, proba diagnostikoak, bisita medikoak edo kirurgia, besteak beste ), baita zeharkakoak ere (lanera ez agertzea edo produktibitatea galtzea)”. Europan kostu hau kalkulatu da pazienteko gaixotasuna diagnostikatu baino sei hilabete aurretik urte bete igaro arte: 9.000 €.

Diagnostikoa

Gaixotasuna diagnostikatzerakoan historia klinikoak eta digestio-endoskopia altua edo gastroskopiak duten baliagarritasuna azpimarratu du IMQ-ko espezialistak. Gastroskopia honetan datza: “bihotzerre sintomak badaude, ahotik hoditxo bat sartzen da hestegorrian zauririk dagoen, larriak diren edo  konplikaziorik dagoen egiaztatzeko (esofagitisa). Era berean, sintomatologia hori beste osasun-arazo bati dagokion egiaztatzen da. Calvo doktoreak azpimarratu nahi du, SEPDek adierazi duen moduan, “digestio-endoskopia egiten zaien eta urdail eta hestegorriko errefluxuaren sintomak dituzten pazienteen % 10-15 inguruk Barrett-en hestegorria du azkenean”.

Tratamendua

Familia-mediku batek edo digestio-aparatuko espezialista batek diagnostikoa baieztatzen badu, eta, egin behar bada, digestio-endoskopia bat egiten zaie, “pazienteen % 70-90ek protoi bonbaren inhibitzaileak erabil ditzakete, zeren eta espezialista batek agintzen baditu, erabat eraginkorrak eta seguruak baitira”. Horiek horrela,  SEPDek, azterketa zehatz baten ostean, botika horiek oso seguruak direla, epe labur eta luzera erabiltzeak onurak dakartzala eta albo-ondorioak gainditzen dituztela ondorioztatu zen, betiere, sendagileak esandakoa, dosia eta iraupena egokiak badira.

Dena den, gerta liteke gaixoen ehuneko batek tratamendu horietatik onurarik ez jasotzea, urdail eta hestegorriko errefluxu errefraktarioa dutelako. “Paziente horiei  pHmetria izeneko proba egiten zaie eta, emaitzen arabera, botika edo kirurgia bidezko berriro ekitea plantea daiteke”.

Gomendioak

IMQko Digestio Aparatuko espezialistaren gomendioen artean, hauek daude: “bihotzerrea maiz edukiz gero, medikuarengana joatea; otordu oparorik ez egitea; gantzak, txokolatea, tea eta kafea neurrian hartzea; tabakorik eta edari alkoholdunik ez hartzea; pisua galtzea (obesitate eta urdail eta hestegorriko errefkluxua izateko arriskuaren arteko lotura aurkitu da); azken otorduaren osteko bi orduetan ez oheratu edo etzatea; eta, beharrezkoa bada, oheburukoa pixka bat igotzea, listuak hestegorriko errefluxuaren hondarrak garbi eta sintomak arin ditzan”.

Bizi-kalitatea

Calvo doktoreak ohartarazi duenez, urdail eta hestegorriko errefluxua duten pazienteek “arazo fisikoak ez ezik, emozionalak ere dituzte eta, oro har, egoki tratatzen ez badira edo medikuarengana ez doazelako tratamendurik ez badute, bizi-kalitate kaskarragoa izango dute. Egoera horrek pazientearengan nahiz bere gizarte-inguruan (etxekoak, lagunak, lankideak) du eragina, hain zuzen ere, lanean, aisian edo loaldian”.

IMQko adituak, bukatzeko, hauxe azpimarratu du: “gaixotasuna diagnostikatzeko baliabideei eta terapia-multzoari esker, urdail eta hestegorriko errefluxuagatiko gaixotasuna egoki kontrolatzen da; hortaz, oso gomendagarria da espezialistarengana joatea sintomak maizkoak badira, baina beti higiene- eta dietetika-ohitura osasungarriak eduki behar dira”.