Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Deportivo Alavés taldeak gaur hasi du denboraldi-aurrea

08.07.2019

Deportivo Alavés taldeak gaur hasi du denboraldi-aurrea

Adiskidantzako 8 partidak jokatu aurretik, Glorioso taldeak denboraldi-aurrea hasi du gaur goizean, Vitoria-Gasteizko IMQ Amárica Osasun Zentroan, goi-lehiaketazko osasun- eta kirol-azterketa baten eskutik.

Jokalari hauek izan dira klinikan: Fernando Pacheco, Víctor Laguardia, Tomás Pina, Rodrigo Ely, Patrick Twumasi, Ximo Navarro, John Guidetti, Lucas Pérez, Pere Pons, Saúl García, Javi Muñoz, Adrián Marín, Jesús Owono, Alex Domínguez, Paulino de la Fuente, Oier Sarriegi, Adrián Diéguez, Jeando Fuchs, Rubén Duarte, Luis Rioja, Ermedin Demirovic, Ramon Mierez, Rafa Navarro eta Jorge Franco ‘Burgui’. Manu Garcíari bihar, uztailaren 9an, asteartean, egingo zaio osasun-azterketa. 

Eguna 08:30ean hasi da: analisi klinikoa egin zaie jokalariei osasun-zentroko erizaintza-zerbitzuan; zuri-urdinak banan-banan aztertu dituzte IMQ Amárica osasun-zentroko kirol-medikuntzako espezialista María Sagastik eta María Jesús García kardiologoak, eta proben emaitzak Deportivo Alavés futbol-taldeko sendagile Javier Barriori eman zaizkio.

Proben garapena

Goi-lehiaketazko osasun-azterketak proba hauek barne hartu ditu: balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak), jokalarien atsedeneko balorazioa (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala) eta ekokardiografia, azterketa biribildu eta ohiko miaketan, elektrokardiograman eta esfortzu-proban antzematen ez diren kardiopatiak antzemateko.

Halaber, jokalariei esfortzu-proba maximoa egin zaie, hots, arteria-presioa neurtu zaie jokalari bakoitzaren bihotzak esfortzu-mailetan duen erantzuna aztertzeko.

IMQ, Deportivo Alavés taldearen aseguratzaile mediko ofiziala

IMQ da Deportivo Alavés taldearen aseguratzaile mediko ofiziala, 2013. urteaz geroztik. IMQ Amárica Osasun Zentroak –non jokalari zuri-urdinei osasun- eta kirol-azterketa egin zaien– punta-puntako teknologia du kirol-medikuntzaren arloan, baita mediku espezialistak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako profesionalak eta Errehabilitazioko profesionalak ere.

Halaber, Baskonia-Alavés Taldeko irabazi-asmorik gabeko 5+11 fundazioaren kide babeslea da IMQ.