Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bizkaiko Medikuen Elkargoak saria emango dio IMQri osasunaren aldeko konpromisoagatik

08.01.2018

Bizkaiko Medikuen Elkargoak saria emango dio IMQri osasunaren aldeko konpromisoagatik

IMQk Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Osasunarekiko Konpromisoaren Saria jasoko du otsailaren 9an. Era horretan, Bizkaiko medikuen kolektiboak medikuntza pribatuaren jarduna aintzatetsiko du elementu osagarri eta beharrezko gisa, eta agerian utziko du IMQk, 1934an sortu zenetik, bikaintasunaren bidean egindako kudeaketa lan ona. IMQko arduradun nagusiek hartuko dute saria Cosme Naveda Bizkaiko Medikuen elkargoko presidentearen eskutik.

Osasun publikoa desira baino ez zen garaian, IMQko sortzaileek aukera askeko laguntza mediko-kirurgikoko sistema diseinatu zuten, hileko kuota baten bitartez. Horri esker, ordura arte eskuratzen zaila zen arreta medikoa jasotzeko aukera izan zuten Bizkaiko familia askok.

Hasieratik gaur egunera arte, Grupo IMQ haziz joan da, jarduera eremuari zein garapen teknologikoari dagokionean, une honetan osasun pribatuaren erreferentziazko taldea delarik Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurreko edizioak

Hauek dira Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Osasunarekiko Konpromisoaren Saria aurreko sei edizioetan jaso duten pertsonak eta erakundeak: Anna Ferrer, Vicente Ferrer Fundazioaren presidentea; Espainiako Osasun Publikoaren aldeko Mugimenduari (Marea Zuria osatzen duten erakundeei); Bizkaiko mediku kooperante eta boluntarioei; pazienteen elkarteei; Bizkaiko emaileei eta euren senideei; eta, 2017ko edizioan, Rafael Matesanz Acedos doktoreari, Transplanteen Erakunde Nazionalaren sortzaile eta lehen zuzendariari.