Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Pisua galtzeko dietek endokrinologiako kontsultak bete ohi dituzte Eguberriak bukatu ondoren

18.12.2017

Pisua galtzeko dietek endokrinologiako kontsultak bete ohi dituzte Eguberriak bukatu ondoren

 

“Eguberrietan hartzen diren gehiegizko kilo askok, hainbat hilabetez iraungo dute, argaldu arte. Pertsona batzuengan, gehiegizko kiloak hurrengo jaietara arte geratzen dira. Hori dela eta, Eguberriak bukatzen direnean, endokrinologia kontsultetan argaldu nahi duten pertsonak dira paziente gehienak”, adierazi du Leire Isasa medikuak, Bilboko IMQ Colón Zentro Medikoko endokrinologian espezialista denak.

Zeren eta, Euskadin, Estatuko beste eskualde batzuetan bezala, obesitatea eta gehiegizko pisua “gero eta ohikoagoa den arazoa dira”. Izan ere, EAEko gainpisu-indizea % 34koa da, eta biztanleen % 17k dute obesitatea, Kardiologiaren Espainiako Sozietatearen datu batzuen arabera (Espainiako Biztanleen Nutrizio Ikerketa). Eta adituak adierazi duenez, etorkizuna ez da batere itxaropentsua: “Euskadiko haurren obesitate-tasa % 11raino igo da azken urteotan, eta ehuneko hori askoz handiagoa da gehiegizko pisua baduten neska-mutilengan eta, horrela jarraitzekotan, bihotzeko gaixotasunak, diabetesa eta horrelako gaitzak izateko arrisku handiagoa izango dute”.

IMQ-ko adituak, jan-edaneko neurritasuna aholkatzen die guraso eta seme-alabei: “Eguberriek, guztira, hiru aste inguru irauten badute ere, benetan bospasei egunetan jan eta edaten da gehiegi: Gabon-gauan, Eguberri-egunean, Urtezahar-gauan, Urteberri-egunean eta Errege-egunean (errege-erroska eta guzti)”.

IMQ-ko Isasa doktorearen ustez, hiru aste horietan “ahal den osasungarrien jan eta edan behar da, ospakizun tradizional jakin horietan bakarrik gehiegi jan eta edaten saiatuz”.

“Gure buruak zaintzeko eta gehiegi jan eta edan ez dezagun”, dio endokrinologoak, “kalitateak nahiz kantitateak axola dute. Hots, kaloria ugariko produktu gehiegi ez jatea bezain garrantzitsua da horiek egun jakin batzuetan bakarrik eta gutxi jatea”.

Era berean, Isasa doktoreak, kaloria huts ugaridun produktuak azpimarratzen ditu: “elikagai horiek kaloria asko dute, baina ez dute inolako nutrizio-ekarpenik egiten. Esaterako, edari alkoholdunak eta freskagarri azukredunak dira horietako batzuk”.

Hainbeste jan eta edaten den” egun horietatik onik ateratzeko beste oinarrizko alderdi bat da jarduera fisikoa egitea. “Ariketa fisikoak gure eguneroko ohituretako bat izan behar du. Eguberrietan, kasu gehienetan astia dugula aprobetxatuz, jarduera fisiko gehiago egin daiteke, kaloria gehiago hartu egin dela konpentsatzeko”, azaldu du IMQ-ko espezialistak.

Pisua galtzea

Eguberrietako bazkari eta afarietan, batzuetan, indigestioak eta eztarriko trabamenduak gertatzen dira, eta, kasu larrienetan, baita erreakzio alergikoak ere. Horietako asko Larrialdietan artatzen dira, eta ez dute ondorio larririk izaten. Hala eta guztiz ere, Endokrinologia kontsultetan askoz ordu gehiago eskatzen dira Eguberriak bukatzean.“Adin guztietako eta bi sexuetako pertsonak joaten dira kontsultetara, pisua galtzeko dietari ekiteko gogoz”.

IMQ Colón Zentro Medikoko adituak azaldu duenez, Eguberrietan pisu asko igo ez bada, “nutrizio osasungarria eta neurritsua berriz izatea gomendatzen dugu, urtean zehar hori ohikoa bada. Arazorik ez badago, jaietan hartutako kiloak galtzeko jan-neurriek, barazkiak, frutak, gantz gutxiko haragiak eta arrainak dituzte oinarri”.

Arazoa larriagoa bada, “zailagoa izango da denbora gutxitan hartutako pisua galtzea, eta tratamenduaren jarraipenak zehatzagoa izan beharko du; betiere, ariketa fisikoa ohituratzat hartuta. Zenbaitetan, profesional baten laguntza behar izaten da pisua galtzeko”, adierazi du Isasa doktoreak.

Eguberrietako kaloriak kontatzea

IMQ-ko adituak gogorarazten du, Endokrinologia eta Nutrizioko Espainiako Sozietatearen arabera, errege-erroska dela postrerik kalorikoena (250 kaloria zati bakoitzeko); ondoren, turroiak (atzamar baten tamainako zati batek 200 kaloria dauzka); fruitu lehorrak (5 intxaurrek, 160 kaloria), polboroiak (120 kaloria bakoitzeko) eta mazapana (15 gramok, 80 kaloria). Bi anana-xerrek, berriz, 50 kaloria bakarrik.

IMQ Colón Zentro Medikoko endokrinologoa elikadura honen alde agertzen da: kaloria gutxiko hasierako barazkiak eta elikagaiak, merkaturatzen direnek baino azukre eta gantz gutxiago duten etxeko saltsak, fruta asko, eta haragi kaloriko eta hestekien ordez arrainak jatea. Izan ere, lupia bat indioilar bete baten ordez (250 gramok, 500etik gora kaloria). Hamar ganbek plantxan 200 kaloria dakartzate; ehun gramo otarrainxkak maionesarekin, 200 kaloria, eta hiru pate-kanapek,150 kaloria.

Edariez ari bagara, ardo zuri kopakada batek (80 g), 50 kaloria ditu. Ardo beltz kopakada batek, 56. Cava kopakada batek, 70 kaloria. Whiski kopakada kolarekin, 150 kaloria, eta patxaran kopakada batek 240 kaloria dakarzkio gorputzari.