Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Larrialdietako Zerbitzuak, ohorezko aipamena ‘Best In Class’ sarietan

30.10.2019

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Larrialdietako Zerbitzuak, ohorezko aipamena ‘Best In Class’ sarietan

 

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Larrialdietako Zerbitzua finalista izan da azken 'Best in Class 2019' Sarietan, eta ohorezko aipamena lortu du epaimahaiaren erabakiz . Sariak emateko ekitaldia atzo, urriaren 29an, izan zen, Santiago de Compostelako Biltzar Jauregian. Klinikak "Pazienteen Arretarako Larrialdien Zerbitzu Onena" atalean lehiatzen zuen, eta kategoria horretan bosgarren urtez jarraian finalista izan den Euskadiko zentro bakarra da. Larrialdietako Zerbitzu horren lehiakideak ospitale hauek izan dira: Hospital de la Santa Creu i Sant Pau, Hospital de Molina, Hospital Universitario del Vinalopó eta Hospital Universitario Clínico San Carlos. Azken hori izan da irabazlea.

Lorpen hori, zentroaren gertaera gogoangarri hauei gehitu zaie: aurreko lau urteotan BIC Sarien finalista izan den Euskadiko zentro bakarra izatea eta 2014an Larrialdietako Medikuntzako Espainiako Sozietateak (SEMES) bikaintasun-ziurtagiria eman izana –izan ere, IMQ Zorrotzaurre Klinika lehena izan da hori lortzen Estatuko ospitale pribatuen artean–.

Bestetik, munduko ziurtagiririk entzutetsuena (Joint Commission International-JCI) aurren lortu duen Euskadiko ospitalea izan da Zorrotzaurre Klinika, eta beste kalitate-zigilu eta egiaztagiri batzuk ere baditu, hala nola, ISO 9001, ISO 14.001 eta UNE 179.003.

Oraindik orain Ospitale Arretaren Sari Nazionala lortu du “Siglo XXI” II. Medikuntza Sarietan, baita Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen “enpresen eta industria” kategoriaren saria ere, 30 herrialde baino gehiagoko 14.347 proposamenen artean.

Bestetik, egunotan, Asistentziaren Kalitaterako Espainiako Elkartearen XXXVII. Biltzarrean (SECA) komunikazio zientifiko bat aurkeztu du, berak sortutako app-a ezagutarazteko, hain zuzen, helburu hau duena: ospitaleratzean eta Larrialdietan, asistentzia-prozesuan zehar, pazienteei eta beren senideei lagun egitea eta horien ziurgabetasuna murriztea.

Paziente, senide eta klinikako langileekin focus group-en bitartez egindako ikerlanaren emaitza gisa, app-aren asmoa da asistentzia-prozesuan zehar lagundu eta lagun egitea, informazio baliagarria eta une oro eguneratua ematen “pazientearen bidaia”ren une garrantzitzuez; halaber, app-aren funtzionalitateen artean klinikako larrialdi orokorren eta pediatrikoen okupazioari buruzko datuak ematea ere badago.

BiC Sariak

Best in Class (BiC) Sariak Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Berrikuntza eta Osasun Kudeaketa Katedrak eta Gaceta Médica osasun-agerkariak eman ohi dituzte. Sarien helburua, pazienteenganako arretan bikaintasuna lortu nahi duten ospitalerik onenak eta Lehen Mailako zerbitzu, unitate eta zentrorik onenak –publikoak nahiz pribatuak- jendaurrean aintzat hartzea da. Aurten, 15 autonomia-erkidegotako 120 ospitaletako 800 zerbitzu baino gehiago aurkeztu dira.

Sariak emateko, izangaiek Pazientearen Asistentzia Kalitatearen Indizearen (ICAP) bidez lortzen dituzten puntuak hartzen dira kontuan. Deialdira nahita aurkezten diren ospitaleek, zerbitzuek eta zentroek betetzen dituzten galdetegietatik lortutako emaitzen aldagai anitzeko azterketa oinarri hartuta ezartzen da hori.

Aurreko urtean egindako lan osoaren arabera ebaluatzen dira zentroak; hots, gaitasun zientifikoa eta ikertzailea, irakaskuntza, konplexutasun- eta teknologia-maila handiko medikuntza ez ezik, zerbitzu eta unitate parte-hartzaileen asistentziaren kalitatea eta pazientearenganako arretaren kalitatea ere aintzat hartzen dira.

Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Berrikuntza eta Osasun Kudeaketa Katedrak eta hainbat sozietate zientifikok asistentziaren kalitatea ebaluatzeko sistema zehatza eta independentea izaten laguntzen dute. Halaber, Sarietako irabazle eta finalistek urtero argiratzen den Guía de los Mejores Hospitales y Servicios Sanitarios gidan sartzen dira.