Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zornotzako ikasleek eta adinekoek puxikak askatu dituzte bakearen alde

30.01.2018

Zornotzako ikasleek eta adinekoek puxikak askatu dituzte bakearen alde

 

Urtarrilaren 30 guztietan, 1964.urtetik, Indarkeriaren kontrako eta Bakearen aldeko Eskola Eguna ospatzen da, orain dela 70 urte indarkeriarik ezaren munduko ikono den Mahatma Gandhi hil zuten egunaren oroitzapena egiteko. Hori dela eta, Amorebietako El Carmelo ikastetxeko 400 ikasle inguruk eta bertako José María Azkuna egoitzako –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituretakoa eta IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-ek kudeatzen duena– adinekoek, gai horrekiko sentikortzeko ekitaldi batzuk egin dituzte elkarrekin Amorebietako Zelaieta parkean.

Ekimena El Carmelo Ikastetxearena izan da, zeren eta, duela hiru urtez geroztik, Save The Children GKErekin dihardu elkarlanean lasterketa solidario baten eskutik.

Ekitaldiak goizeko 08:00etan hasi dira, eskola-lasterketa solidario bat antolatzeko lanekin. Lasterketa 10:40ean hasi da eta herriko kaleetatik ibili da eta Zelaieta parkeraino iritsi da.

Aldi berean, Igurco-ko José María Azkuna foru-egoitzarekin belaunadiarteko programan parte hartu duten ikasle-taldeak,10:30ean egoitzara joan dira bakearen aldeko ekitaldietan parte hartu nahi izan duten adinekoak jasotzera.

Horrela, 11:00etan herri-lasterketa eta adinekoak Zelaieta parkean elkartu dira, hainbat ekitaldi egiteko. Lehen-lehenik, komunikatu bat irakurri dute, ondoren, otoitzaldia izan da eta horren ostean, Betor Bakea abestia kantatu dute. Bukatzeko, puxikak askatu dituzte.

El Carmelo Ikastetxeko kide Jon Rojasek adierazi duenez, “Indarkeriaren kontrako eta Bakearen aldeko eskola egunean ari izaten gara elkarlanean Save The Children GKErekin, behartsuenentzat mundu bidezkoagoa aldarrikatu nahi dugulako. Antolatu ditugun ekitaldietan –lasterketa eta hori babesteko dohainak barne– egiten dugun ahaleginaz, herrialde txiroei laguntzen diegu: besteak  beste, elikagaiak, ura, txertoak, botikak edo hezkuntza-baliabideak izan ditzaten”.

Esparru horretan, Igurco-ko José María Azkuna egoitza zornotzarrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du ikastetxearekin, egoitzako adinekoen eta ikasleen arteko belaunaldiarteko bi programa abiarazteko. Egoitzako arduradun María José Arenazak gogorarazi duenez, “Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasle-talde batek bizitza-istorioak eta bisitaldi esanguratsuak egiten ditu ikasturtean zehar, duela lau urtetatik, musikaren bidez adinekoen estimulazio kognitiboa sustatzeko. Eta Batxilergoko lehen mailako talde bat adinekoen estimulazio kognitibo eta psikomotorreko jarduerak egitera joaten da astean bi arratsaldez, ikasturtean zehar”.