Iradokizunak
12.08.2020
Asteazken honetan, abuztuaren 12an, Athletic Club-eko lehen taldeko futbolariak denboraldi-aurrea hasi aurretiko proba medikoak egiten hasi dira IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean.
Klubeko talde medikoko arduradunek, Lekue eta Angulo sendagileek, ikuskatuko dituzte 1998-99 denboraldiaz geroztik Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala den IMQ-ko kirol-medikuntzako espezialista Pablo Aranda medikuak egingo dituen probak.
Izan ere, azterketa hauek egingo zaizkie: analisi klinikoa, pisu, altuera eta tolesturen balorazio zineantropometrikoa; bihotzeko eta biriketako balorazioa atsedenean, gehieneko esfortzuaren proba laktatoekin, bihotzeko ekografia, indar muskularra neurtzeko balorazio isozinetikoa eta azterketa biomekaniko podologikoa. Beste urte batzuekin alderatuta aurten dagoen desberditasuna, pandemia dela bide, honetan datza: proba fisikoen antolamendua Lezamaren eta IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntzako Unitatearen artean banatuko da, leku itxi batean jende-samaldarik egon ez dadin.
Pablo Aranda doktoreak azaldu duenez, eliteko kirolarientzako azterketa medikuei dagokienez, “balorazio medikoa antzekoa da diziplina guztietan, baina, futbolarien kasuan, esfortzu-proba gehieneko inkrementala da arrapalan, mailatan izan beharrean, eta, oro har, futbol-jokalariek lortzen dituzten abiadurak saskibaloi-jokalariek lortzen dituztenak baino handiagoak dira”.
Azkenik, eta konfinamenduak Athleticeko jokalariengan izan ditzakeen ondorio fisikoak ikusita, Aranda doktoreak hau adierazi du: "gure ustez, horiengan ez du ondoriorik izango, aurten beste urte batzuetan –6 edo 8 aste– baino gutxiago gelditu baitira. Aurten hiru aste baino ez dira gelditu, eta, beraz, aste hauetan atseden aktiboa hartuta, oso baldintza onetan itzuli beharko lirateke hurrengo denboraldi-aurreari ekiteko”.
Jugadores del Athletic Club entregan batas confeccionadas con camisetas rojiblancas a los niños y niñas de la Clínica IMQ Zorrotzaurre
Las jugadoras del primer equipo del Athletic Club pasan los reconocimientos médicos en la Unidad de Medicina Deportiva de IMQ
El Athletic renueva hasta 2023 el acuerdo con IMQ como aseguradora médica oficial