Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Hautapenezko zesareak duen jaioberriaren heriotza-tasa 2,4 bider handiagoa da erditze baginalak duena baino

03.05.2018

Hautapenezko zesareak duen jaioberriaren heriotza-tasa 2,4 bider handiagoa da erditze baginalak duena baino

Azken urteetan igo egin da zesarea-tasa, eta arrazoiak hainbat dira. Alde batetik, espezialitatean bertan garatutako eredu batzuk kirurgia hau erabiltzearen alde zeuden haurduntzaren bukaeran umeak ipurdizko aurkezpena zuen kasu guztietan –geroago erabakiak eztabaida ekarri zuen eta gaur egun ez dago onartuta-.

Beste alde batetik, Zorrotzaurre Klinikako Ama-Umeentzako Unitateko koordinatzaile Luis María Guevara doktoreak adierazi bezala, “igoera horretan eragina izan duten beste faktore batzuk daude, hala nola, amatasun berantiarrago bat, eta, beraz,  arrisku handiagoa ekarri duten haurdunaldiak; haurduntza anizkoitzen gorakada; eta laguntza bidezko ugalketako teknikak gehiago zabaldu izana”.

“Bada hirugarren faktore bat –esan du Guevara doktoreak-: erditzea hasi baino lehen programatutako zesarea nahi eta eskatzen duten haurdunak, pelbis-zorua osorik izateko, eta, horrela, ondoren izan daitezkeen zenbait arrisku murrizteko: umetokiko prolapsoa, gernu-inkontinentzia eta dispareunia edo sexu-harremanetan dauden arazoak”.

Paziente horiei dagokienez, azpimarratu behar dugu, ebakuntzan erabiltzen den teknika seguruagoa eta errazagoa den arren, badela arriskurik, are handiagoa dena errepikapen-zesareari lotuta daudenean. Zorrotzaurre Klinikako Ama-Umeentzako Unitateko koordinatzaileak azaldu bezala, “amak programatutako zesarea nahiago badu edo edozein arazorik badago erditze egunean uste delako zesarea erditzea baino prozedura seguruagoa dela hala umearentzat nola amarentzat, argi utzi behar dugu uste hori erdi ustela dela”. Eta erantsi du, “hautapenezko zesareak duen jaioberriaren heriotza-tasa 2,4 bider handiagoa da erditze baginalak duena baino, eta erditu ondorengo amaren heriotza-tasa 3,6 bider handiagoa da zesaren baten ondoren erditze baginal baten ondoren baino. Gainera, hautapenezko zesareari lotutako amaren gaixotze-tasa larria erditze baginalak duena baino handiagoa da”.

Bestalde, nabarmendu behar dugu zesarea portzentajea oso desberdina dela, hainbat arrazoi tarteko, osasun publikoan eta pribatuan. Espainian, orokorrean, medikuntza pribatuan zesarea-tasa % 36,8koa da, gutxi gorabehera, eta medikuntza publikoan % 21,8 ingurukoa. Zifra horiek desberdinak dira Euskadin. Euskadiko klinika pribaturik handienean, IMQ Zorrotzaurren, “publikoarekin parekatu gara ama-umeentzako unitatearen etengabeko ahaleginari esker” aditzera eman du IMQko ginekologoak. Harro dago zesarea-tasa % 23koa izan delako 2017an. Eta gaineratu du “gaur egungo joera dela zesarea-tasa egokitu eta murriztea, eta beste organismo batzuek, Osasun Mundu Erakundeak (OME) adibidez, eskatutako kalitate-adierazleetara hurbiltzea”

Zesarea kopurua murrizteko ahalegina lau talde nagusitan ardazten da, bertan pilatzen baitira zesarea-seinale gehiago:

1.- Distozia (dilatazioa eta/edo jaitsiera gelditu edo atzeratzea):behar beste denbora eman behar diogu hala erditzea eragiteari nola erditze-aldi guztiei eta, batez ere, lehen haurduntzan; izan ere, lehen erditze horren baitan dago neurri handi batean haurdun horren etorkizuneko ugaltzea”.

2.- Fetuaren ongizatea galtzeko arriskua: “Erregistro kardiotokografikoak (CTG) anomaliak dituenean, kausa itzulgarriak identifikatu eta tratamendu jarri behar diegu: Amaren oxigenoa eman, jarrera-aldaketak, hodi barneko bolumena areagotu eta oxitozinaren etenaldi iragankorra”.

3.- Ipurdizko aurkezpena: “Lehenik eta behin, haurduna animatu behar dugu Kanpo Bertsioa egin dezan 37.-38. astean, horrela lortuko dugu egoera leheneratzea kasuen % 50ean. Arrazoi honengatik zesarea-tasa murrizteko beste era da ipurdizko erditze baginalean laguntzea”.

4.- Aurretiazko zesarea: “Bai Amerikako Obstetra eta Ginekologoen Elkargoak (ACOG) bai Obstetra eta Ginekologoen Errege Elkargoak (RCOG) onartzen dituzte erditze baginalaren onurak zesarea-aurrekariak dituen haurdun batean”.

Zorrotzaurre Klinikako ama-umeentzako unitatea

Zorrotzaurre Klinikan egiten ari garen ahalegina eta lana bideratuta daude zesarea-tasa egokitzeko eta azpimarratzeko garrantzitsua dela aztertzea zesarea bakoitzak ematen dituen argibideak zehatzak diren, eta ebidentzian eta praktika klinikoan oinarritutako ezagutzetara egokituta dauden. Lehen momentutik izan dugun lehentasuna da zesarearen prozesuari arreta pertsonalizatua eta integrala ematea,  arlo medikoak nahiz emozionalak eta familia arlokoak aintzat hartzen dituena. Zehaztasun guztiak hartu dira kontuan gure klinikan gertatzen den zesarea bidezko jaiotza erditze bidezkoa bezain zirraragarria eta bikaina izan dadin.