Iradokizunak
19.11.2020
IMQ–k bihotz-biriketako bizkortzean (BBB) trebatzeko errealitate birtualaz baliatzen den irakaskuntza-metodologia ezarriko du lehen aldiz Euskadin, abendutik aurrera, Telefónica-ren partaidetzapeko startup bizkaitar Ludus Global-en eskutik. Lankidetza-proiektu hori Bizkaia Open Future-n sortu zen, hain zuzen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica-k enpresen eraldaketa digitala sustatzeko eratu duten berrikuntza irekiko ekimenean.
Aplikazio horri esker, betaurreko birtualen bidez, bihotz-biriketako bizkortzea behar izaten duten benetako egoerak erreproduzitzen dituen simulazio bisuala lortzen da. Aplikazioak neurtzen du zein adierazle hartzen dituen kontuan irakasleak bizi-prestakuntza mota hori aldizka jasotzen duten osasun-profesionalak gai horretan gainditu edo suspenditzeko. Era berean, jarduera praktikoari buruzko (maniobraren posizioa, masajearen maiztasuna, presioaren leku zehatza, etab.) datuak lortzeko aukera ematen du. Datu horiek prestatzaileak ariketa praktikoa egiten ari den unean bertan edo ondoren ebaluatu ahal izango ditu, eta prestakuntza-praktika horretan egun dauden bi oztopo nagusiak –praktikan panpina erabili behar izana eta irakaslea bertan egon behar izana– konpondu edo hobetu.
Berrikuntza irekiko erronka horren emaitza Clínica IMQ Zorrotzaurre klinikan aztertzen ari da egunotan. Joan den astean, proba pilotu eta prestakuntza-ikastaro berriak egin ziren ekimen horretan parte hartzen duten osasun-kategoriekin eta kategoria ez-sanitarioekin, eta horietan, ikasteko modu berri hori hobetzeko arlo berriak eman ziren argitara, eta praktika eta, behaketa- eta entzute-metodo klasikoetan oinarritu beharrean esperientzietan oinarritzen den prestakuntza horri esker eskuratutako ezagutzak modu eraginkorragoan finkatzeko balio izango dute. Beste alderdi batzuei dagokienez, esaterako, covid-19aren ondoriozko egungo egoerak ezartzen dituen distantzia- eta higiene-betekizunak betetzeari dagokionez, lan hori argi eta garbi errazten duen faktore bereizgarria da digitalizazioa.
Errealitate birtutala prestakuntzan txertatu izanak aldaketa kualitatiboa dakarkio ezagutzak simulazio-ingurune batean egiten ez badira haiek nekez bistaratzen diren arloetako irakaskuntzari. Ekimen horren helburua da prestakuntzaren kalitatea aregotzea eta IMQ-ko profesionalak hobeto prestatuta egon daitezen herritarrei ahalik eta baldintza zabal eta onenetan arreta eman diezaieten. Berriro ere, ahalik eta bizi gehien salbatzea da helburua.
Ludus-ez
Ludus Global Wayra ekosistemako partaide da, hots, Telefónica-ren berrikuntza irekiko sarekoa. Sare hori Europako eta Latinoamerikako hamar herrialdetako berrikuntzarako zazpi hub-etan dago. Ludus teknologiak errealitate birtualeko simulagailuak eskaintzen ditu, industrian eta larrialdietan profesionalak prestatzeko. Simulagailu horiek lan-prozesuen optimizazioan eta hainbat sektoretako haien eraginkortasunean murgiltzeko ikaskuntza sustatzen dute. Proposamen horri esker, ingurune errealistak eta murgildukoak birsortzeko eta arrisku-egoeren entrenamenduak modu seguruan egiteko aukera hobetzen dira. Horrela, Ludus-ek arrisku-egoerak ingurune seguru batean simulatzeko aukera ematen du, eta, hortaz, ikaskuntza errazten eta erabakiak hartzen laguntzen du.
Ludus gana el Reto IMQ, lanzado desde Bizkaia Open Future, para instruir a los profesionales sanitarios en reanimación
Bizkaia Open Future-ren bidez osasun profesionalak BBB-n trebatzeko abiarazitako IMQ Erronka irabazi du Ludus-ek