Iradokizunak
07.07.2021
Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ) Irungo Teknia Osasun Zentroa bereganatu du oraintsu, eta horrela, Tekniak Irunen zituen bi instalazioak gehitu dizkio Gipuzkoako eskaintzari.
Euskal konpainia aseguratzaileak, hortaz, Euskadiko osasun pribatuaren konpainia lider gisa zabaldu eta hazteko ahaleginari ekin dio, zerbitzuak eta bezeroekiko hurbiltasuna hobetzeko azpiegitura berriak zabaldu, handitu edota bereganatzen, eta kasu honi dagokionez, Gipuzkoaren aldeko apustu irmoa finkatzen.
Bi zentroek IMQ Teknia izen berria izango dute. 1.000 m2–tik gorako azalera dute eta 40 profesional mediko gehitu dituzte, hain zuzen ere, espezialitate hauetakoak: Neurofisiologia, Kardiologia, Kirurgia orokorra eta digestio-aparatua, Kirurgia plastiko estetikoa eta konpontzailea, Dermatologia, Ginekologia eta Obstetrizia, Medikuntza orokorra, Neurologia, Erradiologia, Oftalmologia, Otorrinolaringologia, Traumatologia eta Kirurgia ortopedikoa, Urologia eta zerbitzu osagarriak, hala nola Analisi Klinikoak, Anestesia, Fisioterapia, Erizaintza eta Podologia.
Halaber, teknologia aurreratua ere badute erradiologian, ekografian, mamografian eta ortopantomografian, baita Podologia Unitate eraginkorra ere, punta-puntako ekipamendu espezializatua baitu unitate horrek ibilera tapiz gurpildunean nahiz bizikletan miatzeko.
Bata Juan de la Cruz kaleko 5. zenbakian dago eta bestea, Lezo kaleko 4. zenbakian, eta gaur arte batez beste egunean 200 paziente hartzen zituzten zentroek. Gipuzkoako IMQren asistentzia-erreferentzia nagusia den Donostiako IMQ Zurriola osasun-zentroarekin batera jardungo dute informazio-sistemei eta ekintza-multzoei dagokienez. Era berean, IMQ Zurriola zentroak laster handituko ditu instalazioak, edukierak eta zerbitzuak hobetzeko egiten ari diren obrak amaitu ostean.
Inbertsio-apustu berri horren eskutik, IMQ-k Euskadin duen presentzia eta ematen duen asistentzia-estaldura indartzen jarraituko du kontsultategi anitzeko zentroen bitartez. Gaur egun, 7 zentro ditu: Teknia zentro biak, Bilboko IMQ Colón, IMQ Barakaldo, IMQ Zurriola, eta Gasteizko bi zentroak, IMQ Amárica eta IMQ Abendaño. Egunean 1.600dik gora pazienteri ematen diete arreta 240 mediku baino gehiagok. Horrek guztiak, zerbitzu anbulatorioak ematen ere lidergoaren erreferentzia bilakatu du.
IMQ Zurriola pone en marcha un programa de ejercicio terapéutico para personas con enfermedades crónicas
El Centro Médico Zurriola se convierte en el primer y único policonsultorio en Gipuzkoa certificado en calidad y seguridad del paciente
La Clínica Dental IMQ Zurriola abre sus puertas