Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ emakumezkoen kirolaren alde, Bilbao Atletismo Santutxu taldeko aseguratzaile mediko ofiziala

09.05.2018

IMQ emakumezkoen kirolaren alde, Bilbao Atletismo Santutxu taldeko aseguratzaile mediko ofiziala

Bilbao Atletismo Santutxu (CBAS) Taldearekin sinatutako lankidetza-akordioari esker, IMQk beste urrats bat eman du goi-lehiaketazko kirolari laguntzeko. Bereziki, emakumezkoen kirolari egiten dion babesletza sendotu du eta taldeko aseguratzaile mediko ofiziala izango da. Talde honek atletismoa sustatu eta praktikatzea ditu helburu eta, gaur egun, besteak beste, Bilboko Nazioarteko Milia antolatzen du.

Akordioa ofizialki ezagutzera eman da Zorrotzako atletismo pistan. Horretarako, helmugara iristea eszeneratu dute benetako protagonista diren taldeko atletek, CBASeko presidente Alex Carnerosek eta IMQko kontseilari-zuzendari orokorra den Miguel Ángel Lujuak.

IMQk Euskadin eliteko kirolari, eta oraingo honetan emakumezkoen kirolari, ematen dion laguntzan kokatu behar dugu hitzarmena.