Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Medikuntzako eta Erizaintzako ikasleak ‘De Humani Corporis Fabrica’ filmaren aurreestreinaldira bertaratu dira lehenen IMQ Zorrotzaurre Klinikan

12.05.2023

Medikuntzako eta Erizaintzako ikasleak ‘De Humani Corporis Fabrica’ filmaren aurreestreinaldira bertaratu dira lehenen IMQ Zorrotzaurre Klinikan
  • Emanaldiaren ondoren, Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako graduko eta UPV/EHU Erizaintzako graduko ikasleek eztabaida interesgarria izan dute zinema kritikari eta programatzaile batekin eta osasun-zentroko Anestesiologiako espezialista eta Bioetikako aditu batekin, hainbat alderdiz, hala nola osasun-laguntzaren etikaz eta humanizazioaz.

  • Film hori, Véréna Paravelek eta Lucien Castaing-Taylorek zuzendu dutena eta Cannesko Quinzaine des Réalisateurs zuzendarien hamabostaldian estreinatu dena, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Medikuntzako irakaskuntza-planaren parte da.

Orain dela bost mende, Andrés Vesalio anatomistak giza gorputza zientziara ireki zuen, eta haren sekretuak De humani corporis fabrica libri septem (Giza gorputzaren egituraz zazpi liburutan) lanean agertu zituen. Giza anatomiari buruzko testu-lana irudi ugariz hornituta dago eta garai guztietako itzal handiko liburu zientifikoenetako bat dela adierazi da.

Giza gorputza zinemara zabaltzeko asmoz, Véréna Paravelek eta Lucien Castaing-Taylorek, Hardvardeko Unibertsitateko Etnografia Sentsorialeko Laborategiko zinemagileek, De Humani Corporis Fabrica filmatu dute: egile biren aburuz, film hori giza haragiaren paisaia aparta da, besteen begirada eta arretaren bitartez bakarrik existitzen dena, eta, halaber, ospitaleak munduko gorputz guztiak arreta, sufrimendu eta itxaropenezko toki gisa lotzen dituzten laborategiak dira.

Hortaz, filma Espainian maiatzaren 26an estreinatu aurretik, Deustuko Unibetsitateko Medikuntzako graduko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Erizaintzako graduko ikasleak filmaren aurrestreinaldira bertaratu dira lehenen IMQ Zorrotzaurre Klinikan, unibertsitate-ospitalaren irakaskuntza-planaren praktiken barruan.

Emanaldiaren ondoren, ikasleek eztabaida interesgarria izan dute Anaís Córdova Páez zinema kritikari eta programatzailearekin eta osasun-zentroko Medikuntzako doktore, Bioetikako masterdun eta Anestesiologiako espezialista Begoña Girbaurekin, hainbat alderdiz, hala nola osasun-laguntzaren etikaz eta humanizazioaz.

Córdoba Páezek adierazi zuenez, «filmean adierazpen edo manifestu garrantzitsu bat datza, hots, medikuntzako profesionalen lanaren funtsa ikuspegi kritiko batetik aurkezten du, eta hori gizakiaren kalteberatasunarekin nola lotzen den. Filma ospitale-azpiegitura batean hasten da eta leku bereko gorputegiak bukatzen, bizia eta heriotza hizpide izanda. Une batzuetan, argi eta garbi erakusten da osasun-profesionalen lana, teknologiaz baliatuta beti, audioa, osasun-profesionalen eta pazienteen arteko elkarrizketak eta  bisualitatea eta kameren erabilera harremanetan jartzen diren toki batetik mintzatuz».

Zinema-kritikariaren aburuz, «film aproposa da pandemia ostean biziki kritikatu den osasun-sistema baten gainean eztabaidak sortu ahal izateko». Bere hitzetan, «badago giza gorputza zer den ulertzeko berezko jakin-mina. Film horrek bisualitatera dakar ikusmin hori; hau da, gizakiaren kalteberatasuna ulertu, hori zalantzan jarri eta horri buruz gogoeta egiteko jakingura».

Begoña Girbau doktoreak, halaber, hau adierazi zuen: «etikak eta humanizazioak garrantzi handia dute praktika kliniko asistentzialean, medikuen eta pazienteen arteko harremanari bestelako ikuspegia ematen diotelako, harreman hori hobetzen dutelako eta, batez ere, gaixotasuna arazo fisiopatologikoa izateaz gain, pertsonen bizitzan eta bizi-etorkizunean ere eragiten duelako. Etikak lotura hori hobetzen du; izan ere, alde fisiopatologikoei bakarrik erreparatzen badiegu, batzuetan pazientearengandik bereiz zaitezke eta hori despertsonaliza dezakezu».

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Anestesiologiako espezialistak jakinarazi zuen osasun-zentro horretan hainbat plan dagoela «humanizazioa hobetzeko, hala nola zainketa intentsiboen unitatean, multzo obstetrikoan edo dolu perinataleko programa batean, besteak beste».

Mahai-inguruaren ostean, Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako hirugarren mailako Gonzalo Martínez ikasleak adierazi zuen filma ikuskatzetik eta eztabaidatik ondorioztatu zuen ikasbide nagusia hau izan dela: «gure lanbidearen giza osagaia guztiz funtsezkoa da. Profesionalaren eta pazientearen artean egon behar duen harremanak errespetuzkoa izan behar du, zeinean biak maila berean dauden eta pazientea lagunduta sentitzen den. Nire ustez, film hau ikuskatzeak eta alderdi horri buruz gogoeta egiteak eragina izan ditzakete nire geroko asistentzia-jardunbidean».

Medikuntzako  hirugarren mailako beste ikasle batek, Idoia Uribarrik, hau nabarmendu zuen: «medikuntzako profesionalen arteko harremana; agian, kontuan hartzen ez dena edo hainbeste ezagutarazten ez digutena, baina puntu batzuetan gatazkatsua izan daitekeena. Nire ustez, horri buruz mintzatzeak eta hori kontuan hartzeak pazienteen arreta hobe ditzakete».

Azkenik, filma Espainian banatzeaz arduratzen den Vitrine Filmeseko Julieta Juncadelak aurreratu zuen dokumental esperimental hori Espainiako zinema-areto guztietan estreinatuko dela maiatzaren 26tik aurrera. «Filma ikusle gehiagori eta berriei hurbiltzeko, ikusleria dibertsifikatzeko eta gazteei iristeko moduaz gure buruei galdetzen ari ginela, film horretan, gaiagatik eta Medikuntzarekin zerikusia duelako, osasun-ikasleei eta profesionalei hurbiltzeko kezka sortu zitzaigun. Eta hori proposatu genien IMQ Zorrotzaurre Klinikako arduradunei, eta horiek interes handiz hartu zuten proposamena. Poz-pozik gaude emaitzarekin, filmak hausnartzera bultzatzen eta eztabaida pizten duelako osasunari buruz, osasun-langileei buruz eta gure mundu garaikideari berari buruz. Izan ere, bizi garen mundua bestelako moduetan ikusteko aukera ematen digu zinemak».