Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Igurco Unbeko Errekuperazio Funtzionaleko Unitateak hamar urte bete ditu, eta horietan bi mila adineko ingururi eman die arreta

08.01.2026

IMQ Igurco Unbeko Errekuperazio Funtzionaleko Unitateak hamar urte bete ditu, eta horietan bi mila adineko ingururi eman die arreta
  • Batez beste 81 urte dituzte adinekoek, eta horietako % 80 baino gehiago etxera itzuli dira alta hartu ondoren, autonomia funtzionala berreskuratu ostean.

  • IMQ Igurco Unbeko Errekuperazio Funtzionaleko Unitatean hiru profil nagusi hauei ematen zaie arreta: hezur-hausturak (aldakak eta bestelakoak) dituzten pazienteak, eriondo ahulgarria izan dutenak eta neuroerrehabilitazioa (iktusa) behar dutenak.

Duela hamar urte pasatxo, Bizkaian era aintzindarian, IMQ Igurco Unbe egoitzako Errehabilitazio Funtzionaleko Unitateak ateak zabaldu zituenetik, batez beste 81 urte dituzten 1.997 pertsonari eman zaie arreta. Horietako % 80 baino gehiago etxera itzuli dira alta hartu ostean, autonomia funtzionala berreskuratu ondoren. Eta hiru pazientetatik ia bi (% 63,6) emakumeak izan ziren.

IMQ Igurcoko asistentzia-zuzendariondoko Iñaki Artaza sendagileak, 2014an unitate hura martxan jartzeaz arduratu zenak, azaldu duenez «batez beste, IMQ Igurco Unbeko Errekuperazio Funtzionaleko Unitatetik igaro diren adinekoak 18 eta 20 puntu artean hobetu dira Barthel indizean (eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzen du) eta 1,3 eta 1,5 puntu artean, ibiltzeko gaitasuna neurtzen duen FAC eskalan (Ibileraren Sailkapen Funtzionala)», adierazi du adituak.

IMQ Igurco Unbeko Errekuperazio Funtzionaleko Unitatean, batez besteko egonaldia 46 egunekoa izan zen adierazitako lan-hamarkadan, eta aldeak egon ziren profilaren arabera: «47 egun inguru, ortogeriatrian (gehien eskatzen den profila, ospitaleratze guztien % 52,3), 45 egun inguru, narriadura funtzionalean, eta ia 45 egun, neuroerrehabilitazioan».

Albistearen informazio osoa, IMQ Igurcoren webgunean.