Iradokizunak
28.03.2023
IMQ-k, Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusiak, ISO 22301 arauaren bidez ziurtatu du negozioaren jarraitutasuna kudeatzeko sistema, hots, konpainiaren jarduera eta lana arriskuan jar ditzakeen gorabeherarik gertatuz gero erakundearen estrategia eta kudeaketa-ereduaren heldutasuna eta irmotasuna bermatzen dituen ziurtagiria.
IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak adierazi duenez, “gure betebeharra da bezeroentzako arreta eta zerbitzua edozein egoeratan bermatzea, zailtasunak gorabehera”. Hori lortzeko, IMQ-k Gobernantza Oneko sistema barruan badu negozioaren jarraitutasun-politika, zeinaren helburu nagusia den jarduteko esparru bat izatea bezeroentzako zerbitzuen kudeketari eragiten dioten prozesu edo zereginak eten eta jarduera garatzea zaildu edo eragozten duen egoerarik gertatuz gero erantzun arin eta efizienteena emateko. Helburua da, hortaz, zeregin erabakigarri horiei jarraitutasuna ematea ez ezik, horiek ahalik eta epe laburrenean konpondu eta normalizatzea ere.
Horretarako, konpainiak kudeaketa-sistema bat zehaztu du, eta horretan funtsezkoak dira gerta daitezkeen arriskuak eta horiek negozioan izan dezaten eragina aztertzea, eta hori lortzeko, zeregin erabakigarriak ez ezik, pertsona, aplikazio eta hornitzaile erabakigarriak ere identifikatu beharko dira, gorabeherarik gertatuz gero, erantzun egokia emateko jarraitutasuneko agertokiak eta konponbideak zehazteko abiapuntu gisa.
Kudeaketa-ereduan, halaber, ezinbestekoa da erakundea egoki prestastzea eta urtero konponbide eta estrategien eraginkortasuna balidatzeko zehazten den proba-plana. “Helburua da negozioa arriskuan jartzen duen edozein gorabehera gertatzen bada konponbideak eta prozedurak izatea; baina, era berean, gai izatea gure prozesu eta zerbitzu erabakigarriak ahal den arinen berriz ezartzeko, bezeroengan izan ditzaketen eragina txikiagotzeko”, adierazi du Aguirregabiriak.“Azken urteotan egoera larriak bizi izan ditugu, hala nola COVID-19aren pandemia, eta horietan jarraitutasun-konponbideak aktibatu behar izan ditugu ustekabeko eta aurreikusi gabeko gertaera baten aurrean. Horri gehitzen zaiziko zibersegurtasun-politika eta lotutako arriskuena, zalantzarik gabe, konpainia guztiek egun dituzten erronka nagusienetako bat baita”.
IMQ Zorrotzaurre, único hospital vasco que aúna seis certificaciones de calidad diferentes
Grupo IMQ, galardonado en los Innovation Sariak por sus esfuerzos en innovación y por su gestión durante la pandemia
Grupo IMQ se une a la Asociación para el Desarrollo de la Experiencia de Cliente para desarrollar las mejores prácticas