Iradokizunak
17.07.2019
IMQk eta Hirukidek oraintsu sinatu duten hitzarmenari esker, federazio horren 45.000 kideek osasun-asegurua izango dute prezio on baten truke eta estaldura onuragarriekin. Aseguratzailearen bulego nagusietara IMQ aseguru-agentziako zuzendari José Manuel Garay eta Hirukideko zuzendari Natalia Díez-Caballero bertaratu ziren, akordioa sinatzera.
Hirukide-Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak 8.300etik gora familia ugari elkartu ditu gaur egun, eta familia horiek, gaurtik aurrera, oso prezio berezi baten truke, IMQ Activa eta IMQ Azul osasun-polizak –bi modalitateak, koordainketarik gabe– kontratatzeko aukera izango dute. Azken modalitatea osoena da eta horren osasun-estaldurak, lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzua barne hartzen ditu, baita medikuntza- eta kirurgia-espezialiate guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, arreta haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintza, ospitaleratzeak –banako gela eta lagunarentzako ohea- eta psikoterapia ere, besteak beste.
IMQ osasun-aseguru horiek kontratatzeko abantailen artean, hauek azpimarratu behar dira: Euskadiko mediku eta zentro ugariren artean aukeratzeko askatasuna, azken osasun- eta prebentzio-teknologiak eta ekipamenduak eskura izatea, ordutegi erosoa, itxarote-zerrendarik gabe, eta Estatuko zentro eta profesional entzutetsuenetara jotzeko aukera.
Era berean, Taldeko klinikak leuntzeko planari esker, umeek “Txapeldunak” proiektua dute eskura, hots, IMQk osasun-arretak eta pertsonen laguntza leuntzeko egin duen apustu irmoa, enpatia eta tratu pertsonalizatuagoa modu eraginkorrean bultzatzeko asmoz.
Zaila da gaixotasunarekin batera sufrimendu pitin bat ez egotea, baina egoera hori leuntzeko, pazienteari inguru amultsua, hurbila eta beroa eman dakioke. Helburu hori lortzeko, garrantzi handia hartzen du “Txapeldunak” izeneko proiektuak, zeinaren bidez, umeen osasun-beharrak eta segurtasun klinikoa betetzeko azpiegiturak, baliabideak, materialak eta langileak moldatzen diren, umeek, gaixotasun edo ebakuntza kirurgiko bati aurrera egiten diotenean, beren buruak “txapeldun” senti ditzaten.
Proiektu horrek hainbat ekimen barne hartzen ditu, hala nola, musika jaiotzean; adoreari diplomak, eranskailuak eta puxikak; ebakuntza-gelara auto elektrikoz joatea; larrialdiko geletako hormetan oihaneko animalia dibertigarriak aurkitzea; telebistan, marrazki bizidunak ikustea,…
IMQ aseguru-agentziako zuzendari José Manuel Garayek hauxe azpimarratu du: “IMQrentzat pozgarria da Hirukiderekin elkarlanean aritzea familia ugarientzat abantailak lortzeko, IMQ bat datorrelako helburu horrekin, familia ugariei baldintza lehiakorrak emateko politikari dagokionez nahiz umeak zaintzeko eta lana eta familia bateragarri egitea ahalbidetzeko apustuari dagokionez, eta, hori guztia lortzeko, itxarote-zerrendarik gabeko osasun-arreta eskaintzen du, ordutegi zabalarekin eta etxetik hurbil gainera, familiako kide guztien erosotasunerako”.
Natalia Díez-Caballerok, Hirukideko zuzendariak, bestetik, hau adierazi du: “sinadura honen bitartez, IMQ gure Hirukide familientzako Deskontu-Planaren parte izango da, zeinetan jada 1.000 entitate baino gehiago, enpresak eta Euskadi osoko dendak dauden. Haien artean, beti saiatzen gara sektore bakoitzeko enpresa nagusiak egon daitezela eta IMQren presentzia Hirukiderentzako zein dauden familia ugarietatzako garrantzitsua da”.
IMQ comercializará seguros de vida de kutxabank
IMQ comercializará también seguros de asistencia en viaje al extranjero
Nuestros 6 seguros médicos IMQ Autónomos gratuitos ya tienen nombre