Iradokizunak
25.05.2021
Datu-babesarekin eta erantzukizun sozial korporatiboarekin hartu duen konpromisoarekin bat etortzeko asmoz, Datuak Babesteko Espaniako Agentziak sustatutako (AEPD) Pertsonak babesteko Itun Digitalari atxiki zaio IMQ.
Ekimen horrek itun nabarmena lortu nahi du herritarren artean, eremu digitalean datuak babesteko eskubidea indar dadin. Helburu hori bi modutan lortu nahi du: alde batetik, eremu digitalean esku-hartzen dutenen, hots, erakundeen eta enpresen konpromisoaren eskutik, bezeroei edota erabiltzaileei nahiz langileei pribatutasuna berma dakien, eta teknologiak modu arduratsu eta etikoan erabil daitezen. Eta, bestetik, erakundeak eta herritarrak —batez ere,adingabeak—Interneten tentuz hartzeko edukiak zabaltzeak dituen ondorioez jabearazten, jardunbide horrek erantzukizun zibil, penal eta administratibo garrantzitsuak baitakartza berekin.
Atxikimendu horren ondorioz, IMQ-k hitzeman du ituna eta horren helburuak zabalduko dituela, erakunde barruan nahiz hortik kanpo, eta horretarako, datozen hilabeteotan, informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat abiaraziko du, helburu hauekin:
IMQ colabora con el primer ‘maratón’ de análisis de datos del Estado para mejorar los resultados de salud en cáncer
IMQ se adhiere a las buenas prácticas de UNESPA en materia de protección de datos
La Clínica IMQ-Zorrotzaurre, primer centro de España que audita externamente sus datos clínicos en cirugía cardiaca