Iradokizunak
11.08.2020
Joan den astean Barajaseko aireportuan lurreratu ziren azken belaunaldiko 300 arnasgailuetatik 10 jaso ditu IMQ Zorrotzaurre Klinikak. Arnasgailu horiek Iberdrolak eman ditu, osasun-zerbitzuek COVID-19ari aurre egiteko gaitasuna indartzen laguntzeko asmoz.
Lur hartu ostean, konpainiako boluntarioak arnasgailuen –Aeonmed VG70 (Intrusive Oxygen Ventilator) modeloa– kargamentua kudeatzeko lanetan aritu ziren. Arnasgailuak autonomia-erkidegoetako Osasun Sailei banatzen ari zaizkie, ospitaleen artean bana ditzaten.
IMQ Zorrotzaurreren 10 arnasgailuak entregatu dira jada, eta pixkanaka instalatu eta martxan jarriko dira klinikan, beharren arabera, arnas gutxiegitasuna duten pazienteei aireztapen-euskarria eskaintzeko. Ekipamendu artifizial horiek, Zorrotzaurre Klinikako ZIUko Ernesto Piferrer doktoreak adierazi duenez, “aireztapen- eta arnasketa-funtzioa denbora jakin batean ordezteko balio dute, pazientearen osasun-egoera eragin duen patologia konpondu arte. Zainketa intentsiboetako unitateetan edo kirurgia ondoko bizkortze-unitateetan, ebakuntza-geletan edo langileak entrenatuta dauden larrialdi-unitateetan baino ez dira erabiltzen”.
Piferrerek argitu duenez, arnasgailuak behar izaten dituzten pazienteak “bi motatakoak dira: modu programatuan aireztatuta egon behar dutenak, ebakuntza-ondoko labur samarra egiten dutelako baina 24-48 ordutan aireztapen-euskarria behar izaten dutelako; eta gainerako pazienteak, arnasketa-gutxiegitasuneko prozesu bat garatzen ari direnak, hainbat arrazoi dela bide (infekziosoak, funtzionalak edo bestelakoak), eta horiek, gaixotasunaren garrantzi eta konplexutasunaren arabera, arnasgailu baten laguntza behar izaten dute 3-4 egunez, hamar egunez, edo gehiagoz”.
Arnasgailu berri horiek IMQ-ko klinikari hauxe dakarkiote: “konpontzeko gaitasun handia dute, batez ere, bizi izaten ari garen unean, zeren eta, dirudienez, Covid-19aren inguruko paziente berrien berragertzea gerta baitaiteke. Segurtasun eta berme handia eskaintzen digute pazienteen tratamenduan. Donazio mota horiek guztiak ongi etorriak dira; izan ere, eboluzioaren une batean aireztapen-euskarriren bat behar izaten duten gaixo horiei tratamendu eraginkorra emateko aukera ematen digute”, eskertu du IMQ-ko mediku ondokoak.
IMQ erakundeari buruz
IMQ-k alarma-egoeran 4.447 COVID-19 kasu baieztatu edo susmagarri, 239.269 zerbitzu eta asistentzia, 11.322 larrialdi eta 11.805 proba diagnostiko artatu ditu eta 4.600 enpresari eman die asistentzia.
Lehen unetik, IMQ-k COVID-19agatiko asistentzia medikoa sartu zuen bere estalduraren barruan, eta osasun-erakundeen esanetara jarri zen; hortaz, behar zuten pertsonei arreta eta zaintza eman zizkien taldearen giza baliabide, baliabide tekniko eta material guztiekin, baita bezeroei eta profesionalei laguntzeko beste ekimen batzuekin ere.
Iberdrolari buruz
Ekimen hori Iberdrola taldeak koronabirusaren osasun-krisian garatutako ekintza globalaren zati da, eta premia biziko materiala entregatzeko prozesua biribildu egin du –hornidurak eskuratzeko duen gaitasuna aprobetxatuz–, baita azken hilabeteetan egindako beste ekintza solidario batzuk, 30 milioi eurotik gorakoak, ere.
Pandemia hasi zenetik, taldeak 400 arnasketa-ekipamendu erosi ditu osasun-agintariei eta ospitaleei emateko –Espainiara iritsi diren 300 ekipoei Brasili eman zaizkion 50 eta lehenago Espainian banatutako beste 50 gehitu zaizkio– baita 4,6 milioi maskara, 120.000 babeserako lan-jantzi eta 20.000 babes-betaurreko ere. Hori guztia Iturri, Wottoline, Amara eta Viral Health hornitzaileen bidez kudeatu da. Oraingo honetan, DSV garraio-taldea arduratu da logistikaz.
Grupo IMQ pone en marcha un servicio de apoyo psicológico para ayudar a sus profesionales sanitarios y socio-sanitarios a enfrentar el impacto emocional de la COVID-19
IMQ colabora en la lucha contra los bulos y noticias falsas sobre la COVID-19