Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k “Cuestión de tiempo” dokumentalaren eskutik itxi du pandemiaren kanpaina soziala

06.04.2022

IMQ-k “Cuestión de tiempo” dokumentalaren eskutik itxi du pandemiaren kanpaina soziala
  • #kutsazaitez kanpaina 2021eko Osasunaren Munduko Egunean abiarazi zen, pertsona ezagun eta ezezagunen testigantzen bidez euskal gizartea sendatzen laguntzeko asmoz.
  • Cuestión de tiempo” dokumentalak, kanpaina itxi duenak, Euskadiko osasun mentalak egunotan dituen kopuruak ezagutarazi nahi ditu; izan ere, asistentzia-eskaria % 20tik gora handitu da. 

 

2021eko apirilean, pandemia amaigabeak uzten zigun arrasto sakonaz jabetuta –emozio negatiboz, ziurgabetasunez, ezintasunez, beldurrez, bakardadeaz, frustrazioaz beteta–, eta pertsona maiteak galdu izanak –batzuetan, horiei agur esan gabe joan zirenak– eragindako min ikaragarriaz jabetuta, IMQn bildutakook geure buruari galdetu genion zer gehiago egin genezakeen konpainia gisa COVIDak ez ezik sufrimendu emozionalak ere jota zegoen gizarte bati laguntzeko, laguntza, estaldura eta osasun-laguntza emateaz gain.

Kopuruek gertatuko zena agerian utzi aurretik, osasun-aseguratzaile gisa pentsatu genuen eragin sakon hori barrutik atera behar zela, dosi txikietan bazen ere, eta sendatzeko lehen urrats gisa, kontatu egin behar zela. Horregatik, nola edo hala laguntzeko, 2021eko apirilaren 7an, osasunaren munduko egunean, Kutsa zaitez kanpaina abiarazi genuen.

Izan ere, beste kutsadura posible batzuk bazeudela adierazi nahi izan genuen, kutsatze positiboak, itxaropentsuak, balioez, elkartasunez eta indarrez beterikoak, alegia. Agerian jarri nahi izan genuen posible zela gauza txikien poza berreskuratzea, iluntasuna ahaztea eta sufrimendua ez ezik, sufrimendua gainditzeko gaitasuna ere partekatzea, geure buruengandik eta besteengandik ikasbideak ateratzea, badaukagunaz eta bagarenaz gozatzea.

Gaur egun, hain zuzen bi urte geroago eta 6 olatu –edo, egoera ahal den neurrian normalizatzen saiatzeko, zenbatzen utzi ditugunak– ondoren, #kutsazaitez dokumentala kaleratu genuen: ordu-erdi inguruko pieza, https://www.contagiate.es/ webgunean eskuragarri dagoena. Horretan, kanpainako testigantzen laburpen esanguratsuenak jaso ditugu, horien sendatzeko ahalmena eta positibotasuna ezagutarazteko asmoz. Ezagun nahiz ezezagun bakoitzaren istorio bakoitza elkarrekin lotu dira atzera, pandemiaren garai gogorrenetara, eraman gaituzten irudien bitartez, eta, azkenean, argira eraman gaituzte, guztiok ezagutzen dugun kontalari paregabe bati esker.

Euskadiko osasun mentala, kopuruetan

Egia da, estatistiken arabera, gazteek eta nerabeek jasan dutela eraginik handiena, baina baita euskal gizarte osoaren egonkortasun emozionala jota geratu dela ere; izan ere, azken bi urteotan psikiatriako asistentzia-eskaria % 20tik gorakoa izan da. Depresio-kasuak % 28 handitu dira, estres- eta antsietate-kasuak, % 26, eta, neurri txikiagoan, elikadura-portaeraren eta loaren nahasmenduak, % 30,  epidemiaren unerik gogorrenetan.

Hamar psikiatria-arreta berrien artean lau hogeita hamar urtetik beherako pazienteei dagozkie, eta nerabeak ezegonkortu dira gehien; ondorioz, depresio- eta antsietate-sintomak, bideojoko- eta ekipamendu elektroniko-adikzioak, nork bere burua zauritzea eta suizidio-ahaleginak ere agertu dira. Gainera, datozen urteetan patologia larriagoak, hala nola eskizofrenia edo psikosia, haziko omen dira.

Esker ona

Eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez IMQren kanpaina horretan eta ondorengo dokumentalean parte hartu duten pertsona guztiei, beren testigantzen bidez erakutsi baitigute ez gaudela bakarrik, emozioak unibertsalak direla, partekatzeak elkartzen gaituela eta itxaropena, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna gutariko guzti-guztiongan badaudela.

Eskerrik asko, zauria orbaintzen lagundu izanagatik.