Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-K multimedia plataforma sortu du emakumezkoen osasunarentzat berariaz

07.03.2018

IMQ-K multimedia plataforma sortu du emakumezkoen osasunarentzat berariaz

Web-orrian adina bakarrik adieraziz gero, patologia ohikoenak, prebentzio-aholkuak, prebentzio-jarraipenak eta kontrolak eta diagnostiko-proba nagusiak agertuko dira.

Osasun-informazioa berariazko arloen arabera antolatzen da: ahoa, begiak, hezurren osasuna, osasun mentala, ginekologia, endokrinologia eta nutrizioa, oinak, bihotza, larruazala eta digestio-osasuna.

Euskal aseguratzaileak web elkarreragile honen bidez hau lortu nahi du: “emakumeen osasuna eta prebentzioa bigarren mailan ez daitezen gera”.

Hemen, eskuragarri: http://canalsalud.imq.es/mujeres/  

Emakumeen Egun berean, Euskadiko IMQ-k –Igualatorio Médico Quirúrgico–, bizitzako etapa guztietan emakumeen osasuna prebenitu eta sustatzeko berariaz sortu duen multimedia plataforma abiarazi dela jakinarazi du. http://canalsalud.imq.es/mujeres/ web-orria elkarreragilea da eta nahi duenak du eskura.

Web-orrian adina bakarrik adieraziz gero, patologia ohikoenak, prebentzio-aholkuak, prebentzio-jarraipenak eta kontrolak eta diagnostiko-proba nagusiak agertuko dira, “bizitzako etapa bakoitzerako berariazko orientabideak emateko emakumeen osasunaren gainean”, adierazi dute IMQ-koek.

Informazio hori gorputzaren atalen arabera antolatzen da: ahoa, begiak, hezurren osasuna, osasun mentala, ginekologia, endokrinologia eta nutrizioa, oinak, bihotza, larruazala eta digestio-osasuna. Euskal aseguratzaileak web elkarreragile honen bidez helburua hau lortu nahi du: “emakumeak jabearaztea osasunak eta prebentzioak duten garrantziaz, eta ez direla bigarren mailan geratu behar. Askotan, emakumea familia zaintzeaz buru-belarri arduratzen denez, bere burua eta bere osasuna ahaztu egiten ditu”, azaldu dute.

IMQ-k adierazi duen bezala, “emakumeak, bizimodu lanpetua izanda ere, gutxienez urtean behin joan behar du familia-medikuntzako espezialistarengana eta beste behin, ginekologiako espezialistarengana, hala balegokio, proba osagarriak egin diezazkioten”.

Emakumeen osasunak espezialitate eta interes-arlo ugari barne hartzen ditu, eta, adinaren arabera, “funtsezkoa da prebentzio-azterketak egitea, hainbat alderdi eta organo (hezurrak, bihotza, larruazala, ahoa …) zaintzeko, batez ere, hainbat patologiatan familiako aurrekaririk badago”.

Web-gune berriaren edukiak IMQ-ko medikuek garatu badituzte ere, “osasuna prebenitu eta sustatzeko agertzen diren aholkuak, informagarriak baino ez dira, eta ez dituzte inolaz ere medikuntzako profesional baten aholku, azterketa edo diagnostikoak ordezkatuko”.

IMQ-k emakumeen osasunaren gainean sortu duen web-orri elkarreragile berriak –datozen hilabeteotan IMQ-k martxan jarriko duen Emakume Kanalaren hasikina–100etik gora definizio mediko dauzka –hizkera arrunt eta ulergarrian–, baita IMQren Osasun Kanaleko artikulu interesgarrietan sartzeko 42 esteka ere. Izan ere, Osasun Kanala ere badago osasun-informaziorik nahi duenaren esku: http://canalsalud.imq.es/