Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

José Mari Argoitia eta Daniel Ruiz-Bazán jokalari ohiek IMQ Zorrotzaurre Klinikako pazienteak bisitatu dituzte

19.12.2019

José Mari Argoitia eta Daniel Ruiz-Bazán jokalari ohiek IMQ Zorrotzaurre Klinikako pazienteak bisitatu dituzte

Gabonak iristear dira eta egunotan IMQ Zorrotzaurre Klinikan, hainbat gorabehera dela ere, ospitaleratuta dauden pazienteei adore eta poza emateko asmoz, Athletic Clubeko hiru mito, José Mari Argoitia eta Daniel Ruiz-Bazán “Dani”, Bilboko osasun-zentro horretara joan dira gaur goizean.

Han, klub zuri-gorriko jokalari ohi ospetsuek ospitaleratuta dauden eriondo ugari bisitatu dituzte eta horiekin mintzatu dira. Pazienteekin nahiz klinikako profesionalekin argazkiak egin eta autografoak sinatu ostean, minbizidun pazienteei tratamendu anbulatorioa ematen zaien Eguneko Ospitale Onkologikora joan dira bisitariak.

Erabiltzaileekin eta horien senideekin mintzatu dira, eta une horretan eguneko ospitaleko pazienteekin musika-terapia saio batzuk egiten ari zen Olga Sanchez erizainarekin izan dira.

IMQ, Athleticen osasun-aseguratzaile ofiziala

IMQ da Athletic Clubeko taldekide guztien osasun-aseguratzaile ofiziala. Halaber, San Mames estadioan partidetara bertaratu ohi diren 53.000 ikusle baino gehiagori ere ematen die osasun-arreta; izan ere, partida bakoitzean ehundik gora pertsonen giza taldea, anbulantzia batzuk eta ekipamendu osoa jartzen ditu martxan. Era berean, IMQ-k lagundu du San Mamesek UNE 179.003 ziurtagiria –Osasun Arriskuen Kudeaketari buruzkoa– lor dezan, eta horri esker, osasun-segurtasuna ziurtatuta duen Europako lehenengo futbol-estadioa izan da San Mames.