Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Athletic clubeko jokalariek bihotz biriketako bizkortzea egiten ikasi dute

22.03.2017

Athletic clubeko jokalariek bihotz biriketako bizkortzea egiten ikasi dute

Jokalariei lekuan bertan bihotz-biriketako bizkortzeko prestakuntza emateko ekintza Athleticeko medikuntza-zerbitzuek antolatu dute, klubaren osasun-aseguratzaile den eta jokalarien eta partiduetara bertaratzen direnen osasun-arretaz arduratzen den IMQren laguntzarekin.

 

Gaur, martxoaren 22an –asteazkena–, Athletic Clubeko jokalari guztiei (lehen taldea, filiala, Baskonia, emakumezkoen Athletic eta gazteen Athletic) prestakuntza teorikoa eta praktikoa eman zaie Lezamako instalazioetan, bihotz-biriketako bizkortzearen gainean,bihotz-biriken gelditzerik gertatuz gero nola jokatu jakin dezaten.

Athletic Clubeko medikuntza-zerbitzuek diseinatu eta sustatu dute prestakuntza hori, Josean Lekue sendagilearen zuzendaritzapean, klubaren osasun-aseguratzaile den eta jokalarien eta partiduetara bertaratzen direnen osasun-arretaz arduratzen den IMQren laguntzarekin.

IMQ-ko medikuntza intentsiboko espezialista Bitor Santa Coloma arduratu da jokalariei bihotz-biriken gelditzerik gertatuz gero presako arreta emateko oinarrizko euskarriak azaltzeaz. Egunean zehar eman zaie prestakuntza, hainbat taldetan banatuta.

IMQ, Athleticen osasun-aseguratzaile ofiziala

IMQ da Athletic Clubeko taldeetan —lehen taldea, kimuena, emakumezkoen taldea…— bildutakoen osasun-aseguratzaile ofiziala. Halaber, IMQ-k Athletic Clubekin eta EHUrekin sinatu dituen lankidetza-hitzarmenen arabera, San Mamesera bertaratzen diren 53.000 zale baino gehiagoren osasun-arretaz ere arduratzen da.

Horretarako, partidu bakoitzean ehun lagunetik gorako taldea antolatu ohi du: 12 edo 14 sendagile eta erizain (partiduaren garrantziaren eta arriskuaren arabera) eta 90 osasun-laguntzaile, estadioko 9 erizaintza-puntuetan banatuta, oinarrizko bizi-euskarriko eta euskarri aurreratuko 3 edo 5 anbulantzia, partiduen ezaugarrien arabera.

Athleticek 17 desfibriladore ere baditu estadioan, eta horietatik lau erreskate kardiakoko zutabeak dira. Hori dela eta, orain dela urte batzuk San Mames izan zen Kardiobabeserako Zerbitzu Integrala abiarazi zuen lehen futbol-zelaia (desfibriladore erdiautomatiko), bihotz-istripuak lekuan bertan tratatzeko.