Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Surne Bilbao Basket taldeko jokalariei lehenengo azterketa medikoa egin zaie IMQ Zorrotzaurre Klinikan

11.08.2023

Surne Bilbao Basket taldeko jokalariei lehenengo azterketa medikoa egin zaie IMQ Zorrotzaurre Klinikan

Surne Bilbao Basket taldeko jokalariei elektrokardiograma eta ekokardiograma bana egin zaie IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kardiologia Unitatean; izan ere, proba horien eskutik hasia da eliteko kirol-azterketa medikoa, eta hori saskibaloilariei egunotan egingo zaizkien probekin osatuko da, kamiseta beltza janzteko gai badira jakiteko  helburuz.

Jokalari hauek igaro dira gaurdaino instalazio medikoetatik: Xabi Rabaseda; Adam Smith; taldea indartzeko etorri den fitxaketa berria, Alex Renfroe; kapitaina, Tomeu Rigo; Alex Reyes; Georgios Tsalmpouris, eta David Monge, Iker Chacón, Asier Fernandez, Elvis Ude, Eneko Salinero, Kepa De Castro eta Unai Barandalla harrobiko jokalariak.

Izenen desfilea

Alex Renfroe jokalariak (AEB, 1.91 m, 37 urte) denboraldi baterako sinatu du Surne Bilbao Basket taldearekin. Coviran Granada taldetik dator, zeinarekin iazko denboraldian 34 partida jokatu zituen ligan; batez beste, 9.9 puntu lortu zituen, 5.2 asistentzia eman zituen eta 13.1eko balorazioa lortu zuen 27 minutuko jokoan. Batez besteko saskiratze-pasea zela eta, 22/23 denboraldi erregularreko bosgarren jokalari onena izan zen.

Adam Smith jokalariak (AEB, 1.85 m, 30 urte) beste denboraldi baterako berritu du Surne Bilbao Basketekin, klubak eta saskibaloilariak lortutako akordioari esker. Smithek, besteak beste, emaitza hauek lortu zituen ACB ligako lehen urtean, Men In Black taldearekin: 14.2 puntu eta 3.1 asistentzia. Denboraldi erregularreko zazpigarren saskiratzailerik onena izan zen.

Georgios Tsalmpouris jokalariak (Veria, 27 urte, 2.17 m) denboraldi baterako berritu du Surne Bilbao Basketekin. Denboraldi-erdian iritsi zen taldera, Jeff Witheyen baja betetzeko. Berehala egin zen taldera, eta horri esker, taldea ondo lehiatu zen, jolakari asko lesionatuta bazeuden ere. Horren erakusgarri izan da BCL ligan ondo jokatu izana, emaitza hauek lortu baitzituen, batez beste: 12.3 puntu, 4.3 errebote, eta 14.3ko balorazioa, jokatu zituen hiru partidetan.

Alex Reyes extremadurarrak laugarren denboraldia jokatuko du “beltzez jantzitako gizon” bezala. 22/23 denboraldian finkatu egin zen jokalaria, 7.4 puntu eta 3.1 errebote lortu baitzituen partiduka, eta, sari gisa, Scariolok deitu zion, eta FIBAren “leihoen” nazioarteko jokalari izatea lortu zuen.

Tomeu Rigo kapitainak (26 urte) denboraldi baterako berritu du Surne Bilbao Basketekin. Eskolta balearraren ondoz ondoko seigarren denboraldia izango da Bilbon, eta, hortaz, jokalari beteranoena da, taldean 77 partida jokatu baititu.

Xavi Rabaseda jokalariak (Ripoll) beste denboraldi baterako luzatu du klubarekin duen konpromisoa. Bere lehen MIB denboraldian zazpigarren jokalari onena izan da Liga Endesako berreskuraketa-kopuruari dagokionez (43); beraz, taldearen defentsaren euskarri nagusienetako bat izan da. Munduko txapelduna izan zen selekzioarekin, 2019an, eta Bilbao Basket gidatuko du 24/25 denboraldia amaitu arte.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k beti jokatu du eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarrizko kirolaren alde; hortaz, kirol-erakundeek geroko belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera-aukera handiari laguntza ematen dio. Gaur egun, IMQ da Surne Bilbao Basket eta Baskonia taldeen aseguratzaile mediko ofiziala, bai eta Athletic Club, Deportivo Alavés eta SD Eibar futbol-taldeena ere, besteak beste.