Iradokizunak
07.07.2023
Bilbao Arena estadioak UNE 179.003 ziurtapena berritu du, IMQren eskutik, zeinaren bidez Bilboko estadioko ikusle orori bermatzen dion, osasun-laguntzarik behar izanez gero, osasun- eta segurtasun-irizpide eta neurri guztiak betetzen direla.
Bilbao Basketen estadioak hamar milatik gora ikusle hartzen ditu, eta partida bakoitzean osasun-talde ugaria du: bi sendagile, hiru erizain eta osasun-larrialdietako teknikari bat. Erizaindegia ere badu, eta ZIU mugikorreko anbulantzia bat eskuragarri esparru barruan, gaixo larriak segurtasun-berme handienekin ospitaletara eramateko.
Miribillako estadioa ikuskatu ondoren, auditoreak Bilbao Basket-en bulegoetara bertaratu dira egunotan, non taldeko zuzendariek saskibaloi-estadioak asistentzia-maila bikaina izateko egiten duten lana eta IMQrekin elkarlanean egiten dituzten koordinazio-zereginak azaldu zituzten, saskibaloi-estadioa segurua izan dadin asistentzia-mailari dagokionez.
Aurten ere egiaztatu da estamentuen arteko lan koordinatuak, asistentzia-alderdietan IMQ-k lideratzen duenak, agerian utzi duela saskibaloilariak eta saskibaloi zaleak lasai egon daitezkeela, asistentzia-ezbeharrik gertatuz gero, arreta azkarra, segurua eta eraginkorra emango zaielako.
Bai Bilbao Arenak, bai San Mamesek erreferentzia izaten jarraitzen dute Estatuan eta Europan, arreta-esparruetan osasun-arriskuak kudeatzearekin loturiko UNE 179.003 Arauaren araberako ziurtapena baitute.
Los ‘hombres de negro’ vuelven a encestar con salud de la mano de IMQ
El Retabet Bilbao Basket pasa sus reconocimientos en IMQ “en buenas condiciones y con ganas de pelear este año”
Armi, la mascota del Bilbao Basket, suspende el reconocimiento médico deportivo de IMQ