Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Kirola egiten denean egarri izan gabe ura behin eta berriro edateak hiponatremia (odolean sodio maila jaistea) eragin dezake

05.10.2018

Kirola egiten denean egarri izan gabe ura behin eta berriro edateak hiponatremia (odolean sodio maila jaistea) eragin dezake

 

Bilbo, 2018ko urria.-Estrategias para minimizar el riesgo cardiológico asociado a la práctica de ejercicio en las distintas edades’ hitzaldiak, IMQ-ko kardiologo Zigor Madariak (jarduera fisiko, kirol eta bihotz-errehabilitazioan diharduena) eman duenak, amaiera eman dio Bilboko XLV. Aste Medikoari (Zientzia Medikoen Bilboko Akademiak (ACMB) antolatu ohi duena). Urriaren 2tik 4ra bitartean, Astearen ardatz nagusia adin eta osasunaren arteko erlazioa izan da. Hitzaldia Bizkaiko Sendagileen Elkargoaren instalazioetan izan da eta Andrés Bodegas medikua izan du moderatzaile, hain zuzen ere, ACMBko Kardiologia Ataleko presidentea.

Mintzaldi hartan, IMQ-ko kardiologoak honek duen garrantzia azpimarratu du: “biztanleak heztea kirol-jokabide osasungarria izan dezaten, hots, kirola pixkanaka egin dezaten eta jarduera fisikoa norberaren bizimoduan modu naturalean txerta dadin, adina edozein dela ere”.

Kirolariak kirola egiten duenean bere gorputzak dituen zantzuak hauteman eta horiei arreta jartzeak duen garrantzia azpimarratu du Madaria doktoreak. “Hainbat sintomak bihotzeko arazoa izateko arriskua duen kirolaria identifikatzen dute”.

Sendagileak hauek aipatu ditu, besteak beste: “bularreko mina, batez ere, esfortzuren bat egiten ari denean sentitzen bada edo mina kausa ezagunik gabe agertzen bada”. Beste sintoma bat da “konortea galtzea edo zorabiatzea konortea galduko delako berehalako sentsazioaz”. Beste bat, “nekea, orokorra edo arnas nekea”. Eta, azkenik, “palpitazioak edo ohiz kanpoko bihotz-taupada edo erritmoa”.

Horiek horrela, kardiologoak sintomak “berehala” artatu behar direla nabarmendu du, ez dela kirolik egin behar mediku bati kontsultatu arte, “familia-mediku bati edo Kirol Medikuntzako prestakuntza duen mediku orokor bati”.

Kirola egiten hasten diren helduei dagokienez, IMQ-ko espezialistak hauxe adierazi du: “askotan, pertsona horiei zaila gertatzen zaie sintoma patologikoen eta entrenatu gabeko pertsona batek ariketa bizia egin izanaren ondorioen artean bereiztea”. Espezialistaren ustez, horrelakoetan, “pixkanaka egin behar da ariketa, mailaka, beti deserosoa denaren atariaren azpitik, batez ere, hura ezezaguna bada. Intentsitate handiko ariketa egiten hasi aurretik jasankorra izan behar du pertsonak”.

Bilboko XLV. Aste Medikoari amaiera eman dion hitzaldian, Madaria doktoreak kirolarien artean ohikoak diren mito eta ideia oker batzuk aipatu ditu, esate baterako, “ez da egokia egarri izan gabe edatea”. Izan ere, ikerlan batzuen arabera, kirola egiten denean egarri izan gabe behin eta berriro edateak, zenbaitetan hiponatremia, hots, odolean sodio-maila jaistea (ondorioz, konplikazio handiak egon litezke) eragin dezakeela egiaztatu da.

Dena den, IMQ-ko espezialistak hidratazio nahikoak eta jarduera fisikoarekin egokia denak  duen garrantzia azpimarratu du, eta hau egokia dela nabarmendu: “larregizko beroa edo hezetasuna badago, ez da errendimendu fisikoa “ustiatu” behar. Askok ezagutzen ditugun iraupen-proba askotan egiten diren osasun-arreta asko, parte-hartzaileek, bero edo hezetasun handiarekin, beren gorputzentzat handiegia den esfortzua egiten dutelako geratzen dira. Larregizko beroa edo hezetasuna badago, beraz, ez da egokia markak hobetzera joatea. Halaber, bihotzeko sintoma posibleak (lehenago adierazitakoak) antzemateko arreta areagotu beharko litzateke, eta horietako bat nabaritzen bada, berehala gelditu”.

Azkenik, IMQ-ko kardiologoak gogorarazi du zein den bat-bateko heriotzako kasuetan biziak salba ditzakeen prebentziozko estrategia: “desfibrilazio-gailuak”. Eta horiek, kasu honetan, kirol-probetan, erraz eta azkar eskuratzeak duen garrantzia azpimarratu du.