Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Digitalizazioari esker, familiek adinekoen egoeraren jarraipena egin dezakete IMQ Igurcoko egoitzetan eguneko 24 orduetan

22.10.2021

Digitalizazioari esker, familiek adinekoen egoeraren jarraipena egin dezakete IMQ Igurcoko egoitzetan eguneko 24 orduetan

 

COVID-19aren pandemiak sektore soziosanitarioan martxan bazegoen digitalizazio-prozesua azkartu du. Izan ere, 2020an, IMQ Igurcok Egoitza Gardenak izeneko  zerbitzua martxan jarri zuen, app baten bidez, egunero egoitzetako adinekoen senideek haien jarraipena egin dezaten. Urtebete ondoren, programa haren “2.0” bertsioa abiarazi du taldeak, eguneratua eta funtzionalitate gehiagorekin. Gaur egun, talde soziosanitarioaren egoitzetako hiru adinekoen artean bi inguru (800 pertsona inguru) badaude senide hurkoekin loturik aplikazio horren bitartez.

Hain zuzen ere, Asistentzi Kalitaterako Euskal Batzordearen (AVCA-AKEB) VI. jardunaldian, Egoitza Gardenak aplikazioaren komunikazioa saritu dute. Ekitaldia osasun-arloan eta arlo soziosanitarioan asistentzi kalitatea etengabe hobetzera eta berritzera dago bideratua.

Informazio eta eraldaketa digitaleko sistemetan aditua den aholkularia eta IMQ Igurcoko ohiko laguntzailea Miguel Ángel Pazosek eta Berrikuntza arduradun Olatz Alonsok azpimarratu dutenez, «senideek, “Egoitza Gardenak” aplikazioaren bidez, adinekoen eguneroko bizitzaren eta jardueren argazkiak eta bideoak ikus ditzakete. Halaber, eguneko menua ezagutu edo nola jan edo lo egiten duten ere jakin dezakete. Zentroetako jakintza-alor anitzeko taldeak etengabe eguneratzen ditu datu  horiek gainera».

Adituen esanetan, «aplikazio horren bitartez, profesionalek adineko batek zentroko jardueretan izan duen parte-hartzeari buruz egiten dituzten oharrak ezagut ditzakete senideek, eta informazio hori oso garrantzitsua da familientzat, horiekin egin dugun lankidetza-prozesuan egiaztatu dugun bezala. Hori izan da, hain zuzen, app-aren funtzionalitate berriak garatzeko oinarrizko elementuetako bat».

Aplikazio berriari esker, hortaz, eguneroko parametro hauen jarraipena egin daiteke: arteria-presioa, bihotz-maiztasuna, odoleko oxigeno-asetasuna, gorputzaren tenperatura eta gluzemia-maila. Halaber, datuen eboluzio historikoa jakin daikeke, grafikoen bitartez emaitzak hobeto interpreta daitezen.

Aurreko guztia ez ezik, hauek ere kontsulta ditzakete senide hurkoek aplikazioren bidez, talde soziosanitarioak adierazi duen bezala: «adinekoaren zainketa-planari buruzko informazioa, horren eguneratzeak, uneko medikazioari buruzko informazioa, eta tratamendu edo pautaren jarraipena».

Online hitzorduak

IMQ Igurcoren aplikazio digitalaren 2.0 bertsioaren beste alderdi nabarmena da aplikazioaren erabiltzaileek zentroko profesionalekin mintzatzeko hitzorduak eska ditzaketela, telefonoz, zuzenean edo online.

Azkenik, Egoitza Gardenak badu beste alde berri bat ere, ‘Push jakinarazpenak’ direlakoak: «senideak telefono mugikorrean zuzenean jasotzen ditu jakinarazpenak  senidearen egoeraren azken eguneratzeak ezagutzeko, hala nola mezuak, gorabeherak, informazio interesgarriak edo medikazioaren aldaketak».

App-a erregistratu eta abiaraztea

“Egoitza Gardenak” aplikazioaren bertsio berria erabiltzeko, lehen  bezala, «senidea zentroko gizarte-langilearekin jarri behar da harremanetan, horrek bere nortasuna balida eta adinekoaren datuak eskuratzeko baimena jaso dezan. Aplikazioaren eta erregistratzeko prozesuaren alde guztiek segurtasun- eta konfidentzialtasun-estandar zorrotzenak betetzen dituzte, datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudiak xedatutakoaren arabera», azaldu dute IMQ Igurcoko arduradun biek.

Ondoren, senideak Google Play edo App Storetik IMQ Igurcoren “Egoitza Gardenak” aplikazioa deskargatu eta bere gailu mugikorrean instalatu beharko du. Erregistroa balidatzen zaionean, berehala has daiteke aplikazioa erabiltzen.

Aplikazioa deskargatuta dutenek eta horren ohiko erabiltzaile direnek, dagokion app storen app-aren bertsio berria eguneratu beharko dute.

Egoitzetan eta eguneko zentroetan

Aplikazioa badago eskuragarri egoitza hauetan: IMQ Igurco Zorrozgoiti eta IMQ Igurco Bilbozar (Bilbao); IMQ Igurco Araba (Gasteiz); IMQ Igurco Unbe (Erandio); IMQ Igurco Forua (Forua); eta IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª Azkuna (Amorebieta-Etxano). Baita IMQ Igurcok kudeatzen dituen eguneko zentro  hauetan ere: Bilbokoak (Bilbozar, Zorrozgoiti, San Adrian eta Otxarkoaga), Ondarroakoa, Ugao-Miraballeskoa, Galdakao-Plazakoetxekoa, Leioa-Estartetxekoa eta Getxo-Aiboakoa.