Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Eliteko kirolarien errehabilitazio teknika, orain IMQ Virgen Blanca Klinikan ere

16.12.2019

Eliteko kirolarien errehabilitazio teknika, orain IMQ Virgen Blanca Klinikan ere

 

IMQ-ko errehabilitazio zentroek badute azken teknologia, errehabilitazioa, giltzadurako eta muskuluetako minaren tratamendua eta pelbis-zoruaren tratamenduak eta gantz-metaketen gaineko jarduerak goitik behera aldatzen ari dena. Indiba enpresa katalanak 1983 urteaz geroztik garatzen duen teknologia baten bidez, haren I+Gk, ikerlan zientifikoen eskutik(1), egiaztatu du, 448 kHz-ko estimulu elektrikodun tratamenduak kartilagoaren berariazko II motako kolagenoa % 51 handitzen duela antzeko taldeekin alderatuz. Gainera, ariketekin eta aholkularitzarekin batera, lau tratamendu-asteen ostean artrosiaren mina eta funtzioa hobetzen dituela ere egiaztatu du(2).

Teknologia berri hori Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoetako mediku espezialistek zuzendutako tratamenduetan erabiltzen dute fisioterapeutek. Helburua, IMQ-ko Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista María Teresa Torralba Pueblak adierazi duenez, hau da: “tratamendu bakoitzaren emaitzak hobetzea, esku-terapia Indiba teknologiarekin bateratuz, zeinaren bidez ehunaren konponketaren estimulazioa, lesioak arinago sendatzea eta lehen saiotik mina txikitzea ahalbidetzen den. Era berean, hantura txikitzen eta tratamenduaren denbora laburtzen laguntzen du”.

Adituak adierazi duenez, “ikerlanek egiaztatu dute zelula amak ugaltzea susta dezakeela, baita kondrozitoak ere in vitro azterketetan. Hori dela eta, teknologia baliagarria da ehunak birsortzeko, zauriak orbaintzeko eta kartilagoaren proliferaziorako”.

Irrati-maiztasun teknologia berriaren arrakasta dela eta, La Liga eta Champions League-ko, txirrindularitza profesionaleko eta eliteko atletismo eta teniseko talde gehienek Indiba erabiltzen dute.

448 kHz-ko maiztasun zehatza erabiliz, Indibak efektu azpiterminikoa edo termikoa dakar, beharren arabera. Ondorioak era askotakoak dira, hala nola, analgesikoa, tratatzen den aldearen barrualdearen odol-fluxuaren bolumena eta intentsitatea areagotzea, oxigeno eta mantenugaien ekarpena hobetzea, tenperatura handitzea (beharrezkoa bada), metabolismoa areagotzea, hantura kontrolatzea eta zelulen jarduera eta proliferazioa normaltu  eta optimizatzea. José Urruticoechea medikuak, IMQ-ko espezialistak, hau argitzen du: “ondorio termikoari dagokionez, ehunen tenperatura handitzen duenez, errehabilitazio-terapietan laguntzen digu, muskuluen kontraktura akutuetan nahiz min kronikoan. Ariketa fisikoaren eta esku-tratamenduarekin batera egiten bada, onurak ugaritu egiten dira”.

Irrati-maiztasun teknologia berriari esker, elektroterapia bidezko teknologientzat egokiak ez diren aldeetan  (alde periokularra eta alde genitala) ere aplika daitezke tratamenduak, baita metalezko protesiak, bularreko protesiak dauden horietan, titiburu gainean edo larruazal tatuatuetan ere, larruazalaren tonua edozein dela ere. Badu beste abantaila bat: zauriak lehenago orbaintzen dira zaurien edo grapa kirurgikoen inguruan erabiltzen denean.

IMQ Virgen Blanca klinikako fisioterapeuta Ana Castillok adierazi duenez, esku-terapia, ariketa eta Indiba batera, lesio akutuetan —esaterako, zuntz-haustura— nahiz lesio kroniko batean —lunbalgia— aplikatzen dira. Pelbis-zoruaren errehabilitazioan ere gomendatzen da, gizonengan nahiz emakumeengan, erdiondoko tratamenduetan, pelbiseko minean eta gernu-ihesan.

Indiba erabiltzen bada, “hantura txikituko da, mina txikituko da eta funtzionalitatea hobetuko, gorputzak sendatzeko berez duen prozesua arintzen baitu, mikrozirkulazioa handitzen delako, endorfinak sortzen direlako eta ehunak sendatzen direlako. Hori guztia dela eta, atxikidurak gutxitzen dira eta hantura txikitu, eta, horrela, lehenago has daiteke mugitzen eta saio-kopurua nabarmen murrizten da”.

Tratatzen den aldearen tenperaturaren gehikuntzari eragin gabe erabili ahal denez (lesioen fase akutuan beroa kontraindikatuta dago), “lesioaren faserik akutuenean has daiteke eta oso kontraindikazio gutxi du, bakarrik haurdunaldian, taupada-markagailuak erabiltzen badira eta zauri irekietan”.

Besteak beste, paziente onkologikoengan, mentuak eta metalezko protesiak dituztenengan erabiltzen du Indiba IMQ-k, baita orain harte erabili ezin diren egoerertan ere, esaterako, hezurreko edemetan.

“Zelulen jarduera sustatzeko duen gaitasunagatik, patologia kronikoetan, artrosian eta lunbalgietan ere dakartza onurak. Berariazkoagoak diren tratamenduetan ere erabiltzen dugu Indiba, esaterako, loki-barailetako giltzaduraren tratamenduan, orbainetan edo kirol-errendimendua areagotzeko, laguntzen baitu lehiaketa ostean indarberritzen”, azpimarratu du Ana Castillok.

Kasu kronikoetan, hala nola, lunbalgian, irrati-maiztasun mota horren bidezko tratamenduak lagun dezake patologiaren kudeaketa luzean, mina txikitzen duelako eta indar eta jarrera-lana ahalbidetzen duelako, eta pazientearen sintomak eta bizi-kalitatea hobetu egiten dira.

 

(1). Chondrogenic Differentiation of Adipose-Derived Stem Cells by Radiofrequency Electric Stimulation. Hernández-Bule et al., J Stem Cell Res Ther 2017, 7:12.DOI: 10.4172/2157-7633.1000407. https://www.longdom.org/open-access/chondrogenic-differentiation-of-adiposederived-stem-cells-by-radiofrequency-electric-stimulation-2157-7633-1000407.pdf

 

(2). Treatment using 448kHz capacitive resistive monopolar radiofrequency improves pain and function in patients with osteoarthritis of the knee joint: a randomised controlled trial.Kumaran B, Watson T.Physiotherapy. 2019 Mar;105(1):98-107. DOI: 10.1016/j.physio.2018.07.004. https://www.physiotherapyjournal.com/article/S0031-9406(18)30152-4/fulltext