Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Teknologia berriak osasun arloan zabaltzen ari dira

10.12.2018

Teknologia berriak osasun arloan zabaltzen ari dira


Euskadiko herritarren % 5ek baino gehiagok badu osasun-aplikazioa mugikorrean. “Teknologia etengabe garatzen ari denez, gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituzte aplikazio mugikorrak, modu osagarrian, osasun-sistemarekin harremanetan jartzeko edo osasun-zainketa sustatzeko”, azpimarratu du Javier Aguirregabiria IMQ-ko zuzendariondoko orokorrak.

Aguirregabiriak adierazi duenez, “13.700etik gora euskal herritarrek badute jada IMQren aplikazioa mugikorretan”; hortaz, euskal osasun-aseguratzailearen aplikazioa Euskadiko medikuntza pribatuko hedatuena da.

Osakidetzaren aplikazio mugikorrarekin parekatuz (gaur egun, hedatuena), IMQrenari esker, aurretiko hitzorduaren bitartez bideo-kontsultak egin daitezke medikuntza-profesionalekin. “Horrela, paziente batek denbora errealean bere medikua ikus dezake eta horrekin harremanetan jar daiteke telekontsulta baten bidez, etxetik, lantokitik edo aisia-helmugatik mugitu gabe, eta horrela, denbora, dirua eta ahalegina aurrezten dira eta esperientzia pertsonalizatua eskaintzen da”, azaldu du IMQ-ko zuzendariondoko orokorrak.

Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Behatoki Nazionalaren txosten batek adierazi duenez, Espainiako internauten % 48,3k Interneten kontsultatu ohi du osasunari buruzko informazioa. “Haatik, informazio asko ez da fidagarria, eta engainagarria ere bada. Eta mehatxu horri aurre egiteko, gure aplikazio mugikorretik, aplikazioan alta hartu duen asegurudun bakoitzari modu pertsonalean esleitutako mediku aholkulariarekin berehalako kontsulta egiteko aukera sortu dugu. Horrela, mediku bati zuzenean galdetzeko aukera izango du asegurudunak, Interneteko osasun-informazio zalantzagarria eskuratu beharrean, eta osasun-aholku pertsonalizatua –kalitatezkoa eta hurbila– emango zaio. Halaber, asegurudunek app horren bitartez Salud eta Gaztea kanaletan etengabe ematen ditugun aholku medikuak zuzenean eskuratu ahal izango dituzte”.

Osasun-aplikazio mugikorretan gehien eskatzen diren prestazioetako bat, pazientearen historia klinikoari dagokiona da. “Gure aplikazioaren bitartez, txosten medikoak kontsulta daitezke, analisi klinikoen emaitzak gehitu eta kontsultatu edo, laster, irudi bidezko probak eskuratu, esaterako, erradiografiak. Halaber, osasun-sektore publiko edo pribatuko beste aplikazio mugikor batzuei ez bezala, IMQren aplikazioari esker, historia klinikoari IMQtik kanpoko iturrietatik datozen beste osasun-datu batzuk gehi dakizkioke, eta aholkulari medikoak datu horiek baliozkotzat jo ondoren, pazientearen osasun-informazio guztia toki berean gordetzen da, liburutegi pertsonalizatua izango balitz bezala. Gure herrialdean, osasun pribatua publikoaren osagarria da; hortaz, oso ohikoa da pertsona baten datu klinikoak aldi berean osasun-iturri publikoetatik eta pribatuetatik etortzea. Herritarren bizitza erraztu beharra dago, eta datu horiek historia kliniko berean egoteak helburu hori du”, azaldu du Aguirregabiriak.

IMQren web-orrian gehien eskatzen den baliabideetako bat Gida Medikoa da: datu-base horrek Euskadin bakarrik 2.400 profesional baino gehiago bildu ditu, espezialitate eta lurralde historikoen arabera baheturik, profesionalen helbideak eta telefonoak adierazita. Funtzionalitate hori ere aplikazioan sartu da. Halaber, IMQ-k asegurudunei Euskaditik kanpo eskaintzen dituen osasun-profesionalak ere jartzen dizkie eskura.

Aurrekoa ez ezik, IMQren aplikazio mugikorrari esker, Gida Medikoko profesional batzuekin aurretiko hitzordua eskatu eta kudeatu ere egin daiteke, “eroso eta osasun-zentroetara deitu edo joan gabe”. Orain, profesional batzuek bakarrik eskaintzen dute lineako hitzordua, baina laster gehiagok egingo dute”.

Osasun-ikuspegitik, aplikazio mugikor horrek badu beste alderdi garrantzitsu bat: erabiltzaileak medikazio-alarmak jartzeko aukera. “Alderdi hori hainbat medikazio hartzen duten pazienteentzat, adinekoentzat, seme-alaba ugariko familientzat eta antzeko kasuentzat baliagarria izango zela uste izan genuen, inolako zalantzarik gabe, tratamendua hobeto jarraitzeko laguntzen baitu”, azaldu du IMQ-ko adituak.

IMQren aplikazio mugikorraren beste prestazio batzuek kudeatzaile pertsonal batekin harremanetan jartzeko aukera ematen dute (harreman zuzena, asegurudunei edozein zalantza argitzeko edo IMQren aseguruarekin edozein kudeaketa egiten laguntzeko), baita baimenak eskatzeko, ordainagiriak kontsultatzeko, sendagilea aldatzeko eta gainerako kudeaketak egiteko online bulegoa eskuratzekoa ere.

Halaber, geolokalizatzailea dauka, IMQ-ko osasun-zentroen kokalekua jakiteko, eta, laster txat medikoa ere izango du, beste funtzionalitate batzuk ez ezik (esaterako, mugikorrean txartela sartzeko aukera).

App hori mahaigainerako (mahai gaineko ordenagailua edo eramangarria) web-aplikazio batekin osatzen da (https://imqon.imq.es), Android eta iOS gailu mugikorrentzat. Badu abantaila bikaina gainera: lehen mailako segurtasuna du, datuak era berezian babestutako moduan tratatzen baitira.