Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-ko Pediatria alorreko auto elektrikoak jai hauetako “must have” bihurtu dira

28.12.2018

IMQ-ko Pediatria alorreko auto elektrikoak jai hauetako “must have” bihurtu dira

 

Hedabideetan ezagutarazi diren “Autoz ebakuntza-gelara” ekimeneko autotxo elektrikoek izan duten oihartzuna dela eta, IMQ Zorrotzaurre Klinikako pediatria alorreko ebakuntza-geletatik Olentzero eta Errege Magoei idatzitako gutunetara egin dute salto.

Horren jakitun izanda eta Olentzeroren nahiz Errege Magoen eskari ugari jasota, IMQ Zorrotzaurre Klinikak “Autoz ebakuntza-gelara” ekimeneko autotxo elektrikoetako 10 zozkatuko ditu Euskadiko ume guztien artean, urte berriari ezin hobeto ekin diezaioten.

Umeentzako 10 autotxo elektrikoren zozketa, SL Roadster 12 V modelokoak

IMQk egia bihurtuko ditu 10 umeren ametsak, eta horretarako zozketa egingo du, notarioa aurrean dagoela, pediatria alorreko autotxo elektrikoak Gabonetako zuhaitzaren azpian egon daitezen. Izan ere, txikienek jauzi egin dute: lehen, medikuaren maleta; aurten, ebakuntza-gelako autoa.

Zozketan parte hartzeko, Euskadin bizi diren 2 eta 6 urte bitarteko umeak apuntatu behar dira  urtarrilaren 3ko 24:00ak baino lehen honako webgune honetan: www.imq.es. Saridunen izen-abizenak 2019ko urtarrilaren 4an argitaratuko dira webgune horretako prensa-aretoan, eta sariak emateko jendaurreko ekitaldia urtarrilaren 9an izango da.

“Autoz ebakuntza-gelara” ekimena

IMQ Zorrotzaurre Klinikak paziente gazteenentzat egiten duen ekimenak efikazia terapeutiko handia ere erakutsi du. Lortu du tratamendu kirurgikoa behar duten umeak lasaiago joatea ebakuntza-gelara, eta hori guztia kontrol urruneko autotxoei esker. Gurasoengandik bereizi eta lasaiago joaten dira ebakuntza-gelara.

Ibilgailu elektroko hauek EE marka dute eta zeladoreek gidatuta daude. Umeak entretenitu egiten dira ibilbide kirurgikoan –umeen eta familiakoen antsietatea murriztuz-, eta, gainera,  giroa lasaiagoa eta “alaiagoa” da ebakuntza kirurgikoak dauden egunetan. Kirurgia aurreko erizaintza eta anestesia prozedurak ere errazagoak dira horrela. Halaber, ekimenari esker hobea da anestesiatik esnatzea eta murriztu egiten dira kezka sentsazioa eta negarra.

IMQ Zorrotzaurre Klinikan 2 eta 6 urte bitarteko umeen artean (autotxoak, gehienez, 30 kg mugiaraz dezake) ekimen honek lehen etapan izan duen inpaktuaren neurketak agerian jarri du ospitaleratuta dauden umeen % 98k autoa erabili nahi izan zutela ebakuntza-gelara joateko,  autoz joan zirenen % 100ek ez zutela negar egin eta lasai joan zirela, eta erabiltzaileen % 95  lasai esnatu ziren ebakuntza izan ondoren. Gurasoen % 100ek esperientzia positiboa zela adierazi zuten.