Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Artritisa duten pazienteek, tratamenduan daudenek, ez dute eboluzio okerragoa covid-19az kutsatuz gero

28.09.2020

Artritisa duten pazienteek, tratamenduan daudenek, ez dute  eboluzio okerragoa covid-19az kutsatuz gero

 

Pandemiak, 2020. urtearen hasieran hedatu denetik, zalantza ugari sortu ditu COVID-19aren infekzioak aurretiazko gaixotasunak zituzten pazienteengan eta, oso modu nabarmenean, immunitatearen alterazioa eragin zezaketen farmakoen bidezko tratamenduan zeuden pazienteengan.

Egoera horretako talde adierazgarrienetako bat mekanismo immuneko artritisa (artritis erreumatoidea, espondiloartritisa (espondilitis ankilosatzailea, artritis psoriasikoa eta hesteetako gaixotasun inflamatorioari lotutako artritisa), lupusa eta ehun konektiboko beste gaixotasun batzuk) duten pazienteak dira

IMQ-ko erreumatologo Alberto Alonsok azaldu duenez,“farmako biologikoen bidezko tratamenduan artritisa duten eta COVID-19 infekzioa duten pazienteek gaixotasun larriagorik ez dutela frogatzen duten ikerlanak argitaratzen hasi dira”.

Adituak beste alderdi bat azpimarratu du, hots, hau aurkitu izana: “artritisa tratatzeko erabiltzen diren botika batzuk eraginkorrak dira COVID-19 infekzioaren tratamenduan”.   Adierazi duenez, “gaur egun arte datuak urriak badira ere, badirudi glukokortikoideek eta zenbait farmako biologikok (tocilizumab eta sarilumab, adibidez) gutxitu egiten dutela kutsatutako pazienteen heriotza-tasa”.

Farmako horiek COVID-19aren infekzioa duten pazienteengan duten eraginaren azalpena honetan oinarritzen da: “COVID-19a duten paziente batzuen bilakaera txarra mekanismo immunologikoko hantura-prozesu sistemiko bizi baten garapenarekin lotuta dago. Prozesu hori, 'zitokinen ekaitza' izenekoa, inhibitu egin dezakete botika horiek”.

IMQ-ko erreumatologoak hauxe azpimarratzen du: “ez dago ebidentziarik artritisa antiinflamatorio ez-esteroideoekin, glukokortikoideekin edo farmako biologikoekin tratatzen ari diren pazienteek eboluzio okerragoa dutenik SARS-CoV-2 koronabirusaz kutsatzen badira. Horregatik, gomendagarria da farmako horien bidez agindutako tratamenduak ahalik eta modu zorrotzenean mantentzea”.

Nahasketa, pandemiaren hasieran

Oro har, mekanismo immunedun artritisa duten pazienteak jatorri immunologikoko hanturan eragiten duten farmakoekin tratatatzen dira. Botika horiek, funtsean, farmako biologikoak dira, metotrexatoa eta proteina-zinasen inhibitzaileak. Bestalde, artritisa duten pazienteak antiinflamatorio ez-esteroideoekin eta glukokortikoideekin tratatu ohi dira, eta azken horiek mekanismo immunean dute eragina.

Egoera horren aurrean, COVID-19aren pandemiaren hasieran, paziente horiek osasun-agintarien abisu-mezuak jaso zituzten, horrelako sendagaiak hartzean COVID-19aren infekzioa izateko arriskua areagotu zitekeelako edo infekzioaren eboluzioa okerragoa izan zitekeelako.

 “Pandemiaren lehen hilabeteetako lehen arreta-deia ibuprofenoak (antiinflamatorio ez esteroideo bat, oso ohikoa) COVID-19aren infekzioaren larriagotzean izan zezakeen eraginagatik izan zen. Ideia hori baztertu egin zen, lehen ikerlanen arabera, horiek frogatu baitzuten ibuprofenoa hartzen zuten COVID-19dun pazienteek ez zutela eboluzio txarragorik izan”, zehaztu du IMQ-ko erreumatologoak.

Botika horiek guztiek COVID-19aren infekzioaren kutsaduran edo haren eboluzioan duten eginkizunari buruzko hasierako nahasketa gorabehera, Espainiako Erreumatologia Sozietateak eta hainbat herrialdetako beste sozietate zientifiko askok gomendatu zuten artritisa zuten pazienteei hartu ohi zuten medikazioa ematen jarraitzea. “Gomendio horrek, balizko eragin kaltegarriari buruzko ebidentzia zientifikorik ez izateaz gain, honako hau zuen oinarri: farmako horiek hartzeari uzteak pazienteen artritisak okerrera egitea ekar zezakeela, eta horrek ondorio ezezagunak ekar zitzakeela”, amaitu du azaltzen Alberto Alonso sendagileak.