Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Munduko biztanleen % 45ek du loaren nahasmenduren bat, osasun fisiko eta psikikoaren txarrerako

15.03.2017

Munduko biztanleen % 45ek du loaren nahasmenduren bat, osasun fisiko eta psikikoaren txarrerako
  • Loaldian arnas funtzioa maiz eteteak apnea eragiten du, eta horrek gizonen % 17rengan eta emakumeen % 9rengan du eragina, tarteko adinetik aurrera.
  • Biztanleen % 28k erabili ditu benzodiazepinak noizbait, eta % 12k erabili ohi ditu loak hartzeko.
  • Bost ordu baino gutxiago lo egiteak laugatik biderkatzen du hiltzeko arriskua ospitaleratuengan.

Martxoaren 17an Loaren Munduko Eguna ospatzen da, “Sakon lo egiteak bizia pizten du” goiburupean. Ospakizun horren eskutik, loarekin eta, hortaz, osasunarekin, heziketarekin, alderdi sozialekin edo gidatzearekin loturiko faktore garrantzitsuak azpimarratu nahi dira. Helburua, loaren arazoek gizarteari dakarkioten zama arintzea, loaren nahasmenduak hobeto prebenitu eta maneiatzeko asmoz.

Lo sakona da osasun onaren hiru euskarrietako bat (beste biak, jan-neurri orekatua eta aldizka ariketa fisikoa egitea). Gutxi gorabehera, loaren 100 nahasmendu daude. Horietako gehienak, Loaren Medikuntzako espezialistek tratatzen dituzte eta, hala ere, pazienteen herenak baino gutxiagok bilatzen dute laguntza profesionala. Izan ere, loaren arazoak epidemia globala dira, eta munduko biztanleen % 45en osasuna eta bizi-kalitatea mehatxatzen dituzte.

Lo sakon eta etenik gabe egiten dutenek, hipertentsio arterial, diabetes, obesitate eta beste gaixotasun kronikoen tasa txikiagoak dituzte. Zoritxarrez, munduko biztanleen herenak bakarrik lo egiten du sakon. Loaren asaldurek adin guztiei erasaten diete; izan ere, gazteengan eraso handia dute. Mundu modernoan, lo egitea erronka bilakatu da: teknologia berriek loaren hormona inhibitzen dute.

Rafael Téllez doktoreak, neurofisiologo, psikologo kliniko eta IMQ-ko Virgen Blanca klinikako Loaren Unitateko arduradunak azaldu duenez, “erritmo zirkadianoaren nahasmenduek gero eta lotura estuagoa dute gazteen ordu-desfasearekin, pantaila mugikorren nahiz ordenagailuen eta tableten pantailen erabilera dela eta. Egiaztatu egin da argi urdinak garuneko zirkuituak aktibatzen dituela eta loa eragozten duela. Badago martxan osasunaren aldeko ekimena, gailu horien argia gutxitzeko”.

Halaber, medikuak hauxe baieztatu du: “loa erabakigarria da bizi-kalitatearentzat. Lo gutxi edo txarto egiten bada, sintoma asko ager daitezke: eguneko akidura, umorearen nahasmenduak, hala nola, suminkortasuna, disforia, tentsioa, babesgabetasuna edo gogo-aldarte etsia. Gainera, nahasmendu hori dutenek urdai-hesteetako edo kexa somatikoak izan ditzakete, baita buruko mina, muskuluetako mina eta min ez espezifikoak ere”.

Loaren nahasmendu ohikoenak hauek dira: loezina, logale handia, parasomniak (lo-ibiltzea, gaueko izua, gaueko elikatzea), atsedenik gabeko zangoen sindromea, REM loaren nahasmenduak, narkolepsia, loa kentzea eta apnea (loaren arnas nahasmendu ohikoena). Téllez medikuak adierazi duenez, “loaren nahasmenduen erdia arnas jatorria dute eta gainerakoa saski-naskia da; loezin kronikoa nabarmentzen da guztien artean”.

IMQ-ko Loaren Unitateetan dihardutenek, loak dagokion funtzioa egin dezan eta gure osasun fisikoak eta psikikoak okerrera egin ez dezan egoki arnasa hartzeak duen garrantzia azpimarratzen dute. Loaldian arnas funtzioa maiz eteteak apnea eragiten du, eta horrek gizonen % 17rengan eta emakumeen % 9rengan du eragina, tarteko adinetik aurrera. Loaren Unitateek nahasmenduak diagnostikatzeko moduak eta horiek eta beste patologia batzuk kontrolatzeko gomendioak eskaintzen dituzte. “Paziente bakoitzari tratamendu farmakologikoetan edota teknika psikologikoetan (psikoterapia kognitiboan edo portaerazkoan kokatuak: psiko-heziketa, estimuluen kontrola, loaren higienea, loaren murrizketa…) oinarritutako jarraibideak ematen zaizkio”.

Tellez doktoreak adierazi duenez, nahasmendu horiek tratatzeko gehien erabiltzen diren botikakeraginkorrak izaten dira, oso seguruak, medikuak behar bezala kontrolatuz gero, eta kontrol hori are garrantzitsuagoa da BZDetan (Benzodiazepinak), gai horiek efektu  hipnotikoa eta antsiolitikoa baitute, luzez eta jarraian hartzen badira, ohitzeko, menpekotasuna izateko eta atxikimendua izateko arriskua baitago”. Hori guztia dela eta, IMQ-ko Virgen Blanca klinikako medikuak automedikazioa saihestea gomendatzen du. “Botika horiek asko hartzen dira; izan ere, biztanleen % 28k hartu ditu noizbait,  eta % 12k hartu ohi dituzte, loak hartzeko”.

Kalitatezko loa izateko, Téllez doktoreak hauxe gomendatzen du: “egunero (asteburuetan ere) ordu berean altxatzea; siesta luzerik ez egitea, ohean behar baino denbora luzeago ez geratzea, gai bizigarririk ez hartzea, naro ez afaltzea, oheratu aurretik gailu elektronikorik ez erabiltzea …”. Loaldiari dagokionez, hauxe dio: “loaldiak pertsonaren arabera iraun behar du. Norbera ahalegindu behar da  bere beharretara egokitzen”. Hau adierazten du ere: “gauean zehar, loak hainbat ziklo eta sakontasun maila igarotzen ditu”, eta normala da hainbat aldiz esnatzea. “Loaren kalitatea ez dago zalu batean lo egitearen menpe, berriro lo hartzearen menpe baino”.

Loaren unitatea

Loaren Unitatea hiru talde desberdinek osatzen dute: hainbat espezialitatetako osasun-profesionalek osatzen dutena, loan eragina duten aldagaien erregistro multikanala egiten duena eta azterlanak egiten diren tokia. “Gaur egun, ordea, loaren unitatearen kontzeptua zabalagoa da, eta jakintzagai anitzeko Loaren Asistentzia Unitateak eratzen dira. Hori dela eta, gaur egun, euskal herritarrei loaren arazoetarako berariazko kontsultak eskainiko dizkien proiektu batean gaude buru-belarri sartuta. Ez da nahikoa arazo horiek tratatzea, aurretik behar bezala diagnostikatu behar dira”.

Tellezek argitu duenez, “Loaren Asistentzia Unitate batean era askotako teknikak erabili ohi dira, eta konplexu eta zehatzena polisomnografia (PSG) da: aldi berean loaldiaren eta esna-aldiaren patroi fisiologikoak aztertzen dira”. Berriki Bideo-PSGa ere sartu da: PSGaren osagarria den teknika, zeinak irudi eta soinuko grabazio digitaleko sistemak erabiltzen dituen. “Loaren nahasmenduak aztertzeko teknika diagnostiko fidagarriena da”, amaitu du azaltzen IMQ-ko espezialistak.

SueñOn® proiektua

Kontuan hartuta bost ordu baino gutxiago lo egiteak ospitaleratuengan hiltzeko arriskua laugatik biderkatzen duela, IMQ Klinikek SueñOn® proiektuari atxiki diote, eta horretarako lantalde bat eratu dute kliniketako eta ospitaleratze-arloetako eta Zainketa Intentsiboen Unitateetako erizainekin, erizaintzako laguntzaileekin eta gainbegiraleekin, baita kalitateko eta pazientearen segurtasuneko teknikariekin ere.  Lehen urratsa, hainbat faktoreren (argitasuna, zarata, medikuntza-tresneria, azpiegiturak, profesionalak eta asistentzia-zainketak) autoebaluazioa egitea izan da, pazienteen loa zaintzeko ekintzak ezartzearren.

SueñOn® proiektua erizainek sustatu dute eta gizarte guztia du xede (osasun-profesionalak, kudeatzaileak, pazienteak..), ospitaleratuen atsedenaren onerako. Carlos III Osasun Institutuak gidatzen du proiektua, Osasun Zainketen Ikerketa Unitatearen bitartez, eta osasun-profesionalek, hain zuzen ere, erizaintzakoek, paziente ospitaleratuengan lo-etenaldiaren eta atseden gabeziaren arazoari ekiteko beharra du jatorri, arazo hori hobetzen laguntzeko konponbideak abiarazteko.

Azterlan batzuen arabera, ospitaletako unitateetan dauden pazienteen loa nahasten duten faktoreen artean, ohi baino goizago esnatu eta oheratzea eta gaueko lo-etenaldiak daude. Etenaldien kausa era askotakoak izan daitezke: argi gehiegi, erizainen errutinak eta zainketa, ospitaleko zarata, ohea erosoa ez izatea eta gelako tenperatura desegokia izatea, edo mina, nekea, beldurra edo kezka. Horri guztiari, eguneko siestak gehitzen zaizkio (ohean edo eserita, entretenimendurik gabe egon beharreko denborak faboratuta).

SueñOn® proiektuaren eskutik, erizaintzako langileek, ahal duten neurrian, ospitaleratuen atsedenaldia, ordu “magikoetan” (24:00etatik 6:30era bitartean) eragotzi gabe programatzen dituzte zainketak. Ekimen horri buruzko datu gehiago, hemen:  http://suenon.recursosencuidados.es/