Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

RETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariei lehen azterketa medikoa egin zaie IMQ Zorrotzaurreko Klinikan

16.08.2017

RETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariei lehen azterketa medikoa egin zaie IMQ Zorrotzaurreko Klinikan

Retabet Bilbao Basket taldeko Shane Hammink, Tim Kempton, Dejan Todorovic, Vasilije Vucetic, Aitor Zubizarreta jokalariei eta Álex Mumbrú kapitainari elektrokardiograma eta ekokardiograma egin zaizkie Clínica IMQ Zorrotzaurre klinikako Kardiologia Unitatean. Izan ere, proba horien eskutik hasia da jada eliteko kirol-azterketa medikoa, eta datozen egunetan gainerako probak egingo zaizkie, kamiseta beltza eramateko  gai diren ala ez zehazteko.

Tim Kempton Jr  eta Shane Hammink jokalariek Europan egingo dute debuta denboraldi honetan, unibertsitate-ligan (NCAA) jokatzen ibili ondoren.

Kempton Leigheko Unibertsitatetik dator. Scottsdalen (Arizona) jaiotako estatubatuarra 2,08 metro altu da eta 22 urte ditu, eta pibot bezala jokatzen du. Lau denboraldiz Leigheko Unibertsitateko Mountain Hawks-ekin aritu zen lehian, eta 2015 eta 2016 denboraldietan, Patriot League-ko jokalaririk onena izendatu zuten. 2016/17 denboraldian, NCAA lehiaketan batez beste partidako 20etik gora puntu eta 10etik gora errebote egin zituzten bi jokalarietako bat izan zen eta, seguruenik Mountain Hawks taldeko jokalaririk erabakigarriena, C. J. McCollum izan zenetik. NBAn nahiz Espainian –Baloncesto León edo Girona taldeetako  jokalaria izan zen– historiko izan zen Tim Kempton saskibaloiko jokalariaren semea da.

Hammink Valparaisoko Unibertsitatetik dator. Taldekideak baino urte bat gehiago eta 8 zentimetro gutxiago ditu hegaleko eskolta holandarrak eta bi denboralditarako –hirugarrena jokatzeko aukerarekin– sinatu du “beltzezko gizonekin”. Hammink Holandan prestatu zen jokalari bezala, baina 2011-12 denboraldian Canarias Basketball Academy entzutetsuan ere jokatu zuen. Kanariar Irletan jokatu ondoren, NCAA lehiaketan jokatu zuen, hain zuzen ere, Louisiana Stateko Unibertsitatean, zeinean bi urte eman zituen. Ondoren, Valparaisoko Unibertsitaterako transferra eskatu zuen jokalariak. Crusaders-ekin, Alec Peters izarraren ezkutari gisa, senior urtean 15.1 puntu, 3.9 errebote eta 2.5 asistentzia bikain lortu ditu. Gainera, Holandarekin nazioarteko jokalaria izan da kategoria guztietan. Kemptonek bezala, Shane Hamminkek odolean darama saskibaloia, Geert Hamminken semea baita. Aitak, pibot holandarrak, 3 denboraldi jokatu zituen NBAn, eta karrera bikaina izan zuen Alemanian, Grezian eta Italian. 1997an Baskonia taldearen denboraldi-aurrean parte hartu zuen.

Aitor Zubizarreta (1,90m/22 urte) antolatzaile/eskolta azpeitiarra, bestetik, RETAbet Bilbao Basket taldearekin kontratu bat sinatu berri du hiru denboralditarako, beste bi jokatzeko aukerarekin. Lehen kanpaina Iraurgi SB taldean –non jokalari bezala prestatu zen– jokatuko du utzita bezala, datorren denboraldian Urrezko LEBa jokatuko duen horretan. Antolatzaile eskolta ezkertia da eta nazioarteko jokalaria izan da Espainiarekin beheko kategorietan. 2013ko Espainiako Junior Lehiaketan nabarmendu eta Leb Platan Iraurgirekin debuta egin ondoren, NCAAn jokatzea erabaki zuen.

Bestetik, Dejan Todorovicek (1,96/23 urte/Serbia) laugarren denboraldi batez jokatuko du “beltzezko gizon” bezala eta Álex Mumbrúk (2,02m/38 urte/Bartzelona), hamaikagarrena.

Vasilije Vuceticek (2,07/21 urte/Serbia) bigarren denboraldia beteko du Bilbon, baina lehena izango da RETAbet Bilbao Basket taldearekin,  tras jugar vinculado en Zornotzan lotuta, iaz modu ofizialean “beltzezko gizonekin” debuta egin bazuen ere.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarri-kirolaren alde egon da beti eta, ondorioz, kirol-erakundeek datozen belaunaldien osasuna sustatzeko antolatzen dituzten jardueretan buru-belarri dihardu.

Gaur egun, IMQ da Retabet Bilbao Basketen eta Baskoniaren aseguratzaile mediko ofiziala, baita Athletic Club, Reala, Deportivo Alavés eta SD Eibar taldeena ere, besteak beste