Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Suizidioak % 20 jaitsi dira Euskadin 2020tik 2021era bitartean

08.09.2022

Suizidioak % 20 jaitsi dira Euskadin 2020tik 2021era bitartean
  • Lau suizidioetatik ia hiru gizonenak dira. Emakumeen suizidio-tasa hiru  puntu handitu da urtebetean. Euskadin iaz izandako suizidioen erdia inguru Bizkaian gertatu ziren. Euskadin, 50 eta 59 urte bitartekoen artean gertatzen dira suizidio gehienak. Estatuan, suizidioa da kanpoko kausengatiko heriotzaren lehenengo kausa.

  • «Kalean esan ohi da suizidatzeko arriskuan dagoen pertsona batekin suizido asmoaz mintzatzeak bere buruaz beste egitera bultzatzen duela. Hori ez da egia. Izan ere, mintzatzeak tentsioa arindu dezake eta bere burua lesionatzeko edo hiltzeko arriskua murriztu, eta azken aukera izan daiteke pertsona horrentzat asmo autosuntsitzaile horiek azter ditzan eta beste konponbide bat bila dezan», adierazi du IMQ-ko psikiatra Julia Rosa Bilbaok.

2020. urtea gertakari garrantzitsuen protagonista izan zen: SARS-CoV-2 birusagatiko pandemiaren deklarazioa eta itxialdia. Urte hartan, 184 pertsona suizidatu ziren Euskadin. Urtebete ondoren, egoera bestelakoa zenez eta osasun mentala hobetzeko eta suizidioa prebenitzeko neurri batzuk ezarri zirenez –2022an indarrean jarraitzen dute–, suizidio-kopurua nabarmen jaitsi da.

Hortaz, Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) azken datuen arabera, 2021ean 148 pertsona suizidatu ziren EAEn: 107 gizon (% 72,30) eta 41 emakume (% 27,70). Horrek esan  nahi du 2020an baino % 20 gutxiago suizidatu zirela. Lurraldeen arabera, Bizkaian 71 egon ziren (% 47,97); Gipuzkoan, 49 (% 33,11); eta Araban, 28 (% 18,92).

Adin-tarteei dagokienez, 50 eta 59 urte bitartekoen artean gertatzen dira suizidio gehienak, 34, 2021ean. 2020an, 40 eta 49 urte bitartekoen artean gehienak, eta 2021ean adin-tarte hori bigarren postura igaro zen.

2021ean, 20 eta 39 urtekoen artean 21 gizon eta 2 emakume suizidatu ziren Euskadin. Estatuan suizidioa da kanpoko kausengatiko heriotzaren lehenengo kausa.

Mitoak baztertzen

Datu horiek ikusita eta irailaren 10a, Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna, iristear dagoela, IMQ-ko psikiatra Julia Rosa Bilbaok suizidioaren gaineko mitoak baztertzearen alde agertzen da: «Kalean esan ohi da suizidatzeko arriskuan dagoen pertsona batekin suizido asmoaz mintzatzeak bere buruaz beste egitera bultzatzen duela. Hori ez da egia. Izan ere, mintzatzeak tentsioa arindu dezake eta bere burua lesionatzeko edo hiltzeko arriskua murriztu, eta azken aukera izan daiteke  pertsona horrentzat asmo autosuntsitzaile horiek azter ditzan eta beste konponbide bat bila dezan».

Aurrekoaz gain, adituak hau nabarmendu du: ikerketen arabera, «bere buruaz beste egiten duten hamar pertsonatatik bederatzik argi eta garbi adierazi zuten beren asmoa aurretik, eta gainerakoak bere buruaz beste egiteko asmoa iradoki zuen. Beraz, seinale horiek ezin dira a priori pertsona baten xantaiatzat edo manipulaziotzat hartu helburu jakin bat lortzeko».

Suizidatzeko asmoa eragin dezaketen arrazoiak

IMQ-ko psikiatrak azaldu du suizidioa «buruko gaixotasun baten, substantzia gehiegi hartzearen, ludopatiaren, gaixotasun fisikoren baten eta bestelakoen ondorioz pertsona batek jasaten duen etsipen sakonaren ondorio izan daitekeela. Suizidioaren unean gaixotasun mentalen presentzia kasuen % 27tik % 90era bitartekoa da. Substantzia gehiegi hartzea bigarren arrisku-faktore ohikoena da. Kasu askotan, substantzia gehiegi hartzea nahasmendu mentalekin lotuta dago».

Adituak gogorarazi du ez dagoela suizidioa guztiz azaltzen duen teoriarik. Dena den,«gauza jakina da suizidioaren eta nahasmendu mentalen arteko lotura, baina ez da arrazoi bakarra. Kasu batzuetan, krisi-egoeretan dauden eta arazoei aurre egiteko gai ez direla sentitzen duten pertsonak dira, hala nola osasun-arazoei (gaixotasunak, min kronikoa), arazo ekonomikoei, pertsonen arteko harremanei, bulling-ari, sexu-abusuei, egoera psikologikoei, bakardadeari, etsipenari, galerei eta abar luze bati».

Laguntza bilatzea

Kasu gehienetan, nola edo hala adierazten du pertsonak bere buruaz beste egiteko asmoa. Julia Rosa Bilbao doktoreak asmo horren seinale batzuk adierazi ditu. Lehena, adierazi du psikiatrak, egoera honetan gertatu ohi da: «pertsonak suizidioan sarritan pentsatzen du, buruan darabilkio asmoa, ez dio bere egoerari irtenbiderik ikusten edo bere buruaz beste egiteko asmoa hitzez adierazten du zuzenean».

Beste alarma-seinale bat da pertsonak bera egongo ez denerako zenbait gauza prestatzen badu,«hala nola, agiriak atontzen baditu edo kontuak edo izapideak burutzen baditu».

Azkenik, IMQ-ko adituak azpimarratu du honi erreparatu behar zaiola: «pertsonaren jokabidean bat-bateko aldaketak agertzen dira, hala nola suminkortasuna nabarmen areagotzen zaio, bere burua lesionatzen du, edari alkoholdunak ohi baino gehiago eta maizago edaten ditu edo gogo-aldartean gorabehera handiak gertatzen zaizkio».

Suizidioaz mintzatzeari ala ez mintzatzeari buruzko eztabaida sozial eta politikoari dagokionez, hau esan du Julia Rosa Bilbao sendagileak: «suizidioari buruzko eztabaidari ekitea eta hari agerikotasun handiagoa ematea garrantzitsua da suizidioa prebenitzeko protokoloak ezarri eta hobetzeko».