Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zorrotzaurre, onkoestetika tailerrak eta psikoonkologia zerbitzuak ematen dituen ospitale bakarra Euskadin

01.06.2023

Zorrotzaurre, onkoestetika tailerrak eta psikoonkologia zerbitzuak ematen dituen ospitale bakarra Euskadin
  • IMQ Zorrotzaurre Klinikak Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearekin (AECC) elkarlanean ematen dituen ikastaroak doakoak dira eta taldean egiten dira, eta kimioterapiak paziente onkologikoei eragindako afekzio estetikoei ekiten diete.

  • Psikoonkologiak ematen duen laguntzari esker, pazienteen eta beren familien ondoan dago Klinika prozesu onkologikoan igarotzen dituzten etapetan, hots, bizitza gaixotasunaren eta horren tratamenduaren inguruan berrantolatzera bultzatzen duten egoerak eta bizipenak pairatzen laguntzen die.

IMQ Zorrotzaurre Klinika da onkoestetika tailerrak eta psikoonkologia zerbitzuak ematen dituen ospitale bakarra Euskadin, publiko eta pribatuen artean, minbiziak jotako gaixoei eta beren familiei konponbide osoak emateko ahaleginean.

Tailerren asmoa da klinikak berak kimioterapia tratamenduetan antzeman dituen estetika eta ongizateari buruzko hainbat kezkari erantzutea. IMQ-ko eguneko ospitale onkologikoko ikuskatzaile Elena Santosek adierazi duenez, “tailerren bidez laguntza ez ezik, gaixotasunaren ikuspegi holistikoagoa ere eman nahi dugu, batik bat, eta tratamenduan alderdi sozialen, emozionalen eta psikologikoen zainketa ere barne har daitezen, oso garrantzitsuak baitira”.

Paziente bati minbizi bat diagnostikatzen zaionetik, kezkez, zalantzez eta aldaketez beteriko etapa hasten da. Gaixotasunari, tratamenduari, pronostikoari eta jarraipenari buruzko informazioa handia eta arina da. Hala ere, gaixoek ez dute beti hain informazio zehatza izaten etorriko diren aldaketa fisikoei buruz eta horiek arintzeko egin dezaketenari buruz. Zorrotzaurreko loturako erizan Beatriz Ruizek adierazi duenez, “kimioterapiak asko eragiten dio irudiari, eta horrek eragin handia du pertsonarengan. Horregatik da hain garrantzitsua tailer horien bitartez segurtasuna, zainketa eta laguntza ematea”.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak Espainiako Elkartearekin (AECC) elkarlanean sustatzen ditu tailer horiek, paziente onkologikoentzat  lagungarri izango diren ekimenak garatzeko itun estrategikoaren arabera. AECC Bizkaia erakundeko presidente Mila Guillónek azaldu du tailerrek “norbere buruan zaintzen laguntzen diete pazienteei, baita kimioterapiaren ondorioak arintzen ere. Beren buruekin hobeto sentitzen laguntzen diete, adorea, ongizatea eta autoestimua areagotzearren. Horren guztiaren ondorioz, hobeto eta azkarrago indarberritzen dira pazienteak. Izan ere, tratamenduak medikoak ez ezik, bihozberak ere dira, oso garrantzitsuak pertsonak senda daitezen”.

Tailer horiek onkoestetikako espezialista Sara Ruizek, Alicia Suárezen taldeko kideak, ematen ditu, eta taldean egiten dira, 45-50 minutuko saioetan, aholkuak partekatu eta zalantzak argitzeko. Hainbat gauza irakasten da, hala nola ileorde-motak eta horiek egoki jartzea, buruzapi, txano eta diademen ehun-mota egokienak zein diren eta nola jarri, bekainak makillatzea, larruazalaren kolorea zuzentzea edota dermisaren lehortasun sakona arintzeko hidratazioa edo masajeak. “Nire helburu nagusia da babestea, laguntza ematea, aukerak eskaintzea, eta hoberen, erosoen eta seguruen sentitzen direnekin kalera daitezen, munduari aurre emateko. Denbora behar dute horretarako, eta hainbat hautabiderekin probatzea: ileordeak, buruzapiak…”

Tailerrak egiten dituzten paziente gehienen iritziz, ematen zaizkien argibideak oso baliagarriak dira, informazioa tratamenduaren zein fasetan ematen den alde batera utzita. “Guztiok lagun dezakegu, eskuaren keinu xume batekin, beste espaloitik, … berdin du. Inportantea da bakarrik edo ezberdin senti ez daitezen. Atera ditzagun buruzapiak eta lagun diezaiegun”, animatu du Sarak gizartea.

Psikoonkologia zerbitzua

Pertsona bati minbizi bat diagnostikatzen zaionean, pazientea berak nahiz bere senideek tratamendu luzeak jasan behar izaten dituzte, eta horien bizitzetan eta emozioetan aldaketa handiak gertatzen dira. Gaixotasunaren aurkako tratamendu jakin bat hartuta bizirik iraun izanak ere beldurrak eta ziurgabetasunak dakartza berekin, baita eragin emozional handiko aldaketak ere: besteak beste, gorputz-irudia, sexualitatea, bikotekidearekiko harremana, lan-jarduera, lanbidea, bizitza soziala eta osasun-azturak aldatu egiten dira. Galdera asko eta oso erantzun gutxi.

Ondoez emozionaleko testuinguru horretan, paziente eta familia askok osasun mentaleko aholku profesionala ere behar izaten dute galdera mordoari erantzuteko eta gaixotasuna ahal den hobekin pairatzeko. Problematika horretaz jabetuta, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Onkologia Unitateak psikoonkologia zerbitzu bat ere jarri du pazienteen eskura, gaixotasunak gaixoengan eta beren ingurukoengan eragiten duen eragin emozionala txikiagotzen laguntzeko.

Medikuntza eta Psikologiaren arteko adar espezializatua da Psikoonkologia, eta horren xedea ez da gaixotasuna “sendatzea”, etapa ezberdinetan pazienteei eta familiei laguntzea baizik. Izan ere, gaixotasunean zehar bizipen eta egoera ezezagunak bizitzen dira, eta pazienteek beren bizitza berrantolatu behar izaten dute gaixotasunaren eta tratamenduaren inguruan, eta horrek aldaketa asko dakartza hainbat alderditan. Psikoonkologiaren zeregina, hortaz, sostengu sendoa ematea da, gaixotasunaren etaparen arabera, pazientearen beharrekin batera bilakatuz.