Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

«Pertsona batzuk oraindik dira metroko ateak zabaltzeko botoia ukitzearen beldur»

08.10.2021

«Pertsona batzuk oraindik dira metroko ateak zabaltzeko botoia ukitzearen beldur»

 

Duela urte bete, Osasunaren Mundu Erakundeak, urriaren 10a, Osasun Mentalaren Munduko Eguna, zela eta, alerta jo zuen SARS-CoV-2 birusaren kutsadurari aurre egiteko prebentzio-politiketatik ondorioztatutako osasun mentaleko ondorio iatrogenikoei buruz. Txosten batean, doluak, isolamenduak, diru-sarreren galerak eta beldurrak osasun mentaleko nahasmenduak sortzen edo larriagotzen ari zirela ohartarazi zuten. Izan ere, pertsona askok alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoa areagotu zuten eta loezin- eta antsietate-arazo gero eta larrigoak zituzten.

Gaur, txosten hori argitaratu eta urtebete ondoren, horietako arazo askok oraindu diraute. IMQ-ko psikiatra Jerónimo Melchor García-San Corneliok adierazi duen bezala, «alarma-egoera eta etxeko itxialdia ezarri izanak, koronabirus berriaren ezaugarriek zekarten ziurgabetasunak eta alerta etengabe atzeraelikatzen zuen etengabeko kontakizun mediatikoak, estres akutua eragin zuten pertsona askorengan. Gaur, hilabete batzuk igaro ostean, estres akutu hori estres kroniko bilakatu da, kutsatzeko beldur itzela baitago».

Osasun Mentaleko espezialistak adierazi duenez, «oraindik aurkitzen ditugu, maizegi, metroko ateak zabaltzeko mekanismoari eragiteko beldur diren pertsonak, beste batzuek noiz eragingo zain daudenak».

Psikiatrak azaldu duenez, «egoera horiek profil batzuengan maizago gertatzen dira, esate baterako, nahasmendu obsesibo-konpultsiboen aurrekariak dituztenengan, hipokondriakoengan edo larritasun-krisi gertakariak edo izu-atakeak izan dituztenengan. Egoera berriak, ezezagunak, kontrolik gabekoak, gertatzen direnean, antsietatea eta estresa, “egokitze-nahasmenduak” direlakoetan amai daitezke».

Pertsona hauengan ere gerta daiteke: «COVID-19 larri baten osteko eriondo arazotsu –zainketa aringarrietako unitateetan asteak emanda ere– eta luze baten ondoriozko trauma osteko estresa dutenengan. Edo hurrekoen heriotzaren lekuko izan direnengan, eta, gertaera horren ondorioz, haiek ere kutsatzeko eta koronabirusaren ondorioz hiltzeko beldur handia sortu dutenengan. Horiek guztiek muturreko prebentzioa dute kutsatzeko aukeraren aurrean. Baita adinekoak ere, ilobekiko», azpimarratu du García San Cornelio doktoreak.

Halaber, harreman fisikoak osasun emozional eta afektiborako duen garrantzia ahotara ekarri du psikiatrak.«Biztanleak txertatzen hasi zenean, jendeak bere pertsona maiteak besarkatzearen hutsunea sentitu zuen gehien. Maiteak ukitzea eta horiei afektua erakustea, pertsonen arteko banaketaren autozentsura hori gaindituta, gero eta jasateko zailagoa baitzen. Hori bereziki nabarmena izan zen adineko pertsona askorengan».

Antsiolitiko eta alkohol gehiago

Era berean, Osasunaren Mundu Erakundeak, duela urte bete ohartarazi zuen nahasmendu mentalak, neurologikoak edo drogen kontsumoaren ondoriozkoak dituzten pertsonak ‎SARS-CoV-2 birusaren infekzioarekiko ahulagoak direla eta gaixotasun larri edo heriotza ere izateko arrisku handiagoa izan lezaketela.‎

IMQ-k psikiatrak adierazi du, pandemiaren hasieratik, «kontsultetan, hainbat sintoma, hala nola antsietatea eta larritasuna, kontrolatzeko antsiolitiko gehiago agindu ditugu. Aldi baterako larritasun-sintomak kontrolatzeko egiten da, baita suminkortasuna murrizteko eta loak hartzeko arazo batzuk arintzeko ere».

Bestetik, adituak etxean edari alkoholdunen kontsumoa areagotu izana azpimarratu du, «hasiera batean, itxialdiaren ondorioz, eta hori indarkeriazko arazo askoren iturri da». Gaur egun gazteen alkohol, kalamu eta beste droga batzuen kontsumoarekiko «permisibitate soziala» nabarmendu du psikiatrak, bilera jendetsuetan edo kale-zurrutean.

Pandemiak ekarri duen guztia ez da txarra

Pandemiak eta itxialdiak bakartasun ikaragarriko istorio ugari kaleratu zituzten. «Egoera horri aurre egiteko, atarian apenas elkar agurtzen ziren auzkideek, adin-ezberdintasunak alde batera utzita, adineko auzokoen edo mugitzeko zailtasunak zituztenen beharretan laguntzeari ekin zioten. Elkartasun eta babes hori garrantzi handiko euskarri emozionala izan zen pertsona haientzat», amaitu du azaltzen IMQ-ko psikiatrak.