Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Abantailak zuretzat

The process of carrying out a surgical operation using a modern robotic surgical system. Medical robot. Minimally invasive robotic surgery.

Haudunaldian zehar

Haurdunaldiaren lehen sintometatik, IMQn arreta integraleko zerbitzu bat duzu, ginekologiako eta obstetriziako espezialistek eta erizaintza obstetriko eta ginekologikoko espezialistek osatua (emaginak). Nahi duzun profesionala aukeratu ahal izango duzu Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako gure koadro mediko zabalean, bai eta amatasun-prestakuntzako zentroetan ere.

Haurdunaldiaren garapenaren arabera egin beharreko segimendu-kontsulta guztiak izango dituzu, zure eta zure haurraren osasun-egoera kontrolatzeko ekografia eta analisi osoekin. Haurdunaldia arrisku handikoa dela uste bada, IMQ Zorrotzaurre Klinikak diziplina anitzeko talde oso bat du, abangoardiako teknologia espezifikoan oinarritua.

Laguntza-zerbitzuak, halaber, erditzea prestatzeko eskolak eta emaginen aholkuak ere baditu.

The process of carrying out a surgical operation using a modern robotic surgical system. Medical robot. Minimally invasive robotic surgery.

Erditze ondoko errekuperazioa

Erditzearen ondoren, gure Pediatria eta Ginekologia taldeak amaren eta haurraren osasun-egoera aztertuko du, eta zure esanetara egongo da zure zalantzak argitzeko. Gainera, erditze ondoko beharrezko kontrolak eta azterketak egin ahal izango dituzu ginekologiako espezialistarekin, gure koadro mediko zabalean.

Bilboko IMQ Ajuriaguerra Errehabilitazio Zentroan eta Donostiako IMQ Zurriola eta Gasteizko IMQ Amarica zentro medikoetan, esperientzia handiko profesionalekin eta metodologia aurreratuenarekin egin ahal izango duzu fisioterapia pelbiperinealeko programa oso bat (zoru pelbikoaren errehabilitazioa)

Erditzea humanizatzeko eredua

Bilboko IMQ Zorrotzaurre klinikak ama-haurrentzako unitate espezifiko bat du, honako ekipamendu honekin:

  • Zure erosotasunerako egokitutako bost dilatazio-gela, non espezialista-taldeak une oro monitorizatuko baitu zure erditze-prozesuaren bilakaera.

  • Erditze-gela bi eta zesarea-kirofano bat.

  • Amatasun-solairua, lagunentzako ohe osagarria duten banakako gelekin.

  • Arreta berezia behar duten jaioberrientzako Jaioberrien Bitarteko Zainketen Unitatea.

  • Jaioberriaren zainketa eta elikadurari buruzko aholkularitza, egunean 24 orduz, klinikan dagoen bitartean.

  • Diziplina arteko talde zabala, ginekologoek, neonatologoek, anestesiologoek, pediatrek eta emaginek osatua, zure eskura, etengabe, solairuan sartzen zaren bitartean.

  • Erditzearen humanizazio-ikuspegiari jarraiki, eta beti lehentasuna emanez amaren eta haurraren segurtasun klinikoari eta ongizateari, profesional-taldeak erditzeko fisiologia errespetatzera, mina arintzera, parte-hartze aktibora eta emakumearen erabaki informatuak hartzera bideratzen ditu bere jarduerak. Emakume bakoitzak bloke obstetrikoan egon bitartean nahi duen/diseinatutako erditze-plana zorrotz errespetatzea.

IMQ Emakumea eta Amatasuna Zentroak