Iradokizunak
Zure errendimendua hobetzeko tratamenduak
Kirol lesio eta patologiei buruzko aholkularitza
Kirol-azterketa medikoen sorta zabala
Euskadiko kirol-klub nagusien aseguratzaile mediko ofizial gisa, IMQk kirol-medikuntzari buruzko aholkularitza- eta arreta-zerbitzu osoa eskaintzen dizu, Euskal Herriko eliteko klub eta kirolari nagusiez arduratzen den zerbitzu bera. Athletic Club, Baskonia, Gipuzkoa Basket, Deportivo Alavés, S.D. Eibar eta Bilbao Basket, besteak beste.
Profesional adituak, teknologikoki hornitutako instalazioak eta zure kirol-errendimendua hobetzeko eta zure helburuak lortzeko tratamendu guztiak jartzen ditugu zure eskura.
Programa espezifikoak ere baditugu, kirola egiteko zure osasunaren egoerari buruzko aholkularitza pertsonalizatua eta lesioei eta kirol-patologiei buruzko aholkularitza emateko.
IMQn kirol-azterketa medikoen sorta zabal bat jartzen dizugu eskura, kirolari profesional edo zaleentzat diseinatuak, zure kasuan behar duzuna aukera dezazun: gaitasuna, lehiaketa, elite eta jarraipen azterketak.
Kirol lesioen diagnostikoa, balorazioa, tratamendua eta jarraipena.
Balorazio isozinetikoa, zure muskulu-indarra baloratzeko eta izan daitezkeen lesioak, defizitak edo, besterik gabe, entrenamendu espezifikoaren bidez hobetzen saiatzeko.
Muskulu- eta eskeleto-ekografia, lesioak baloratzeko eta diagnostikatzeko.
Kirolarientzako nutrizioa.
Kirolarientzako entrenamendu pertsonalak.
IMQ Kirol Medikuntza Unitatea
IMQ Alhóndiga Zentro Medikoa
Calle Fernández del Campo, 25
48010 Bilbao
IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoa
Galtzara Nagusia, 3
20001 Donostia
IMQ Amárica Zentro Medikoa
Amarika Plaza, 4
01005 Vitoria-Gasteiz