Iradokizunak
14.10.2025
1988an AEBetako presidente Ronald Reaganek urria haurdunaldiko eta jaioberrien heriotzaz kontzientziatzeko hilabetea izendatu zuenetik, urtero ospatzen da Haurdunaldiko, Jaiotza inguruko eta jaioberrien Heriotzaz Kontzientziatzeko Mundu Eguna. Horren eskutik, omenaldia egin nahi izaten zaie haurdunaldian edo behin jaio ondoren haurtxoa hil zaien familiei, eta asmoa du osasun-arloko profesionalek duten funtsezko rolari buruz kontzientziatzea; izan ere, profesional horiek prestatuta egon behar dute esperientzia traumatiko hori bizi dutenei arreta, asistentzia eta laguntza emateko.
Haurdunaldiko edo fetuaren heriotza gertatzen da fetuak amaren sabelean 22 aste baino gehiago dituenean. 28 astera iritsiz gero edo jaio eta bizitzako lehen astea gaindituz gero, baina heriotza gertatzen bada, jaiotza inguruko heriotzaz ari izaten da. Haurra jaiotzen bada, baina hurrengo 28 egunetan arazoak baditu eta hiltzen bada, jaioberrien heriotza esaten zaiona gertatzen da.
Munduan, jaioberrien heriotzen kopurua 1990eko 5 milioitatik 2022ko 2,3 milioitara jaitsi zen. Haatik, kopuru horiek handiak dira oraindik ere. Europan, Euro-Peristat 2015-2019 txostenaren arabera (2022an argitaratua), 28 asteko atalaseko jaiotza-hilkortasun batez besteko tasa 2,5ekoa izan zen 1.000 jaiotako, 2019an. Jaioberrien Europako heriotza-tasa bizirik jaiotako 1.000 umeko 1,5ekoa da.
Espainian, jaiotza inguruko heriotza-tasa 3,89koa da 1000 jaiotako, 2021eko datuen arabera. Euskadiko tasa handixeagoa da, 4,33 mila jaiotako, urte berean. Estatistiken arabera, lau haurdunalditatik batek heriotza izan dezake amaiera, eta kopuru hori % 50era irits daiteke abortu biokimikoak kontuan hartzen badira. Guztira, 2000 haurtxo inguru hiltzen dira Espainian, haurdunaldiko 24 aste igaro ondoren edo bizitzako lehen hilabetean.
Espainian, jaiotza inguruko heriotza-tasa 3,89koa da 1.000 jaiotako, 2021eko datuen arabera. Jaiotza inguruko heriotzari dagokionez, hots, haurdunaldiko 22 astetik erditze ondoko 27 egunera bitarteko aldia kontuan hartuta, urtero 2.000 haurtxo inguru hiltzen dira Estatu osoan. Estatistiken arabera, lau haurdunalditatik batek heriotza izan dezake amaiera, eta kopuru hori % 50era irits daiteke abortu biokimikoak kontuan hartzen badira.
Euskadin, 2024an, urtebeteko 26 ume hil ziren, Eustaten datuen arabera. Jaioberrien heriotza-tasak -hots, bizitzako lehen 28 egunetan gertatutako heriotzak-, 16 heriotza zenbatu zituen; horietatik 6, lehenengo 24 orduetan eta beste 6, lehenengo astean. Urtebetetik beherakoen artean, heriotza gehienak mutikoenak izan ziren, heriotza guztien % 61,5.
Jaiotza inguruko aldian seme edo alaba bat hiltzea gurasoek bizi dezaketen esperientziarik traumatikoenetako bat da. Ondorio psikologikoak sakonak eta iraunkorrak dira. Trauma osteko estresaren nahasmendua (TOEN) berezko abortua, umetoki barneko heriotza edo jaioberrien heriotza pairatu duten bikoteen % 30etik % 60ra bitartean dago. Nahasmendu hori esperientzia ondorengo hainbat urtez ere iraun dezake; izan ere, ikerlan batzuek trauma osteko sintomatologia esanguratsua egiaztatu dute heriotza gertatu zenetik 12 urte igaro ondoren.
TOEN ez ezik, hauek ere dira ohikoak: depresioa (emakumeen % 10-40 eta gizonen % 5-10), antsietatea, dolu konplikatua, errudun-ustea, porrot-sentsazioa, hutsune existentziala, suminkortasuna eta baita ideia suizidak ere. Gurasoek shock, amorru, babesgabetasun eta bakardade sentimenduak izaten dituzte, eta ikaratuta eta nahasita senti daitezke igaro beharko duten medikuntza-prozesu familiar-pertsonalaren aurrean.
Errealitate horri aurre egiteko, hortaz, ezinbestekoa da klinikek eta osasun-profesionalek arreta humanizatuko protokolo espezifikoak ezartzea, familiei doluan laguntzeko. Protokoloek helburu argiak izan behar dituzte, hala nola haurdunaldian, erditzean eta erdiberriaroan laguntza biguntzea, heriotza kudeatzeko zaintza humanizatuak eskaintzea, profesionalen artean jarraibide komunak ezartzea, gurasoei beharrezko informazioa ematea eta erabakiak hartzeko orduan haien autonomia indartzea, betiere, familia bakoitzaren balio soziokulturalak errespetatuta.
IMQ Zorrotzaurre Klinikak Tximeleta Batzordea sortu zuen, 2021eko martxoan: pediatra batek, ginekologo batek, emagin batek, laguntzaile batek eta paziente-profesional batek -paziente obstetrikoen ikuspegiaren erreferente gisa- osaturiko lantaldea, Pazienteen Kalitate eta Segurtasuneko Unitateak koordinatuta.
Proiektuaren ekimen nabarmenetako bat, besteak beste, EskuHutsik Elkartearekiko lankidetza da, IMQ Zorrotzaurrek ospitaleratutako pazienteei berehalako laguntza psikologikoa emateko sinatu zuena. Halaber, IMQ Amsarekin lankidetza-akordioa sortu zen, bai pazienteentzat, bai profesionalentzat, baita administrazio-izapideak egiteko laguntza eta amaren gelako atean eta haren historia klinikoan identifikazio-tximeletak erabiltzea ere.
Hala ere, ekimenik ikonikoena Tximeleta kutxak dira, existitzea ezinezko izan zuen bizitza baten oroitzapenak biltzen dituztenak. Kutxa horien barruan gauza hauek ohi daude: ilea biltzeko kutxa bat, hatzetarako postala, argazkiak, panpina bat, doluan dauden amek egindako bi tximeleta, eskutitz bat eta EskuHutsik elkartearen liburuxka bat. Datu esanguratsu batek ekimen horien garrantzia islatzen du: Espainian, jaio eta ordu gutxira haurra galdu duten familien % 30ek soilik du jaioberriaren oroitzapen fisiko bat, eta soilik % 12k du argazki bat; Irlandan, Erresuma Batuan, Herbehereetan, Kanadan edo Ameriketako Estatu Batuetan, aldiz, % 90ek.
Tximeleta proiektua IMQ klinikak erabat humanizatzeko Planean kokatzen da; izan ere, plan horrek IMQ Zorrotzaurre Klinika Estatuko erreferente bihurtu du. 2024ko otsailean, klinikako Zainketa Intentsiboetako Unitateak maila aurreratuaren ziurtagiria jaso zuen Zainketa Intentsiboen Humanizazioaren gaineko HUCI proiektuaren (Humanización de los Cuidados Intensivos) eta AENORen ziurtagiriaren bidez; hala, Estatuko lehen ospitale pribatua izan zen ziurtagiri hori lortzen.
IMQ Zorrotzaurre klinikako Multzo Obstetrikoko gainbegirale Tamara Pradoren hitzetan, “jaiotza inguruko heriotza bezalako prozesu hain isila eta tabu ugarikoa humanizatzeak eragin du profesionalek pazienteekin eta haien bikotekide edo senideekin enpatia sentitzea, behar duten arreta eta zerbitzua hobeto ezagututa. Tximeleta batzorde bizia da, parte-hartzaile berriak gehitzen eta arreta-gida hobetzen jarraitzen baitu, pazienteek eta senitartekoek dolu gogor hori ahalik eta ondoen igaro dezaten”.
La Clínica IMQ Zorrotzaurre recibe la certificación HUCI-AENOR por la humanización de su unidad de cuidados intensivos
Proyecto Tximeleta, acompañar y aliviar el dolor de las familias ante el duelo perinatal