Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

2017an erretiratutako medikuei IMQk egindako omenaldia

19.04.2018

2017an erretiratutako medikuei IMQk egindako omenaldia

IMQko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea den Montepío-ren Urteroko Batzarrari amaiera emateko, Bilbon, euskal aseguratzaileak omenaldia egin die 2017an erretiratu ziren 65 urtetik gorako 25 koadroko medikuei.

Bizitza osoan medikuntzan eta osasun-arretan buru-belarri jardun ostean, mediku hauei eman zaie merezitako aintzatespena: José Ángel Larrea eta Nerea Ventura (Analisi Klinikoak); Javier Pastor (Anestesiologia eta Bizkortzea); Alfredo Velasco, angiologoa eta kirurgialari  baskularra; eta José Antonio Arias, dermatologoa.

Sendagile hauei ere egin zaie omenaldia: Jesús Echevarría, Fernando González eta Camilo Landín (Ginecologia eta Obstetrizia); María Ángeles Fernández, Eduardo García, Juan Antonio González, Eduardo Ortiz, Santiago Otaduy, Carlos Ruiz eta Alfredo R. Villalba (Medikuntza Orokorra).

Ricardo Villanueva doktorea, barne-medikuntzako medikua, ere omendu da, baita Rafael Marco-Gardoqui eta Antonio Montero oftalmologoak eta José Javier Alzua, Gabriel Saitua, Gotzone Urtiaga eta Ana María Zurimendi pediatrak ere.

Omendutakoen taldea Jaime Alonso eta Concepción Cabrejas erreumatologoek eta Guillermo José Olaizola urologoak osatu dute.

Omenaldia baino lehen, pisuko mediku eta IMQko ordezkari garrantzitsuenak batu dira bertan – euren artean Pedro Ensunza presidentea eta Miguel Ángel Lujua Kontseilari Zuzendari Nagusia - eta Montepíoko Zuzendaritza Batzordea eta Ezohiko Batzarra burutu dira.

Hori eta gero, Ohiko Batzarrak onetsi egin ditu konpainiaren urteko memoria, Kudeaketa Txostena, 2017ko kontuak eta balantzea, 2018rako aurrekontua eta prestazioen proposamena, eta karguen berriztatzea.