Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

85 urtetik gorako bost pertsonaren artean batek du dementzia

17.09.2021

85 urtetik gorako bost pertsonaren artean batek du dementzia

 

Gaixotasun neurodegeneratiboak dira dementziaren ohiko kausa eta, haien artean, Alzheimer-en gaixotasuna da ohikoena. Dementziaren prebalentzia adinaren arabera asko aldatzen da, eta 65 urtetik gorako pertsonen artean % 1ek dementzia duela uste da, eta 85 urtetik gorakoen artean ehunekoa % 20tik gorakoa da, hots, bosten artean batek du gaixotasuna. Euskadin, 36.000 pertsonak omen dute gaixotasun neurologiko hori. Gainera, autonomia-erkidegoetan mendekotasuna duten pertsonen erdiak baino gehiagok du Alzheimer-en gaixotasuna.

Alzheimerren Munduko Egunaren –urtero, irailaren 21a– testuinguruan, IMQ-ko Neurologiako espezialista Juan Carlos García-Moncók gogorarazi du azken urteotan Alzheimer-en gaixotasuna sendatzeko botikak aurkitzeko ikerketa-ahalegina  «itzela» izan bada ere, gaur egun ez dago hura sendatzen duen tratamendurik. «Egun, garunean azetilkolinaren –oroimenean esku hartzen duen neurotransmisorea– kantitatea handitzen duten sendagaiak erabiltzen dira».

Hala eta guztiz ere, «oso aktiboak eta etorkizun hurbilean emaitza esperantzagarriak eman ditzaketen» hainbat ikerketa-ildo daudela adierazi du adituak. Ikerketa-ildo horiek hauetaz ari dira: «Alzheimer-en gaixotasunean gertatzen den hantura tratatzea eta garunetik antigorputz monoklonalen bidez proteina amiloidearen metaketa ezabatzea. Azken horien artean, oraintsu aducanumab probatu da; zehaztu beharra dago zein paziete-motarentzat izan daitekeen onuragarria». Ikerketa-fasean dauden beste sendagai batzuk,«amiloidea (sekretasaren inhibitzaileak) produkzioa blokeatzera bideratuta daude. Beste ildo batzuk, tau izeneko proteinaren agregazioa ekiditera, proteina hori gaixotasunean zer esanik omen baitu», adierazi du García-Moncó doktoreak.

Ikerketa-ildo  horiek Alzheimer-en gaixotasunari aurre egiteko botika eraginkorrak lortzeko helburuari ekiten dioten bitartean, «estrategia batzuek patologiaren aurrerapena pazienteengan moteltzen dihardute. Hortaz, arrisku baskularraren, batez ere, hipertentsioaren faktoreak kontrolatzea nahitaezkoa da, eta gaixotasunaren aurrerapena geldotzen laguntzen du. Halaber, garrantzitsua da pazienteak aktibo izan daitezen gorputzari dagokionez (egunero ibiltzea) eta buruari dagokionez, dieta mediterraneo osasungarria izan dezaten, edari alkoholdunik edan ez dezaten eta albait gehien eta ondoen sozializa daitezen», azaldu du IMQ-ko neurologoak.

Gaixotasun aurreratua duen adineko pazientearen maneiua

Bestetik, Naiara Fernández Geriatriako espezialistak eta IMQ Igurco talde soziosanitarioko Asistentzia zuzendariak hau adierazi du: «sarritan, adineko pazienteek, gaixotasunean beste tratamendu batzuk behar izaten dituzte gehiegizko urduritasuna eta aztoramendua kontrolatzeko edo loa erregulatzeko. Sintoma psikologikoak eta jokabide-sintomak, askotan, oso disruptiboak izaten dira dementziadun pertsonaren familiaren ingurunean; hortaz, horri egoki ekiteak senideek etxean zainketak ematea errazten du eta erakundetzeko beharra atzeratu. Izan ere, baliabide hori, besteak beste, gernu-ihesa, presioagatiko ultzerak, disfagia,, mugikortasunaren erabateko mugaketa, kontrol zaileko jokabidearen nahasmendua edo behin eta berriroko erorketak izateagatik zainketen teknifikazio handia behar izaten duten pazienteentzat ohi da».

Gaixotasunak aurrera egin ahala narriadura kogniboa duen pertsona zaintzeko nahiak eta lehentasunak artatzeak «lehentasuna izan behar du profesionalentzat; beraz, gaixotasuna bilakatu ahala alderdi horiek aztertzeak bermatzen du pertsona bere nahien eta igurikimenen arabera tratatuko dela, hitzez adierazi ezin duenean eta erabakiak hartzeko ordezkari bat –inoiz ordezkoa– behar duenean ere», azpimarratu du Fernández doktoreak.

Amaitzeko, IMQ Igurcoko geriatrak Alzheimer-en gaixotasuna duen pazientearen dietaren testura egokitu beharraz ohartarazi du, irensketa arazoak (disfagia) agertu ohi direlako, «baina mantenugai-ekarpena mantendu beharko dugu, eta ezinbestekoa izango da proteinak hartzen direla bermatzea (1,3 g proteina kg pisu bakoitzeko egunean)».

Alzheimerra goiz detektatzea

Alzheimer-en gaixotasunaren Munduko Eguna dela eta, IMQ-k bat egin du “¡Chequea tu salud mental!” (Aztertu zure osasun mentala!) kanpainarekin, hain zuzen, narriadura kognitiboa hizketa, mintzaera, aztertzearen bidez detektatzeko Accexible startup-aksortu den horrekin. 

Doako testa da, 60 segundotan bakarrik egiten dena, Testaccexible.com webgunean, mikrofonodun gailu baten bidez. Testak erabiltzailearen ahotsa aztertzen du eta pare bat minututan emaitza ematen dio, etapa goiztiarretan narriadura kognitiboaren detekzioan % 91eko sentsibilitateaz. Testak pertsonak zer esaten duen nahiz nola esaten duen aztertzen ditu, eta proben emaitza biltzen duen txostena posta elektroniko bidez jasotzen da.

Horren harira, IBMek eta Pfizer-ek azterlan bat egin dute, eta horrek erakutsi du hizketaren azterketaren bidez 5 urte lehenagora arte iragar daitekeela Alzheimer-en gaixotasunaren garapena.