Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

ADEADAk eta IMQk lankidetza berritu dute eta berrikuntzak eta hobekuntzak egin dituzte bazkideen aseguramenduan

13.10.2017

ADEADAk eta IMQk lankidetza berritu dute eta berrikuntzak eta hobekuntzak egin dituzte bazkideen aseguramenduan

David Angulok, ADEADAko kudeatzaileak, eta Iñaki Casasek, Igualatorio Médico Quirúrgicoko (IMQ) Arabako ardurarun komertzialak, lankidetza hitzarmena berritu dute, enpresaburu industrialen eta automobil-sektoreko merkatarien eskakizunak betetzeko berariaz pentsatu den asegurua edukitzen jarrai dezaten ADEADAko elkartekideek.

Hitzarmenak zenbait berrikuntza eta hobekuntza dakartza eta ADEADAk hauteman dituen sektorearen gaur eguneko beharrei erantzuteko egokiagoa da. Modu horretan, profesional elkartekideentzako proposamenak IMQ Autónomos asegurua hartzen du barne, kolektiboan norberaren kontura lan egiten duten pertsona guztientzat diseinatua, baita IMQ Pymes asegurua ere, enpresa txiki ertainetako langileak eta euren familiak aseguratzeko aukera ematen duena.

Proposamenak Euskadiko sare asistentzial pribatu handienera eta mediku-koadro zabal eta bikainera jotzeko aukera bermatzen du, eta, halaber, IMQk estatu mailan eta atzerrirako bidaietan eskaintzen duen estaldura zabala ere jartzen du aseguratuen eskura.

Hitzarmen honen kariaz, ADEADAko bazkideek IMQ Autónomos, IMQ Pymes edo  IMQ Dental Familia aseguruakegin ahal izango dituzten erraztasun handiekin eta lehentasunezko baldintzetan. Euskadin buru den osasun aseguratzailea eta bere zentro propioak izango dituzte eskura, esaterako, erabateko fidagarritasuna eta kalitatea eskaintzen dituzten Vitoria-Gasteizko IMQ Amarika Osasun zentroa edo IMQ Avenida Hortz Klinika.