Iradokizunak
20.03.2025
Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak (Adegi) eta Igualatorio Médico Quirúrgico-k (IMQ) elkarren arteko lankidetza-akordioa berritu dute, Gipuzkoako enpresei, horietako langileei eta beren familiei osasun-arreta integrala eta bereizia eskaintzen jarraitzeko. Adegi-ren Donostiako egoitzan sinatu zen hitzarmena, eta ekitaldi horretara hauek bertaratu ziren: José Miguel Ayerza, Adegiko zuzendari nagusia, eta Luis Fernández de Larrea, IMQ-ko negozio-garapeneko eta salmenta-kanaletako zuzendaria.
Hitzarmen hori 2014. urtetik dago indarrean, eta horri esker, Adegi-ko elkartekide diren 1.200dik gorako enpresek osasun-estaldura osoa eskain diezaiekete langileei, hala nola lehen mailako medikuntza, larrialdiak, anbulantzia, espezialitate medikoak eta kirurgikoak, proba diagnostiko aurreratuak, tratamendu espezializtuak, kirurgia espezializatua, ospitalizazioa banako gelarekin eta laguntzailearentzako ohearekin, psikoterapia eta arreta haurdunaldian eta erditzean.
Era berean, IMQ-k zerbitzu digital aurreratuak jartzen ditu haien eskura, esaterako berehalako bideokontsulta medikoa (bost minutu baino gutxiagotan), online txat medikoa eta programa prebentibo pertsonalizatuak, ongizate fisikoa eta emozionala osorik zaintzea errazten dutenak.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) oraintsu ezagutarazitako datuen arabera, Gipuzkoan nabarmen egin du gora aseguru mediko pribatuen kontratazioak: % 10,7 igo da azken urtean. Gaur egun, 100.000 gipuzkoar inguruk badute osasun-estaldura pribatua. Hazkunde horrek erakusten du enpresek eta langileek gero eta gehiago aintzat hartzen dituztela horrelako gizarte-onurak.
Osasun pribatua funtsezkoa da Euskadiko laneko absentismoa murrizteko; izan ere, EAEk du Europako absentismo-tasarik altuena, batez bestekoa % 5,8koa baita, Orkestra Fundazioaren arabera. Horren haritik, IMQ Empresasek zuzenean laguntzen du enpresen lehiakortasuna hobetzen, berehalako arreta medikoa eskaintzen baitu, itxarote-zerrendarik eta berandutze administratiborik gabe.
José Miguel Ayerzak, hitzarmena berritzeko ekitaldian, hauxe nabarmendu zuen: «akordioak ongizate integralaren alde dugun apustua indartu du, enpresen lehiakortasunerako gako estrategikotzat hartzen baitugu. Aseguru mediko pribatua eskaintzea funtsezko tresna da talentu profesional kualifikatua erakartzeko eta gure taldeak fidelizatzeko».
Bestetik, Luis Fernández de Larreak hau azpimarratu zuen: «Adegi-rekin hitzarmena berritu izanak berretsi egin du Gipuzkoako enpresen garapena eta lehiakortasuna babesteko dugun apustua, pertsonen osasuna babestuta».
Aseguru mediko pribatua da, gaur egun, Euskadiko langileek gehien baloratzen duten gizarte-onura, hainbat azterlan sektorialen arabera. Izan ere, hamar enpresatatik zortzik baino gehiagok ( % 83) eskaintzen dute produktu hori talentua erakartzeko eta atxikitzeko gune nagusietako bat bezala, SegurCaixa Adeslas-ek egindako Osasun Aseguruen 5. Barometroaren arabera.
Besteak beste, abantaila hauek eskaintzen dituelako:
Langileen osasun fisiko eta emozionalari on egiteaz gain, aseguru mediko pribatuek nabarmen laguntzen dute lana eta familia uztartzen, hitzordu medikoak eta zerbitzu digitalak malguak baitira.
IMQ-k, gaur egun, osasun-azpiegitura propio handia du, eta, hortaz, sektoreko liderra da Gipuzkoan:
Guztira, Euskadin 26 osasun-zentro dauzka —klinikak, zentro mediko espezializatuak eta hortz-klinikak barne—. Halaber, Estatuko eta nazioarteko estaldura medikoa eskaintzen du, eta, horrela, Euskaditik kanpo egiten diren bidaietan premiazko asistentzia medikoa bermatzen du, SegurCaixa Adeslas-ekin duen aliantzari esker.
Hitzarmena berritu izanak are gehiago sendotu du Adegi eta IMQren arteko itun estrategikoa; izan ere, Gipuzkoako enpresa-ehunaren eskura osasun-konponbide pribatu integralak jartzen ditu, enpresen egungo benetako beharretara berariaz egokituak. Horrela, ongizate fisikoa eta emozionala nabarmen hobetzeaz gain, enpresa-lehiakortasuna aregotu nahi da, eta, horretarako, laneko absentismoa benetan murriztu, arreta mediko espezializatua berehala eskuratzeko aukerari esker, administrazio-berandutzerik eta alferrikako itxarote-zerrendarik gabe.
Hala, baterako apustu horren eskutik, halaber, bi erakundeek Euskadiko osasun-sistema globala iraunarazteko duten konpromisoa indartu dute, eta urteko aurrezpen ekonomiko nabarmena sortu, eta, etorkizun hurbilean, baliabide publikoak Euskadik dituen beste asistentzia-lehentasun estrategiko batzuetan optimizatzea ahalbidetu.
ADEGI e IMQ renuevan su convenio de colaboración
ADEGI vuelve a confiar en IMQ para cuidar la salud de sus asociados y asociadas
ADEGI e IMQ sellan una nueva alianza para seguir cuidando la salud de las empresas guipuzcoanas