Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQk azken belaunaldiko erresonantzia magnetikoko zerbitzu berri bat ireki du Bilbon, AIR teknologiarekin

23.01.2023

 IMQk azken belaunaldiko erresonantzia magnetikoko zerbitzu berri bat ireki du Bilbon, AIR teknologiarekin
  • Bilbon instalatu den lehen AIR teknologiadun ekipamendua da. Erresonantzia magnetikoko irudi-modalitate horretako teknologia disruptiboa da, eta gero eta gehiago eskatzen da gero eta patologia gehiagotan fidagarritasun diagnostiko handia duelako.

  • Ekipamenduak tunel zabala du, zeinean esku-ohe zabala dagoen  pazientea beti eroso jar dadin, eta, hortaz, esperientzia hobea izan dezan, eta pazientea mugitzen ez denez, ez du berriz egin beharrik; ondorioz, klaustrofobia-sentsazioa saihestu egiten da. Hots, azterketak erosoagoak eta hobeak dira, eta gutxiago irauten dute.

  • Teknika berri ugari sartu dira, hala nola tendoiaren eta hezur kortikolaren  irudia RM bidez eta mineralizazioak; beti nahi izan da, baina orain arte ezin izan da teknikoki lortu. Izan ere, teknika horri esker, azterketa muskulueskeletikoak edo orokorrak informazio gehigarri batekin osa daitezke, pazienteak erradiazio ionizatzaileen beste proba batzuk saihets ditzan.

Resonancia Magnética Bilbao (RMB), bere sektorean erreferentea den Grupo IMQren konpainiak, Grupo Scanner Vizcayaren laguntzarekin, erresonantzia magnetikoko ekipo berri bat erosi du, pazientearentzat orain arte ezezaguna zen erosotasuna eta diagnosi-doitasuna areagotzen duten teknika berritzaileak uztartzen dituena. Bilboko Egia Jeneralaren kaleko 22-24-zenbakietako diagnostiko-zentro berrian instalatu da ekipamendua.

Kale mailan dago lokala, eta 315 m2 inguruko azalera du. Diseinatzerakoan, sarbidean eta barrualdean arkitektura-oztoporik ez egotea hartu da kontuan. Bi makina-gela ditu zentroak, horietako bakoitza, 27,75 m2-koa. Gela horiek behar bezala prestatu dira erresonantzia magnetikoa egiteko, eta horietako batean General Electric Healthcare etxearen ekipamendu berria dago: Signa Voyager Air IQ Edition 1.5T modeloa.

Ekipamendu berri horren eskutik, zentroak eta horren bazkide teknologikoak Bilbon instalatu dute lehen AIR teknologiadun ekipamendua, erresonantzia magnetikoko irudi-modalitate horretako teknologia disruptiboa dena, eta hori gero eta gehiago eskatzen da, gero eta patologia gehiagotan fidagarritasun diagnostiko handia duelako.

Azken belaunaldiko erresonantzia magnetikoko ekipamendua da, seinalea hartzeko antenen kontzeptu berri bat dakarrena; diseinuak ohiko teknologietatik bereizten duen irudi-kalitatea eta inoiz ez bezalako paziente-erosotasuna bateratzen ditu. Antena horiek, arinak izateaz gain, ederki egokitzen zaizkio pazientearen anatomiari;  biribilkatu daitezke eta edozein zona estaltzeko gai dira, edozein tamaina edo forma dutela ere, zona zurrunik eta presio-punturik gabe, eta burusi txiki bat bezain atseginak dira. Hala ere, hori ez da haien ezaugarririk onena, zeren eta, barruko diseinu elektronikoari esker, seinalea kalitate hobeaz hartzen baitute barruko ehunetan ere, eta, hortaz, irudiak fidagarriagoak dira eta diagnostikoa, zehatzagoa.

Halaber, tunel zabala du, zeinean esku-ohe zabala dagoen pazientea beti eroso jar dadin, eta, hortaz, esperientzia hobea izan dezan, eta pazientea mugitzen ez denez, ez du berriro egin beharrik; ondorioz, klaustrofobia-sentsazioa saihestu egiten da. Hots, azterketak erosoagoak eta hobeak dira, eta gutxiago irauten dute.

Instalatu berri den ekipoak elementu hauek ditu: eremu-homogeneotasun handiko imana, balio handiko eta prestazio handiko gradienteak, zuntz optiko bidezko harrera antena guztientzat, eta zero oihartzuneko (ZTE) denboran eskuratzeko gaitasuna. Horri guztiari esker, Resonancia Magnética Bilbaok RM miaketa ezagunak sustatuko ditu, hala nola esklerosi anizkoitzari buruzko azterketak, baskularrak, kontrasterekin edo kontrasterik gabe, edozein anatomiarenak, edo onkologia-azterketak (prostatakoak, esaterako), miaketa sinpleagoekin, baina eraginkorragoekin eta post-tratamenduko softwarrekin, esaterako, PROView® delakoarekin, zeinaren bidez txosten egituratua egin daitekeen PI-RADS nazioarteko irizpideen arabera, adimen artifizialaren laguntzaz.

Halaber, teknika berri ugari sartu dira, hala nola tendoiaren eta hezur kortikolaren  irudia RM bidez eta mineralizazioak; beti nahi izan da, baina orain arte ezin izan da teknikoki lortu. oZTEo izeneko tenika horrek ekipamenduaren zero oihartzuneko denboraren ahalmenaz baliatzen da, eta horri esker, azterketa muskulueskeletikoak edo orokorrak informazio gehigarri batekin osa daitezke, pazienteak erradiazio ionizatzaileen beste proba batzuk saihets ditzan, eta erradiologoak konfiantza are handiagoa du azterketa bidezko diagnostikoan.

Gainera, RMBk instalatu duen ekipamenduaren kontsumo-eskakizun optimizatuak ohiko teknologiadun ekipamenduen eskakizunak baino txikiagoak dira eta,  hortaz, oso eraginkorra da eta ez dio kalterik eragiten ingurumenari.

Klaustrofobia

Ekipamenduak 70 cm-ko gantry-a (ohi baino 10 cm zabalagoa) eta tunel laburragoa, (klaustrofobia-sentsazioa txikiagotzen duena) ez ezik, MRI Audio Music System-a ere badu.