Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Europako estadiorik seguruena bezala egiaztatzen duen agiria berritu du San Mamesek IMQren eskutik

12.06.2019

Europako estadiorik seguruena bezala egiaztatzen duen agiria berritu du San Mamesek IMQren eskutik

Atzo, Athletic Clubeko nahiz IMQ-ko ordezkariek UNE 179.003 egiaztagiria, Pazientearen Segurtasunarekin loturikoa, berretsi duen kanpo-auditoretza gainditu zuten. Egiaztagiri  horren bidez, 2017an, Europan osasun-segurtasuna egiaztatuta daukan Europako lehen futbol-estadioa izan zen San Mames. Titulu hori berretsi egin da, eta Europan bakarra da oraindik.

Estadio berriak 53.000 ikuslerentzako edukiera du, ilusioz eta emozioz blai daudenak, eta, beraz, lehoiek erangindako taupada-gorakada nabarmen batek ondoeza edo larrialdi medikoa eragin dezake ikusle, zale edota jokalariengan.

Edozein arrisku-egoera konpontzeko eta San Mames barruan eta inguruetan dauden pertsona guztiei osasun-asistentzia azkarra, segurua eta eraginkorra emateko, IMQ-k ehundik gora osasun-langile mugiarazten ditu partida bakoitzean, egin beharreko zainketak eta tratamenduak emateko eta larrialdietan pertsonak urgentziaz beste leku  batera eramateko, betiere, duela 25 urtez geroztik, tratu eta informazio pertsonalizatuak ematen. Izan ere, asistentzia horren kalitatea eta garrantzia utzi ditu agerian Pazientearen Segurtasunarekin loturiko UNE 179.003 ziurtagiria berritu izanak.

San Mameseko asistentzia-taldeak 12 osasun-profesional mugiarazten ditu partida bakoitzean, hain zuzen, 4 sendagile eta 8 erizain, baita lanen arduradun 1 eta 75 medikuntzako ikasle ere, erizaindegi nagusian, UEFA erizaindegian, 7 erizaindegi periferikoetan eta futbol-zelai berean banatuta. Halaber, partida bakoitzean 3 anbulantzia daude prest, horietako bat, ZIU (SVA bizi-euskarri aurreratua).

Osasun-taldea ederki koordinatuta dago beste segurtasun-euskarri batzuekin –Prosegur, Ertzaintza eta Clubeko langileak–, zeren eta askotan horiek ematen baitituzte asistentzien abisuak edo laguntzen baitute pazienteak estadiotik ateratzen. Talde hori, gainera, handiagoa izan daiteke partida jakin batzuetan, esaterako, Europako txapelketetako edo arrisku handiko partidetan.

Traumatismoak, zefaleak, zauriak eta zorabioak izan dira 2018-2019 denboraldian gehien artatu diren diagnostikoak. Denboraldiko asistentzia-jardueran, kasuen % 73 estadioan bertan artatu dira eta horien % 27 bakarrik eraman behar izan dira beste leku batera.

IMQ-k apostu sendoa egiten du kalitatearen eta segurtasunaren alde bere zerbitzu kliniko guztietan eta horren erakusgarri da San Mameseko osasun-asistentzia. Horiek horrela, konfiantza ematen die erabiltzaile, zale zein jokalariei, partida bakoitzean baliatzen dituzten ezagutzen, baliabide teknikoen eta egiten jakitearen bidez.

Ziurtagiri hori lortu eta duela gutxi berritu izanak ekarritako lorpen garrantzitsua San Mames estadioko Asistentzia Segurtasuneko Batzordea 2016tik hona egiten ari den ahaleginaren ondorio da. Batzorde horren kide dira anestesista bat, intentsibista bat, erizaintzako unibertsitate-diplomadun bi, koordinatzaile bat, Kalitateko teknikari bat eta IMQ Taldeko Kalitateko arduradun bat.

Batzorde hori, UNE 179.003 ziurtagiria lortzeko nahiz berritzeko AMFE (Akats eta Ondorioen Analisi Modala), metodologiaz baliatu da, asistentzia-zirkuitu guztian: harmailak zaintzerakoan, anbulantzian ikusle bat beste leku batera eramaterakoan, bihotz-biriketako bizkortzea egiterakoan edo josturak egiterakoan.

Batzorde horrek koordinatuta, antolaketa-, teknika- eta prestakuntza-lan handia egin da, eta horrek espero izandako emaitza ekarri du azkenean, San Mames osasun-segurtasunaren erreferente bihurtu baitu Europan, eta IMQ ezinbesteko aliatua izan da lorpen horretan.