Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Alberto Jáuregui sendagileak, munduan biriketako kirurgiako erreferentzietako bat denak, bisita egin dio, IMQ Zorrotzaurre Klinikako toraxeko kirurgiako taldeari

02.11.2023

Alberto Jáuregui sendagileak, munduan biriketako kirurgiako erreferentzietako bat denak, bisita egin dio, IMQ Zorrotzaurre Klinikako toraxeko kirurgiako taldeari
  • Hospital Vall d’Hebron ospitaleko sendagilearen taldeak munduko lehen biriketako transplante guztiz robotikoa egin zuen apirilean sarbide berri batekin.

  • Euskarri tekniko gisa egindako bisita hori, aurten Unai Jimenez sendagilearen taldeak IMQ Zorrotzaurre Klinikan, Euskadin eta penintsulako iparraldean modu aitzindarian, toraxeko kirurgia robotikoa hasi ondoren izan da.

Alberto Jauregui doktoreak, Bartzelonako Hospital Vall d’Hebron ospitaleko Toraxeko Kirurgia eta Biriketako Transplante zerbitzuko burua eta toraxeko kirurgiako munduko erreferentzietako bat denak, IMQ Zorrotzaurre Klinika bisitatu du, Unai Jimenez doktoreak eta toraxeko kirurgiako haren taldeak gonbidatuta. Euskarri tekniko gisa egindako bisita hori, aurten Unai Jimenez sendagilearen taldeak Euskadiko zentro pribatu nagusia denean, penintsulako iparraldean modu aitzindarian, toraxeko kirurgia robotikoa hasi ondoren izan da.

Alberto Jaureguik lideratzen duen taldeak munduko lehen biriketako transplante guztiz robotikoa egin zuen apirilean sarbide berri batekin, eta hori gertaera gogoangarria izan da nazioartean. Halaber, talde horrek biriketako 50 transplante egiten ditu urtean eta goi-mailako espezializazioa du kirurgia robotikoan.

«Toraxeko kirurgiaren oraina da robotika»

Jauregui doktorea honela mintzatu da bisitaz: «euskarri teknologikoa izan dela sentitu dut, zeren eta kirurgia robotikoa, Unai Jimenezen eta bion iritziz, kirurgiaren oraina da, toraxeko kirurgiarena ez ezik, kirurgiaren adar guztiena ere. Kirurgia robotikoa gertaera gogoangarria da pazienteen tratamendu kirurgikoan. Hortaz, ni bertan egon izana euskarria baino ez da izan Unai Jimenez doktorearen taldearentzat, oso talde ausarta baita, kirurgia robotikoaren alde egin baitu Espainiako iparraldean bide-erakuslea izanda».

Halaber, IMQ Zorrotzaurre Klinikako toraxeko kirurgiako taldeaz hau azpimarratu du: «zauri txikiko kirurgian, teknologia berrietan, kirurgia robotikoak eskaintzen dizkion aukeretan eta zauri txikiko tratamendu baten bidez pazienteei eskaini ahal diogun horretan sinesten du  bene-benetan taldeak».

Haren hitzetan, «Euskadin eta Espainiako iparraldean zauri txikiko kirurgiaren liderra den punta-puntako talde honi lagundu besterik ez diot egin. Jimenez doktorea eta bere taldea egiten ari direna ez da ohikoa gaur egun oraindik, baina toraxeko kirurgiako talde gehienen artean zabalduko dela uste dugu. Poz-pozik nago hemen egoteaz, pozarren, Jimenez doktorearekin egoteaz, horrekin harreman profesional eta pertsonal bikaina baitut gainera».

Izan ere, bi espezialistak espezialitate haren promozio berekoak dira. Unai Jimenez sendagileak azaldu duenez, «harrotzen gaitu Alberto Jauregui hemen egoteak; urte asko dira elkar ezagutzen dugula, espezialitateko egoiliar-promozio berekoak baikara (2004-2009), eta biltzar eta ikastaro beretan egon ohi gara biok, prestakuntzako mediku espezialistak baikara, Alberto, Bartzelonan, eta ni, Bizkaian. Ondoren, bilera zientifiko askotan ere egon gara biok, eta hainbat ikerketa-proiektu partekatu ditugu. Nazioartean ospe handia duen kirurgialaria da, eta ospe handia duen zentro batean lan egiten du; profesional gisa duen balioa pertsona gisa duen balioak baino ez du gainditzen. Eta taldeko kideok izugarri eskertzen dugu gurekin egon izana eta bere esperientzia gurekin partekatu izana».

Kirurgia robotikoa IMQ Zorrotzaurren

Maiatzean IMQ Zorrotzaurre Klinikak, Unai Jimenezen taldearen lanari esker eta Da Vinci robotarekin, penintsulako iparraldeko lehen biriketako kirurgia robotikoa egin zuenetik, arlo horrek aurrera egiten jarraitu du, biriketako kirurgia eta kirurgia medianistiko berriak egin baitira, horiek guztiak, patologia onkologikodun pazienteei.

«Guztiak izan dira ohiz kanpoko ebakuntza ostekoak; izan ere, altak oso goiz eman dira, ebakuntza egin eta hiru edo lau egunetara. Pazienteek oso azkar ekin diete nork bere jarduerei, bai lanari, bai kirol-jarduerei, eta egiten ari garen jarraipena argi uzten ari da zein onura duen ebakuntza toraxeko kirurgia mota horrek, hots, zauri txikikoak, kirurgia robotikoaren laguntzarekin egindakoak», azpimarratu du euskal kirurgialariak.

Kirurgia robotikoaren garapenari dagokionez, Jimenez sendagileak egiaztatu du kirurgia-adar horrek pazienteei dakarkiena: «kasu konplexuak zauri txikiko kirurgia bidez egin daitezke. Hau da, kasu torakoskopiko asko kirurgia irekiaren bidez egin behar dira, torakoskopiarekin mugak egon daitezkeelako; hala ere, robotak aukera ematen du kasu konplexu horiek zauri txikiko kirurgiaren bitartez egiteko».

Horren haritik, Jauregui doktoreak alderdi hau azpimarratu du: «alde handia dago ohiko kirurgiaren –kirurgia irekia, oso mingarria– eta zauri txikiko kirurgiaren artean, toraxeko kirurgiaren barruan». Kirurgia robotikoari esker, esaterako, pazienteei biriketako minbiziaren ebakuntza egin dakieke torakoskopiak eta, jakina, ohiko kirurgiak baino zauri txikiagoa duen kirurgia baten bidez; «baina, gainera, kirurgia robotikoa askoz zehatzagoa da biriketako minbiziko ebakuntza egiteko. Eta hori, minbiziaren munduan, oso garrantzitsua da», adierazi du Jauregui doktoreak.

Toraxeko traumatismoari buruzko jardunbide klinikoko gida

Azkenik, aditu biek lehenengo gida hau egiten parte hartu zuten: ‘Guía de práctica clínica sobre el diagnóstico y tratamiento del traumatismo torácico cerrado no grave (euskaraz, Toraxeko traumatismo itxi ez larria diagnostikatu eta tratatzeko jardunbide klinikoari buruzko gida). Gidaliburu hori egiten hiru urte eman zituzten, eta horretan entzute handiko 30 profesional inguruk esku hartu zuten. Osasun Ministerioak diruztatu eta Euskadiko Osasun Teknologiak Ebaluatzeko Zerbitzuak (Osteba) egin zuen, Unai Jimenez sendagileak lideratuta eta koordinatuta.

Francisco Javier González Segura, IMQ Zorrotzaurre Klinikako paziente

IMQ Zorrotzaurre Klinikan Unai Jiménezen taldeak kirurgia robotikoaz baliatuta egin zioten ebakuntza osteko esperientzia kontatu du IMQ Zorrotzaurre Klinikako paziente den Francisco Javier González Segurak.

«Bigarren ebakuntza zenez, atxikidura zailtasunak izan zitezkeela aztertu zen; hala, pazienteari ebakuntza bat egitea eta atxikidurak egoteko aukera erronka izango zen. Hortaz, Da Vinci Robota erabiltzeko aukera aztertu zen, hainbeste eraso gabe sartzen baita robota, eta hori erabaki genuen.

»Ebakuntza oso ondo atera zen, eta orain, gelan, bizpahiru egun eman ondoren, modu esponentzialean hobera egin dut. Oraintxe parazetamol bat hartzen du 8 ordutik behin, eta ez dut minik. Poz-pozik nago, beste liga batean jokatzea bezala. Orain, badakit etxera joango eta lasai egongo naizela.

»Paziente gisa, zera kezkatzen nau, ebakuntzaren ostean, hilabete edo denbora gehiago ematea etxean. Aurrekoan hori gertatu zitzaidan, eta sofan lo egin behar izan nuen hiru astez edo gehiagoz, ohean etzanda ezin nuelako arnasa hartu eta min handiak nituelako.

»Ebakuntza positiboa izan da, Unai Jiménez sendagileak eta bere taldeko sendagileak pertsona hurbilak dira, eta gauzak sakon azaltzen dizkizute. Ez naiz nekatzen erizainei eta langile orori eskerrak ematen, esperientzia biribila izan da. Egoera horiek estresagarriak ohi dira, eta ondo tratatzen dutela ikusteak asko hobetzen du pazientearen bizi-kalitatea. Ederki antolatuta daudela ikusten da; gauzak bere garaian egiten dira, ez dago arduragabekeriarik».