Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinika, aurrendaria Euskadin biriketako kirurgia robotikoan

22.05.2023

IMQ Zorrotzaurre Klinika, aurrendaria Euskadin biriketako kirurgia robotikoan
  • Pazientearen onurarako, Da Vinci robotarekin egindako teknikak interbentzio konplexuak egiteko aukera eskaintzen ematen du, ehunak ahalik eta gehien zainduz, min gutxiagorekin, ehunen hantura gutxiagorekin, eta askoz ere bizkorrago berreskuratuz eta ebakuntza ondokoa ez da hain gogaikarria.

  • Toraxeko kirurgialari batek egiten dituen ebakuntzen % 80 biriketako minbiziko kirurgia da. Hortaz, hau da indikazio nagusia eta kirurgia ohikoena: lobektomiak, segmentektomiak eta berregite bronkobaskularretako kirurgia konplexuenak ere.

Gaur egun, Euskadin ez dago toraxeko kirurgia robotikako programa egonkorra duen zentrorik Zorrotzaurre klinikaz gain. Kirurgia-mota hori zauri txikikoa da, eta ebaki txiki-txikiez baliatzen da gorputzeko barrunbetan sartzeko, kasu honetan, toraxean, “eta horrek kirurgia zehatzagoa egitea ahalbidetzen digu, eta pazienteari gutxiago erasotzen zaio, robot kirurgiko batez baliatuta”, xehatu du Unai Jiménezek, IMQ Zorrotzaurre Klinikako toraxeko kirurgialariak eta teknika horretan Euskadin aitzindaria denak; izan ere, 3 ebakuntza arrakastatsu egin ditu.

Zauri txikiko kirurgiako tekniken eboluzioaz ari gara, zeinei esker ebakuntza konplexuak egin daitezkeen ehunak ahalik eta gehien babestuta, pazientea askoz ere azkarrago sendotzen eta ebakuntzaondoa hain mingarria ez dela.

Kirurgialariak Da Vinci robot kirurgikoa du lagungarri: “robotaren besoetara tresneria bat egokitzen da, eta hori gaixoaren barrunbean sartzen da 8 milimetroko kanula mehe batzuen bitartez”. Kirurgia edo teknikia hori benetan berezi egiten duten aldeetako bat da kirurgialaria giro batean erabat murgilduta dagoela hiru dimentsioko ikuspegi batean, hots, erabat inguratzen dela ebakuntza egiten ari duen eremuaz, “eta tresnek eskumuturren mugimenduak simulatzeko aukera ematen digute. Izan ere, robotaren mugimenduak kirurgialariaren beraren mugimenduak baino hobeak dira”. Hori guztia egiten da toraxa ireki gabe, saihets-hezurrak banandu gabe, ebakuntza zulo txikien bitartez.

Abangoardiako teknologia kirurgikoa

Da Vinci sistema robot kirurgiko bat da, eta toraxeko kirurgiari aplikatutako azken tekonologia du. Robotaren lau besoak kirurgialariak kontrolatzen ditu, mugimenduak finkoak, zehatzak eta seguruak izan daitezen.“Teknika hori ohiko kirurgia torakoskopikoarekin edo zauri txikikoarekin –zeinean tresna oso luzeak eta zurrunak erabiltzen diren– alderatzen badugu, esan dezakegu teknika berriari esker, mugimenduak dimentsio guztietan egin daitezkeela, eta haiek askoz zehatzagoak direla, eta tresnak, askoz ere txikiagoak. Ondorioz, kirurgialaria seguruago dago, horren ikusmena askoz hobea da, ohiko kirurgia irekian baino hobea, eta irisgarriak ez diren erremu anatomikoetara iristeko aukera ematen dio, eta horrek prozedura seguruagoak eta are konplexuagoak egiteko aukera ematen dio”, zehaztu du Jiménez doktoreak.

Tresneria robotikoa toraxeko kirurgiarako hainbeste optimizatu denez, torax barruan miniaturako eskuak edukitzea bezala da, eta, hala, gizaki baten eskuak baino gaitasun handiagoa du eskuztatzeko eta zauri txikiko kirurgiaren printzipioak betetzen dira. Kirurgialariak kontsola batetik egiten du ebakuntza, eta hark hiru dimentsioko eta bereizmen handiko ikusmena ematen dio, eta hori ezin da ohiko bideotorakoskopia baten bidez lortu.

Onurak pazientearentzat eta biriketako minbiziarentzat

IMQ-ko toraxeko kirurgialariak adierazi duen bezala, onurarik handiena pazientearentzat susperraldia da: “askoz ere lehenago itzultzen da ohiko bizitzara, eta ebakuntzaondoa ez da hain mingarria, 8 milimetroko oso kanula txikiak erabiltzen direlako, eta hori, beti emaitza onkologikoak bematzen, baita hobetzen ere, batez ere, biriketako minbiziaz ari bagara, alderdi batzuk hobetu egiten direlako. Toraxeko kirurgialari batek egiten dituen ebakuntzen % 80 biriketako minbiziko kirurgia da. Hortaz, hau da indikazio nagusia eta kirurgia ohikoena: lobektomiak, segmentektomiak eta berregite bronkobaskularretako kirurgia konplexuenak ere”.

Oro har, kirurgia bideotorakoskopiko bidez trata daitezkeen kasu guztiei toraxeko kirurgia robotiko bidez ekin dakieke. Tumore-ehuna guztiz erauztea xede duen toraxeko edozein ebakuntzatan, ezarritako irizpide onkologiko guztiei jarraiki, kontuan hartu behar da kirurgia robotikoaz baliatzeko aukera. Ohiko beste indikazio bat kirurgia mediastinikoa da, bereziki timoaren gainean –bihotzaren aurreko guruina– egiten dena, tumore eta miometan.