Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Aldakako hausturako ebakuntza egin zaien adineko hiru pazienteren artean bik berreskuratzen dute lehengo deanbulazio maila

12.12.2017

Aldakako hausturako ebakuntza egin zaien adineko hiru pazienteren artean bik berreskuratzen dute lehengo deanbulazio maila

 

 

 

Neguaren hasierak adinekoen aldakako hausturen une gorena markatzen duela dio uste hedatu batek. Zientzia, ordea, ez da hain zorrotza: ikerketa batzuek1 uste hori berresten dute; beste batzuek2, berriz, irrigarri aurkezten dute eta hilabete arazotsuenak udazkenekoak direla adierazi. Dena den, iluntasun eta hotzaren eraginez hausten dituzte maizago aldakak adinekoek; haustura gehienak larrialdietan tratatzen dira, baliabide material eta giza materialez baliatuz.

Aldakako hausturek adinekoengan dituzten ondorioek, bizitza nabarmen eragozteaz gain, arriskuan jartzen dute biziraupena. “Adineko paziente baten aldakako hausturari ebakuntza egin behar zaio. Ebakuntzaren emaitza ez da ebakuntza ez egitearena baino txakarragoa izaten. Izan ere, egiaztatu egin da horrelako pazienteengan ebakuntza atzeratzeak hiltzeko arriskua handitzen duela”, adierazi du Antón Arrien doktoreak, IMQ Zorrotzaurreko Klinikako traumatologoak.

Heriotza-tasa

Hala eta guztiz ere, ebakuntza guztiek bezala, aldakako hausturako ebakuntzak arriskua dakar: “azterlanek erakusten dute aldakako hausturako ebakuntza egin zaien adineko pazienteen % 5 –gehien jota–  ospitalean hiltzen direla. Hortik aurrera, ebakuntza egin eta hiru hilabetetara, % 8 eta bi urtetara, % 33 inguru”.

Era berean, ebakuntzaren ondoren heriotza-tasa handitzea dakarten konplikazioez ari izan da traumatologoa: “Alde batetik, adinaren faktorea kontuan hartu beharra dago, jakina: zenbat eta zaharrago izan, orduan eta arrisku atxiki handiagoa egongo da ebakuntza kirurgikoan. Eta, bestetik, mendekotasun-maila neurritsua edo larria bada, hiltzeko arriskua handiagoa izango da”.

Ebakuntza osteko egoerari dagokionez, Arrien doktoreak adierazi du ospitale-eremuak “prozesu akutuen ondorioak eta aldaketa kognitiboak gaizkiagotu egiten ditu adinaren arabera. Ingurunean, ordutegietan eta errutinetan gertatzen diren aldaketek, adineko pertsonak  nahasi egiten dituzte askotan. Egiaztatuta dago nahasmendu-sindrome akutua heriotza-tasa handiago batekin dagoela lotuta”.

Jakintza-alor artetik ekitea

Arazo horri jakintza-alor artetik ekitearen alde agertzen da aditua, “aldakako haustura duen paziente urtetsu bakoitzaren egoera azkar eta erabat identifikatzeko”, baita senideekin prozesu kirurgikoaren gaineko komunikazio “eraginkorra eta arina” garatzeko ere. Egiaztatzen duenez, nahasmendu-sindrome akutuaizatera aurrez bultzatzen duten faktoreak (aldagarriak eta aldaezinak) eta sindrome hori azkartzen duten faktoreak, “ahal den arinen identifikatu eta tratatu behar dira, prozesuaren pronostikoa hobetzearren”. Era berean, azpimarratzen du, emakumea izateak aldakako haustura izateko arriskua hirukoizten badu ere, “gizonek emakumeek baino heriotza-tasa handiagoa dute kirurgia ostean”.

Halaber, ebakuntza ondoren pazientea behar bezala maneiatzeak duen garrantzia nabarmendu du. “Ebakuntza ostean, arreta jarri behar zaie pertsona urtetsuaren minari, zauri kirurgikoaren zainketei eta pazienteak behar bezala mobilizatzeari (aldakako lokadurarik gerta ez dadin), zainetako tronboenbolismoen profilaxi zuzena ezartzeko”.

Era berean, ebakuntzen beste konplikazio batzuk “infekzioak dira —ohikoak ez badira ere, arriskua dira ebakuntza kirurgikoetan—, baita pneumoniak, gernu-erretentzioak, idorreria eta sarkopenia edo muskulu-masa galtzea, zeinak, ebakuntza ostean, paziente urtetsuengan egunean muskulu-masaren % 5a galtzea ekar dezakeen”.

Berriz ibiltzea

IMQ Zorrotzaurreko Klinikako traumatologoak agerian jarri du, “aldakako hausturako ebakuntza egin zaien adinekoen % 50 eta % 65 artekoek lehengo deanbulazio-maila berreskuratzen du. Horien % 10 eta % 15 artekoak berriz ibiltzen dira –baina etxe barruan bakarrik–, eta gainerako % 20k etxe barruan eta hortik kanpo ibiltzeko gaitasuna galtzen du”.

Horiek horrela, ortogeriatriako unitateen baliagarritasuna azpimarratu du; unitate horietan, aldakako hausturako ebakuntza egin zaienpazienteei errehabilitatzen laguntzen zaie, ahalik eta autonomia-mailarik handiena izan dezaten.

Prebentzioa

Arrien doktoreak erorketak prebenitzeak duen garrantzia nabarmendu du, erorketak direlako adinekoen aldakako hausturen eragile nagusia. “Hainbat faktoreri erreparatu behar zaio eta horien gainean jokatu: adinekoengan hauskortasuna areagotzea, orekaren nahasmenduak, giltzaduretako mina, ikusmenaren nahasmenduak, oinetako desegokiak, oztopoak edo argiztapen eskasa etxean …”.

Halaber, hauek ere aipatzen ditu: nutrizio eta gorputz-jarduera egokiak, hezurren erresistentzia txikiagotzen duten faktoreen prebentzioa, erortzeko arriskua areagotu dezaketen botikak agintzea berraztertzea eta, oro har, “osteoporosiaren arrisku-faktore aldagarrien gainean jokatzea: pisua, nutrizio-egoera, bizimodua, toxikoak (tabakoa eta alkohola) eta osasuna behar bezala kontrolatzea, besteak beste”.

 

 

 [1] Rev Osteoporos Metab Miner 2013 5;1:30-35

[2] Rev Esp Cir Ortop Traumatol 2008;52:345-52