Iradokizunak
29.06.2017
Berariazko zainketak behar izaten dituzten hainbat patologia kroniko –hala nola, diabetesa, alergia batzuk– edo osasun- eta higiene-baldintza kaskarrak dituzten helmugak dira bidaiaren bat –ohikoak, udaldian– egin aurretik kontuan hartu beharreko alderdi batzuk. IMQ Prevención ataleko Laneko mediku Jon de Lahuertak azpimarratzen duenez, bidaiei aurre egiterakoan, “garrantzitsua da oinarrizko botika-kutxa eramatea, osasun-gertaerei behar bezala aurre egitearren. Botika-kutxako osagaiak bidaiaren, egonaldiaren iraupenaren eta helmuga-motaren araberakoak izango dira, baita bidaiariaren patologiaren araberakoak ere”.
Espezialistak adierazi duenez, oinarrizko jarraibideak hartu behar dira kontuan bidaiatu aurretik: esaterako, botikak ez dira bagaje fakturatuan eramango, esku-bagajean baino, eta “botikek behar bezala etiketatuta egon behar dute eta erabilera-orria eraman, eta ez dira ohiko botikak eta historia medikoa ahaztu behar (atzerrira bidaiatuz gero, hobe ingelesez), datu hauekin: patologia, botikak eta horien posologia”. Halaber, De la Huertak gogorarazi du, “objektu zorrotzak (artaziak, pintzak edo kateorratzak, besteak beste) ezin direla esku-bagajean eraman, hegazkin barruan”.
Osasun-baldintza kaskarreko helmugak
Bidaiari batek osasun-baldintza kaskarreko helmuga batera joateko asmoa badu, berariazko botika-kutxa eraman beharko du, azaldu du IMQ-ko Laneko medikuak, botika hauekin: “ura arazteko pastillak edo elikagaiak desinfektatzeko etxeko lixiba (fabrikatzaileak gomendatutako dosia); beherako kontrakoak eta y libragarriak; txanoa, lepokoa edo antzekoa, ahoan hautsik eta hareatik sar ez dadin; eltxo-sarea, ziztadak eta larruazaleko infekzioak ekiditeko, kortikoidedun pomada, antihistaminikoa edota antibiotikoa. Halaber, botika-kutxan hauek era egon beharko dute: behin erabiltzeko eskularruak, sendaketak egitean infekzio-arriskua txikiagotzeko, benda elastikoa, hauts antifungikoak eta malaria-kontrako botika, malaria endemikoa den herrialde batera bidaiatuz gero”.
Diabetikoak eta alergikoak
Jon de la Huertak botika-kutxa hau gomendatzen du, diabetiko bidaiarientzat, hots, ohiko botikak ez ezik, hauek ere: “glukosa neurgailua, zerrenda eta lanzatxo nahikoak, ordezko bateriak; ohiko botika nahikoak (intsulina eta orratzak, ahotiko diabetes-kontrakoak...). Infusio-seta erabiltzen duten pertsonek, ordezko nahikoak eta intsulina-boligrafoak ere eraman behar dituzte, infusorearekin arazo teknikoak egonez gero. Halaber, gutxienez, bi glukagoi kit sartu behar dituzte bidaia-setean, baita xurgapen azkarreko karbohidratoak dituzten elikagaiak ere (zukuak, edari azukredunak) eta xurgapen motelekoa (gailetak, barrak) eta datu mediko guztiak (diabetes-mota, tratamendu eguneratua, telefonoa, osasun-txartela …) dituen identifikazio-txartela ere. Garrantzi handi du horrek, aireportuetako aduana-kontroletan arazorik ez edukitzeko”.
Bidaiari alergikoaren botika-kutxan, botika hauek sartuko dira: “ahotiko antihistaminikoak, inhalagailuak/bronkio-zabaltzaileak, alergiarekin loturiko arnas sintomak izanez gero, antihistaminiko topikoak begi- edo sudur-mailan, sintomak maila horietan gutxitzen dituztenak, eta erreakzio alergiko larriak dituzten pertsonek, adrenalina injektagarria ere”.
Horiek guztiak, bidaiariaren oinarrizko botika-kutxari gehituko zaizkio, “aukerakoa, farmazia eta ospitale irisgarriak dituzten lekuetara bidaiatzen dugunean”. Adituak zehaztu duenez, hauek ere eramango dira: “apositu esterilak, tiritak –hainbat neurritakoak-, benda, esparatrapua eta sendaketa txikiak egiteko eta ebakiak, zauriak eta urratuak sendatzeko materiala. Halaber, artaziak, pintzak eta kateorratzak eramango dira, eta objektu zorrotzak edo ebakitzaileak maletan eramango dira, ezin direlako hegazkin barruan eraman. Horri guztiari, hauek gehituko zaizkio: paper-zati bustiak; ahotiko berriz hidratatzeko gatzak digestio-nahasmenduak eta beherakoek eragindako deshidratazio arineko gertakariak tratatzeko (kontuan izan, digestio-nahasmenduak ohikoak direla udako egonaldietan); intsektu-uxagarria, hainbat formatutan (aerosol, lozioa, gorputz-esnea) eta termometro elektrikoa (merkuriozko termometroak debekatuta daude hegazkinetan)”.
Ohiko bidaia botika-kutxa osatzeko, hauek eramango dira: “eguzkitako krema (babes-faktorea ez da 15 baino txikiagoa izango) eta eguzkitako betaurrekoak. Eta eguzki-erredurak sendatzeko produktuak ere. Gogoan izan zona tropikaletara, subtropikaletara, itsasora edo mendira bidaiatzen bada, babesa handiagoa izan behar dela. Horri guztiari, botika hauek gehituko zaizkio: ebakiak eta zauritxoak desinfektatzeko antiseptikoa (erabili aurretik, garbitu ebakia edo zauria ur eta xaboiaz) pobidona iododuna motakoa, sudurreko kongestioa arintzeko botika (antihistaminikoa izan ala ez); begi-tantak emolienteak konjuntibitisa, begiko gorriunea eta negar-jarioa sendatzeko; min arina kentzeko analgesikoak eta parazetamola sukarrerako. Hobe da pilula disolbagarri edo eferbeszenterik ez hartzea, horiek hartzeko ura behar izaten delako, eta leku batzuetan ura ez dago eskuragarri edo ez da segurua. Sartu hantura-kontrakoak (esaterako, ibuprofenoa), antiazidoak eta ohiko botikak ere”.