Iradokizunak
20.09.2023
Irailaren 21ean Alzheimer-en gaixotasunaren Munduko Egunaren oroitzapena egin ohi da. Alzheimer eta beste dementzia batzuen Espainiako Konfederazioa (CEAFA, gaztelaniazko siglez) lelo honekin ekarriko du gogora: “Berrikuntza integratzen. Ikerketatik pazientearengana”. Ikerketak ezagutza berriak eskuratzeko, emaitzak aurkitzeko eta arreta ezin hobea zehazteko duen garrantzia azpimarratu du ikurritz horrek. Espainiari dagokionez, Espainiako Neurologia Sozietatearen (SEN, gaztelaniazko siglez) arabera, 40.000 kasu berri inguru diagnostikatzen dira urtero, eta oraindik arinak diren kasuen % 80 diagnostikatu gabe daudela uste da. Izan ere, gaixotasun hori da dementziaren lehenengo kausa herrialde garatuetan, eta eragin itzela du pertsonengan, familiengan eta arlo soziosanitarioan, maiztasunagatik nahiz helduen mendekotasun- eta desgaitasun-kausa ohikoenetako bat izateagatik.
Alzheimer-en Gaixoen eta horien Senideen Bizkaiko elkartearen aburuz (AFA, gaztelaniazko siglez), 43.000 pertsona ingururi diagnostikatu zaie gaixotasuna Euskadin, eta horien erdiari, Bizkaian. Osasunaren Mundu Erakundeak iragarritakoaren arabera, gaixotasuna hirukoiztu liteke gaurtik 2050era, eta, hortaz, hogeita hamar urte inguru barru, 130.000 euskal herritarrek (139 milioi pertsona, mundu osoan) izan lezakete gaixotasuna, adieraztitako progresioa ikusita.
Alfredo Rodríguez-Antigüedad sendagileak, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Neurologiako espezialistak, hau gogorarazi du: «Alzheimer-gaixotasuna ez da zahartzearen ondorio naturala, gaixoentzat eta horien senideentzat eta zaintzaile informalentzat suntsitzailea den gaixotasuna baizik, halabeharrezko progresioa duena, eta gaur artean ez dugu horren eboluzioa geldiarazterik. Dementzia da desgaitasun-kausa nagusienetako bat zahartzaroan, eta horri arreta sozial egokia emateko behar diren kostu ekonomikoak itzelak dira».
Rodríguez-Antigüedad doktoreak azaldu duenez, «ez dira ezagutzen, gaur egun, neuronen heriotza progresiboaren kausak, Alzheimer-en gaixotasunean. Duela gutxi arte, ikerketen ardatza burmuinean biltegiratzen zen proteina bat zen, beta-amiloidea, eta horrek neuronen gaineko eragin toxikoa. Proteina hori tratamendu esperimental batzuekin ezabatzeak ez du frogatu, ordea, gaixotasuna sendatu daitekeenik. Zorionez, amaitzear dauden beste sendagai batzuek emaitza positiboak izatea espero da».
Orain arte burututako hainbat saiakuntzak ikerketa-ildo berriak garatzen lagundu dute, eta litekeena da datozen urteetan gaixotasunaren eboluzioa geldiaraztea lortuko duten botikak lortzea, azkenean.«Garuna osatzen dituzten beste zelulen, gliako zelulen, mende daude neuronak, bizirik irauteko eta behar bezala funtzionatzeko. Uste da gliaren disfuntzioek badutela zer esanik Alzheimer-en gaixotasunean. Era berean, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio sistema immunologikoak duen zereginari eta beste proteina batzuk, hala nola tau izenekoa, metatzeari. Ikerketa-ildo berri eta itxaropentsu horiek Alzheimer-en gaixotasunaren eta horren tratamenduaren ezagutzan aurrerapen hurbil eta garrantzitsuak aurreikustea dakarte», azaldu du Rodríguez Antigüedad sendagileak.
Elia Hernández doktoreak, Gasteizko Arabarren egoitzako sendagileak, bestetik, gaixotasun horrekin loturiko arrisku-faktore batzuk aipatu ditu. Hortxe:
Alzheimer-en gaixotsuna garatzen duten pertsonek hiru fase igaro ohi dituzte. Lehenengoaren sintomak oroimena eta denbora- eta espazio-orientazioa galtzea da. Bigarrenean, hitz-jarioa galtzen dute, nekez janzten dira bakarrik eta eguneroko jarduerak egiteko etengabeko laguntza behar izaten dute. Eta hirugarren etapan, aurreratuenean, non ezintasuna larria den, gaixoa ezin baita bere kabuz moldatu, gernu-ihesa eta uzki-esfinterreko ihesa agertzen dira, eta giharren zurruntasuna pixkanaka areagotzen da; beraz, pazienteak gurpil-aulki bat behar izango du eta, ondoren oheratu egingo zaio halabeharrez.
Gaixotasuna larria bada ere, horren diagnostikoa izatea salbuespena da munduan, Alzheimer-en gaixotasunari buruzko Munduko Txostenean (2022) argitaratutako datuen arabera. Horren harira, Alzheimer-en gaixotasunaren Nazioarteko Federazioak (Alzheimer’s Disease International) kalkulatu du dementzia dutenen % 75 ez dela diagnosikatzen, eta ehuneko hori % 90 izan litekeela diru-sarrera ertaineko eta txikiko herrialde batzuetan.
Halaber, diagnostikoaren ondorengo laguntzek duten garrantziaz ohartarazi du txostenak, dementziaren etapa guztiei ekitetik hasita, gai konplexuak tratatzera, hala nola botika antipsikotikoen erabilera, aurretiazko borondateak, eutanasia eta zainketa aringarriak.
Gaixotasunaren fasea funtsezkoa da tratamenduan eta laguntzan zeharreko baliabideak egoki planifikatzeko eta diagnostikoaren osteko laguntzarekin loturiko kostuak kalkulatzeko. Goiz detektatzeak eta hasierako faseetako arretaren plangintza aurreratuak aukera emango lieke gaixoei ondorengo arretan erabakiak hartzeko prozesuan parte har dezaten, eta, aldi berean, minimizatu egingo luke zaintzaileek une zailagoetan erabaki zailak hartzeko beharra, gaixotasunak aurrera egin duenean, alegia.
Izan ere, gaixotasuna goiz detektatzen laguntzeko helburuarekin, Euskadiko osasun-aseguratzaile lider den IMQ-k bat egin du narriadura kognitiboa detektatzeko sortu den “Txekeatu zure osasun mentala!” kanpainarekin. Kanpaina hori Accexible startup-arekin lankidetzan martxan jarri da, irailaren 14tik urriaren 5era bitartean, Alzheimer-en Munduko Egunaren esparruan.
Egun horietan, IMQ-k bezeroei test bat egiteko aukera emango die doan: 60 segundotan bakarrik, erabiltzailearen ahotsa aztertuta eta % 91ko sentikortaunaz, adimen artifizialaren bitartez, etapa goiztiarretan narriadura kognitiboa izateko arriskua detektatzen du testak, Alzheimer-en gaixotasuna garatu baino 5 urte lehenago. Test horrek pertsonak zer eta nola esaten duen aztertzen du; ondoren, proben emaitzen txosten bat sortzen du. IMQ-k bezeroentzako arreta-bulegoen bidez, kanpaina horren barruan bulegoetara bertaratzen direnei ere emango die testa egiteko aukera.
Era berean, IMQ Igurco-ko egoitza eta eguneko zentro guztiek erabiltzaileen senideei irailaren 21ean antolatuko den topaketa batean parte hartzeko aukera emango diete. Egun horretan, erabiltzailerentzat esanguratsua den irudi edo objektu bat, oroimen emozionalean eragina duena, aukezteko eskatuko zaie, horrelako oroitzapenek desagertzeko denbora gehiago behar izaten dutelaren premisan oinarrituta. Senide bakoitzari edo gogoratzeko gaitasuna baduen erabiltzaile bakoitzari eskatuko zaio oroitzapen hori gainerako parte-hartzaileekin partekatzeko, lekukotza jasotzen saiatzeko. Halaber, senidearen abestirik gogokoena adierazteko eskatuko zaie, eguneko playlist-a egiteko.
El alzhéimer supone entre el 60 y el 70 por ciento de todos los casos de demencia
Dieta, ejercicio físico, entrenamiento cognitivo y control periódico del riesgo vascular, principales armas contra el Alzheimer
Más de la mitad de las personas dependientes en España tiene alzhéimer