Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

«Asma duten kirolari asko lehia daitezke entrenamendua eta medikazioa egokiak badira»

28.04.2023

«Asma duten kirolari asko lehia daitezke entrenamendua eta medikazioa egokiak badira»
  • Arnas arazo ohikoena da asma, eta horren sintomak txistu-hotsak, arnasteko zailtasuna, bularreko opresioa eta eztula dira, besteak beste.

  • Hainbat aholkuk asma duten pertsonei kirola egitea errazten die, baita, kirola egin aurretik, sendagaiak hartzeko jarraibide jakin batzuk kontuan hartzeak ere.

Aurtengo maiatzean 30 beteko dira Asmarako mundu-mailako ekimena sortu zenetik. Erakunde horrek, urtero, maiatzaren 2an, Asmaren Munduko Eguna gogoraraztera bultzatzen du. Ekimen horren helburua da munduko pertsona guztien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea. Aurtengo leloa hau da: ‘Guztiontzako asma-zainketak’.

Izan ere, osasunean eta bizi-kalitatean eragin ona duten alderdietako bat kirola erregularki egitea da.

Horri dagokionez, merezi du gogoraraztea asma arnas eritasuna dela eta, horren eraginez arnasbideak inflamatzen direla eta txistu-hotsak, arnasteko zailtasuna, bularreko opresioa eta eztula gertatzen direla, besteak beste. «Arnas arazo ohikoena da asma, eta, askotan, kirola egitea eragozten du. Horrek ez du esan nahi kirola egiteari utzi behar diogunik. Izan ere, asma duten kirolari asko lehia daitezke, entrenamendua eta medikazioa egokiak badira», adierazi du IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda sendagileak.

Baina, zein dira kirolik egokienak eta desegokienak asma duten pertsonentzat? Horren harira, Aranda medikuak hau esan du: «asma dutenentzat kirolik egokienak igeriketa, pista-eskia, beisbola, errugbia, gimnasia eta atletismoa dira (abiadura-lasterketa eta oztopo-lasterketa, besteak beste)».

Asma dutenentzat gutxien gomendatzen diren kirolak hauek dira: «erresistentziakoak, hala nola, ibilbide luzeko lasterketak eta txirrindularitza, baita luze energia-gastu handia eskatzen dutenak ere, esaterako, futbola eta saskibaloia. Hori nabarmena da hotz baldintzetan egiten diren kirol-modalitateetan, adibidez, mendiko eskian edo izotz-hockeyean».

Kirola egiten denean asma-erasoaldirik ez izateko aholkuak

Asma-erasoaldi bat gertatzen denean, arnasbideak inguruatzen dituzten muskuluak tenkatu egiten dira eta estaldura inflamatu egiten da, eta, ondorioz, arnasbideen kalibrea estutu egiten da. Horrek aire-kantitatea murriztu egiten du, eta txistu-hotsak, arnasteko zailtasuna, bularreko opresioa eta eztula eragiten ditu.

Batzuetan, kirolak eragin ditzake gertakari horiek. «Gehienetan, ariketa fisikoa egiteari utzi eta gutxira hasten dira, nahiz eta pertsona batzuek sintomak izan ditzaketen izerditzen hasi aurretik ere. Baina kirola egin nahi duten pertsonek zenbait aholku har ditzakete asma-erasoaldiak gutxitu edo saihesteko».

IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda sendagileak hauxe adierazi du horren harira: «aire hotzak ala beroak eragin ditzake gertakari horiek. Hortaz, baldintza horietan kirola egiten bada, sudurretik arnastu beharko da eta ahoa bufanda edo maskara batekin estali».

Beste gomendio batzuk hauek dira: «airea zapuztuta edo kutsatuta dagoenean kirola ez egitea, eta soropila moztu berri den zelai eta eremuetara ez hurbiltzea».

Aurrekoaz gain, «berotzen hasteko, poliki ibili edo kirola egin behar da erritmoa areagotu baino lehen; zenbat eta gehiago egin, orduan eta hobeto. Eta gauza bera, suspertzeko».

Asmaren kontrako botikak eta kirola

Asma duten pertsonentzako oinarrizko tratamendua kortikoide inhalatua da. Pazienteak dituen sintomen arabera, espezialistak botika bronkio-zabaltzaileez baliatzen dira, eta horiek kortikoide inhalatuari gehitzen zaizkio. Pazienteek krisiak dituztenean erabiltzen diren erreskateko tratamenduetarako, kasu batzuetan oinarrizko tratamendurako agindutako medikazio berarekin egin dakioke aurre asmari, baina dosi handiagoekin, krisi puntual baterako. Aurrekoa alde batera utzita, ekintza azkarreko eta iraupen laburreko betiko bronkio-zabaltzaileak ere badaude oraindik.

Inhalagailuak erabili eta berehala, ahoa urarekin garbitzea komeni da, albo-ondorio desatseginak saihesteko, hala nola afonia edo eztarriko narritadura.

Kirola egiterakoan,«kirola egiten hasi aurretik eman behar dira botikak. Medikazio-motaren arabera, modu batera ala bestera egiten da: ekintza laburreko edo arintze azkarreko inhalatzen diren beta-agonistak ariketa egin baino 10-15 minutu lehenago hartzen dira, eta horien efektuak 4 ordu inguru irauten du».

Bestetik, «ekintza luzeko beta-agonistak gutxienez ariketa egin baino 30 minutu lehenago hartu behar dira, eta horien efektuak 12 ordu inguru iraun dezake. Hala ere, kontuan hartu beharra dago botika hori egunero erabiltzen bada denboraren poderioz horren efikazia txikiagoa izango dela», amaitu du azaltzen IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialistak.