Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Athleticek gorazarre egin die duela 25 urtetik San Mameseko partidetan zale zuri-gorriei arreta ematen dieten IMQ-ko osasun-langileei

20.02.2024

Athleticek gorazarre egin die duela 25 urtetik San Mameseko partidetan zale zuri-gorriei arreta ematen dieten IMQ-ko osasun-langileei

Denboraldiro San Mameseko partidetan zerbitzuak ematen dituzten IMQ-ko ehun osasun-langile ingururi egin zien gorazarre Athletic Clubek Gironaren aurkako partida jokatu baino lehen.

Athleticek detaile berezia izan zuen partida zuri-gorriak “katedralean” ikusten dituzten 50.000 zaleen osasunaz eta segurtasunaz arduratzen diren pertsonekin. Hala, Athletic Clubeko presidente Jon Uriartek Athleticeko lehoiaren oroitzapenezko figura bat eman zion IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriari presidentetzaren palkoan.

Gertatzen da Athleticek eta IMQ-k bi erakundeen arteko lankidetzaren 25. urteurrena ospatu dutela oraintsu, 2023an, eta joan den ostiralean beste lau denboraldi batzuetarako –2017ko ekainera arte– lotuko dituen osasun- eta babesletza-hitzarmena berritu zutela. Halaber, IMQ-k aurten sortu zeneko 90. urteurrena ospatuko du. Ospakizun horiek guztiak direla eta, Clubak IMQri gorazarre egitea erabaki du.

IMQ-ko asistentzia-koordintzaileak, 20 osasun-langileko ordezkaritzarekin, aparteko erreferentzia den Andoni Goikoetxearen eskutik, Athleticen zuzeneko zoriona jaso zuen, zelai-erdian. Andoni Goikoetxeak orointzapenezko kamiseta bat eman zien, eta zaleei txalo beroa eskatu zien, markagailuan orointzapenezko bideo bat proiektatu bitartean; aintzatespena, amaitzeko, familia argazkia egin zuten.

Zozketaz aukeratutako 5 eta 12 urte arteko 11 ume, IMQ-ko kamiseta jantzita, aldageletako pasabidetik zelaira irten ziren futbolarien eskutik helduta.

San Mames da, IMQrekiko lankidetzari esker, lehen taldeen partidetan ematen duen osasun-asistentziaren kalitatea eta segurtasuna UNE 179003 arauaren arabera ziurtatuta duen futbol-zelai bakarra. Urtero, batez beste 80 asistentzia ematen dira, eta ohikoenak traumatismo, kontusio, zauri eta zorabio eta alditxarrekin lotuta daude.